II. Ipuin Kontaketa - Pedagogia tailerrak gurasoen eskutik

Prest al zaude arratsalde magiko baterako? Martxoaren 5ean (osteguna), 17:00etatik 18:00etara, ipuinek gure ikastolako txokoak beteko dituzte irudimenez, barrez eta emozioz.
  • Ordutegia: 17:00 – 18:00
  • Norentzat: HH5etik LH2ra bitarteko ikasleentzat.
  • Izen-ematea: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. IZEN-EMATEA

Ekimen hau ikasturte honetan tailer pedagogikoak eskaintzera animatu den guraso taldearen eskutik antolatu da. Ipuin kontaketarekin hasiko gara, baina aurrerantzean beste hainbat tailer ere izango ditugu: eskulanak, buruhandi tailerrak, udaberriko lore eta landareekin sortutako artelanak… 

Guztiok batera komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik, proiektu honen parte izatera animatzen zaituztegu!

Eraiki dezagun komunitatea elkarrekin. Manten dezagun ikastola bizirik! 

Copia de IPUIN KONTAKETA