Donostiako LILATOIA 2026 - Izen ematea
Berriak
Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. Lilatoia 2026ko martxoaren 1ean ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.
Inskripzioa 15€koa izango da, euro solidarioa barne. Izena ematea online egin behar da ondorengo helbidean: LILATOIEAN IZENA EMAN
Epea otsailaren 17an amaitzen den arren, lehenbailehen egitea komeni da, kamiseta tailak aukeratzeko. Bertan, ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:
- Inscribirse
- GRUPOS Pago Individual (Mínimo 10 personas)
- Nuevo componente de equipo atalean sartu behar duzue eta Código para acceder al equipo erlaitzean HAZTEGI IKASTOLA idatzi behar duzue.
- Zuen datuak sartu, kamiseta neurria aukeratu eta ordainketa egin.
- Gorde ordainketaren justifikantea.
Dortsala eta kamisetak Ikastolan jasotzeko data, otsailaren 26a izango dela aurreikusten dugu, arratsaldeko 14:30etatik 18:00ak bitartean.
Informazio gehiago LILATOIko web orrialdean.
ANIMA ZAITEZTE!




