Inauteriak 2026 - Informazio orokorra
Berriak
Eguraldi iragarpena dela eta, aurtengo iñauteriak Bikuña kiroldegian ospatuko ditugu. Ekitaldia ez da kalean egiten denaren berdina izango, baina era xume batean zerbait polita eta alaia egiten saiatuko gara.
HHko ikasleek,15:00etan futbol zelaira ematen duen kantxako atean egon beharko dute, LHkoak 15:10ean eta DBHko ikasleak berriz, 15:20ean.
- Jangelan geratzen diren ikasleen kasuan, bertako begiraleek zuen seme-alabak mozorrotuko dituzte, horretarako goizean mozorroa (jantzia, margoak…) ekarri beharko dute. Ondoren, jangelan geratzen diren ikasleak soilik, autobusez gerturatuko dira kiroldegira autobuseko begiralearekin.
- DBHko ikasleen kasuan, kontuan izan, ikasturteko ordutegi ofizialean biharko eguna 14:00ak arte jarri ohi dugun arren, urtero bezala 12:30ean irtengo garela arratsaldean itzultzeko.
- Kiroldegiko harmailek 340 pertsonentzako lekua dutenez, bi emanaldi eskainiko ditugu. Lehenbizikoa, 15:45ean izango da; bigarrena, aldiz, 16:15ean.
- Sarrerak zuen seme-alaben bitartez jasoko dituzue gaurko egunean (otsailak 12). Kontuan izan, sarrerak kolore ezberdinetakoak direla eta 1 (kolore horiko sarrera) (lehenengo txanda: HH3-HH4-HH5-LH1-LH2 eta LH3B) edo 2 (kolore moreko sarrera) (2.txanda: LH3A-LH4-LH5-LH6-DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4) zenbakia idatzirik dutela:
-
- Bat zenbakia duen sarrera jasotzen duzuen kasuan, lehen emanaldia, 15:45etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Hortaz, kiroldegiko atzeko atean egon beharko duzue 15:35ean. Emanaldi hau bukatzen denean, kiroldegiko sarrera nagusitik irten beharko zarete, harreratik.
-
- Sarreretan bi zenbakia duzuen kasuan, bigarren emanaldia, 16:15etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Kasu honetan, 16:05ean egon beharko duzue aurrez aipatutako kiroldegiko atzeko atean. Emanaldia bukatzen denean, irteera ate berdinetik izango da, hau da, atzeko atetik.
Emanaldia erabat amaitzen denean, hau da, 2 txandak dantzatzen ditugunean lehendabizi DBHko ikasleak aterako dira. Ondoren, gurasoak futbol zelaira ematen duen kantxako atetik zuen seme-alabak (HH3tik-LH6ra) jasotzera sartuko zarete kantxa barrura.
*OHARRA: AUTOAN GERTURATUKO ZARETENONTZAT, AUTOAK MOTXORROKO INDUSTRIAL GUNEAN EDOTA GASOLINDEGI INGURUAN APARKATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU. KIROLDEGI INGURUAN AUTO PILAKETAK EKIDIN NAHI DITUGU ETA SEGURTASUNA BERMATU.




