Tripontzi Euskal Loteria Nazionala eskuratzeko aukera
Berriak
Aurten ere Gure Esku taldekoek, Tripontzi euskal loteri nazionala eskuratzeko aukera eskaini digute. Loteria hau erosita, babesa ematen diozu Gure Eskuri, eta honekin batera, euskal kulturgintzari.
Irabaziak erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika indartzera ez ezik, euskal kulturgintzako ekosistema artikulatuko duen proiektu batera bideratuko dira. Horrez gain, ikastolan erosten dugun Tripontzi boleto bakoitzeko 1,5€ Haztegi Ikastolako Txoko solidariora bideratuko dugu.
Zozketaren ezaugarriak:
-
Txartel bakoitzaren prezioa: 5€
-
Sari nagusia: 30.000€ (zenbakia eta seriea egokitzen zaion txartelari)
-
2.000€ zenbaki bereko gainontzeko 7 serietako txartel bakoitzari.
-
1.000€ bigarren zenbaki eta serieko txartel bakoitzari.
-
Zozketa notario aurrean egingo da 2026ko urtarrilaren 26an.
Interesatuta zaudetenok, jakinarazi zuen seme-alabaren tutoreari urtarrilaren 23a baino lehen. Gogoratu 5€ ak gelara ekarri behar direla.



