Pedagogia Tailerrak Gurasoen eskutik - Ipuin Kontaketa

Arratsalde magikoa bizi izan dugu gure ikastolan! 

Otsailaren 26an, Pedagogia Tailerrak guraso taldearen eskutik antolatutako ipuin kontaketa ekimena arrakasta handia izan zen. Gure txokoak irudimenez, barrez eta emozioz bete ziren, eta giro paregabea sortu zen familien, haurren eta antolatzaileen artean. 

30 familia baino gehiago gerturatu ziren hitzordura, eta benetan pozgarria izan zen zuen parte-hartzea eta ilusioa ikustea. Horrelako ekimenek gure komunitatea indartzen dute eta elkarrekin ikasteko eta gozatzeko espazio aberasgarriak sortzen dituzte.

Eskerrik beroenak bertaratu zineten familia guztiei, eta bereziki ekimena antolatu eta aurrera eraman duzuen gurasoei. Zuen konpromisoari eta ilusioari esker, proiektu hau errealitate bihurtu da.

Hau lehen pausoa besterik ez da… jarraipena izango du! 

Jarraian argazkiak ikusgai: 

IMG 2621

308BA6D0 2808 4672 8B8B 429451E93011

779736FB BBA0 41CB ACCF AD2B0F15813C

b9104d25 b7c7 4004 9ee0 43fa0bbe6fd4

IMG 2620