Udaberrilekuak 2026 - Izen ematea

Udaberrilekuak proiektua Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak udaberriko oporretan udaleku irekien formatoan egiten duen eskaintza da. Aisialdi hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmo hau ikastolan bertan gauzatzen da 9:00-13:00 ordutegian 3 urtetik 9 urtera bitarteko haurrekin.

Udaberrilekuak bezalako proiektuen bitartez gure xedea da ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo familien kontziliazio-premiari erantzutea. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Udaberrilekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.

Horretarako, gure lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.

Programazioa HH zein LHko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta garatu dugu. Hots, gure proposamena parte hartzen duten haurren adin-tarte bakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru senti daitezen.

HELBURUAK:

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Aipatutako helburuak landuz, hainbat balio ezberdin ere landuko dira, jolasari eta emozioen adierazpenei dagozkienak: laguntasuna, elkarlana, enpatia, aukera berdintasuna … Helburu horien lorpenerako metodoa jolasa da, eta hezitzaileak dira bidaide. Egunero, euskara biziko dute, bai gorputza, alde kognitiboa, emozionala,nortasuna eta soziala erabiliz.

  • NOIZ: Txanda bakarra eskainiko da: apirilaren 7tik 10era.
  • NORENTZAT: Ziklo bakoitzerako proposamen desberdina egingo da, haurren garapenari egokitutakoa.

           - HH: 3-5 urte    - LH 1etik 3ra: 6-9 urte

  • ORDUTEGIA: 09:00 – 13:00
  • TALDEKATZEAK: Taldea osatzeko eta egitasmoarekin aurrera egiteko gutxieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da.
  • PREZIOA: Prezioa ikasle bakoitzeko: 65€
  • IZEN-EMATEA: Familiek izena emateko epea martxoaren 15era bitarte da. [IZEN-EMATEA HEMEN]
    (Data horretatik aurrera ematen diren bajak kobratu egingo dira.)

Udaberrilekuak 2026 Eskuorria.Eus page 0001