Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ardatz hartuta, kirol topaketak antolatu dira

Aurreko astean, azaroaren 27-an, Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ardatz hartuta, kirol topaketa eder bat antolatu genuen Oñatin, ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera.

Ekimen honen helburu nagusia ikasleen arteko harremanak estutzea eta bizitza osasungarriaren aldeko jarrera sustatzea izan zen, beti ere giro ludiko eta parte-hartzailean.

BURUTUTAKO JARDUERAK

Elkar ezagutzeko jolasak: Hasieran, elkar hobeto ezagutzeko eta giro ona sortzeko jolas dibertigarriak egin genituen.

TALDE KIROLAK
  • Boleibola eta Colpbol: Taldean aritzeko, kirol erraza eta inklusiboa, trebetasunak lantzeko kirol dibertigarriak izanik.

Azkenik, erronka motorrak: Soka-salto erronka ezberdinak egin genituen, ikasleen trebetasuna eta koordinazioa modu erraz eta dibertigarrian lantzeko.

EMAITZA ETA BALORAZIOA

Giroa paregabea izan zen hasieratik. Ikasleek elkarrekin aritzeko, elkar ezagutzeko eta esperientzia positiboak partekatzeko aukera bikaina izan zuten. Une oro erakutsi zuten jarrera, kiroltasuna eta energia eredugarriak izan ziren.

ARGAZKI GALERIA IKUSI

5f6783b2 c4da 46d7 b0ce bf9c4e7cd6c8