Jai Nagusietako egitarauen azalerako lehiaketa abian - Legazpiko Udala

Legazpiko Udalak, Jaietako lan taldearen bidez, 2026eko Santikutz Jai Nagusietako (maiatzekoak eta agorrekoak) egitarauetako azala aukeratzeko Lehiaketa deitu du. Lehiaketan 16 urtez gorako legazpiarrek, edo Legazpin lan edo ikasten dutenek, hartu ahal izango dute parte.

JAIETAKO PROGRAMETARAKO PORTADA - OINARRIAK

JAIETAKO PROGRAMETARAKO PORTADA AUKERATZEKO LEHIAKETA 

Herriko bi jai nagusietako egitarauen azala izango da aukeratua.  Azal bera erabiliko da Maiatzekoetan eta Agorrekoetan.

1.- LANAK: Pertsonako bi lan aurkeztu ahalko dira.

2.-PARTAIDETZA: Legazpin erroldatuta egotea edo Legazpin ikasi eta lan egitea eta 16 urte izatea (2010an edo lehenago jaioak)

3.-EZAUGARRIAK: 
-    Edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: argazkia, collage, pintura…
-    Lanen neurria honako hauek izan behar dute, 148x210mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat. Formatuak nahitaez bertikalak izan behar dira.
-    Gaia eta agertu beharreko testua  “Santikutz Jaiak 2026. Legazpi” izango da eta beste inolako testurik ez da agertu behar.
-    Lanak ezingo du inolako aldarrikapen sexistarik edo politikorik izan, ezta alkoholaren  edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute, eta behar diren irudi baimenak izan behar dituzte.

4.-SARIA: 300€

5.-LANAK AURKEZTEKO MODUA:
a)    Euskarri fisikoan: lanak Kultur Etxeko sarreran aurkeztuko dira. DINA4 neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biei izenburu berdina jarriko zaie. Lan bakoitzeko bi sobreak aurkeztuko dira. 
b)    Formatu digitalean: formatu digitalean egindako lanak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali ahalko dira. Lanaren amaierako dokumentuan (pdf edo jpg formatuan), eta lana formatu bektorialean bidali beharko da. Egilearen datuak zehaztu behar dira mezuan: izen-abizenak, Helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta lanaren izenburua.

6.-AURKEZTEKO EPEA: 2026eko Urtarrilaren 23a, 13:00ak baino lehen.

7.-EPAIMAHAIA: Epaimahaia Jaietako lan taldeak erabakiko du. Jaietarako egokiena den lana aukeratuko da eta hartutako erabakia apela ezina izango da. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, lehiaketa hutsik geratu daiteke.

8.-LANEN ESKUBIDEAK: Saritutako lan guztiak Legazpiko Udalaren jabetzan geratuko dira, eta lan horien erreprodukzio eta erakusketarako eskubidea beretzat gordeko du. 

9.-OHARRA: Lehiaketara aurkezteak baldintzak goitik behera onartzea dakar.

Portada albistea b7a5176e