San Nikolas Erronda - Informazioa eta entsegu tailerren datak

Datorren ostegunean, abenduaren 4an, 17:30ean, San Nikolas erronda abiatuko da Laubide auzoko oinezkoentzako gunetik. Eguraldi txarra bada, jarduera Azokan egingo da.

San Nikolas egunak, abenduak 6, Gabonetako jaiak gogoratzen dizkigu, bai eta urte amaieraren hurbiltasuna ere. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.

Aurten, Doinua Musika eskolako ikasle bat izango da San Nikolas. Ibilbidean zehar musikariak bidelagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Gogoratu, abenduaren 2an 16:45etik 17:45era, musika eskolako garajean abestiak ikasteko eta gogoratzeko hitzordua dugula. Hala eta guztiz ere, udalak herritarrei dei egiten die eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,... gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.

Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen eta, oro har, bertaratzen diren guztien artean.

IBILBIDEA:
Laubide kalea (hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea - Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea - Kale Nagusia (geldiunea) – Euskal Herria plaza (geldiunea) - Azoka (geldiunea eta amaiera).

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

KARTELA San Nikolas 2025 page 0001