Zirimola 2026 - Udalekuetarako bekak
Berriak
Zirimola Ikastolen aisialdi taldeak uda honetarako euskarazko aisialdi eskaintza zabalago eta bidezkoagoa aurkeztu du, plaza gehiago eskainiz eta beka sistema propioa lehen aldiz martxan jarriz.
Helburua da haur eta gaztetxoek, egoera ekonomikoa edozein dela ere, euskaraz biziko diren uda esperientziak eskuragarri izatea, euskararen biziberritzean jauzia emateko aisialdia ere lehentasunezko eremu gisa kokatuz. (Info)
Beka-sistemarako izen ematea: otsailaren 4tik 15era. (Argibideak) (Eskaera)
Ebatzien jakinarazpena otsailaren 23tik 27ra egingo da telefonoz eta helbide elektronikoz.
Udalekuetarako izen ematea: Martxoaren 4tik maiatzaren 14ra. (Eskuorria)




