III. Ikasle ohien topaketa ospatu da
Berriak
Aurreko ostiralean, ikasle ohien III. topaketa ospatu genuen Ikastolan. Ekitaldi honen helburua Batxilergoko azken urtean dauden ikasleei orientazioa eskaintzea izan da, etorkizuneko ikasketei eta lan-aukerei buruzko zalantzak argitzen laguntzeko.
Topaketan, ikasketak hasi berri dituzten, ikasketa-prozesuan dauden edo dagoeneko lan munduan murgilduta dauden ikasle ohiek parte hartu dute, eta euren esperientziak partekatu dituzte gaur egungo ikasleekin. Elkarrizketa aberasgarrien bidez, parte-hartzaileek informazio baliotsua jaso dute hurrengo urteari begira erabakiak hartzeko.
Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek mokadutxo batez gozatzeko aukera izan dute.
Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki topaketara hurbildu diren ikasle ohiei, gonbidapena onartu eta prestutasunez euren denbora eskaini dutelako. Mila esker!



