2026 - 2027 Matrikulazio Kanpaina - Informazioa
Berriak
Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2024an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa. Erabaki garrantzitsua da, eta nahiko genuke ziurtasunez eta ilusioz hartzea. Horretarako biderik egokiena da Ikastola barrutik ezagutzea, beraz, zatoz bisita egitera!
MATRIKULA EPEA
Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA
08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
BILERA EGUNAK
- URTARRILAK 27, ASTEARTEA 17:30ean (Euskeraz)
- URTARRILAK 28, ASTEAZKENA 17:30ean (Gazteleraz)
- URTARRILAK 29, OSTEGUNA 17:30ean (Euskeraz)
- URTARRILAK 30, OSTIRALA 10:00etan (Euskeraz) - GELAKO EGUNEROKOA IKUSIZ
Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke. Azpian duzuen izen-emate orria deskargatu dezakezute ere, ondoren idazkaritzan entregatuz.
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Familia liburuaren fotokopia.
- Gurasoen NAN fotokopia.
- Elkarbizitza agiria.
- Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria.
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!




