Familiak eta Euskara formakuntza saioak
Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
Helburua argia da: familiak euskararen aldeko eragile aktibo bihurtzea, behar duten trebakuntza eta ahalduntzea eskainiz. Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
ZER ESKAINIKO DU EKIMENAK?
Bi webinar formako trebakuntza-saio:
- Martxoak 11 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen garrantzia” Hizlaria: Paula Casares
- Apirilak 22 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen atxikimendua” Hizlaria: Kike Amonarriz
Prestakuntza-saioen ondoren, jasotako edukien lurreratze-saioak egingo ditugu ikastolan bertan, gure errealitatera egokitzeko eta elkarrekin datorren ikasturterako esku-hartze bat diseinatzeko.
NOLA PARTE HARTU?
Webinarrak ikastolako liburutegian elkarrekin ikusteko aukera izango dugu. Guk bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: elkarrekin entzun, ikusi eta hausnartzeko aukera paregabea izango da, komunitate moduan. Ezin baduzue ikastolara etorri, etxetik konektatzeko aukera ere izango duzue esteka honetan klik eginez.
Saioak euskaraz izango dira, baina gaztelaniaz edo frantsesez entzuteko aukera ere egongo da. Hala ere, ahal duzuen neurrian, ikastolara bertaratzera animatzen zaituztegu.
ZERTARAKO PARTE HARTU?
- Euskararen erabileran dugun eragina ulertzeko.
- Etxean eta komunitatean euskararen aldeko jarrera proaktiboa indartzeko.
- Haztegi Ikastolan euskararen aldeko dinamika sendoagoa eraikitzeko.Ikastolan euskararen alde elkarrekin lan egin nahi badugu, familien inplikazioa ezinbestekoa da.
Euskararen etorkizuna gure eguneroko hautuetan eraikitzen da.
Animatu, gerturatu eta parte hartu! Egin dezagun bidea elkarrekin!




