Elkarbizitza sustatuz - Boluntario sarea handitzeko deia

Ikastolako ELKARBIZITZA azpibatzordetik gure lanaren berri eman nahi dizuegu, elkarbizitza positiboa sustatzeko ditugun helburu nagusiak partekatu eta zuen elkarlanaz aurrera egin.

Azpibatzorde honen helburua ikastolako komunitate osoaren ongizatea indartzea da, familien arteko harremanak sustatuz eta parte-hartzea erraztuz. Ildo horretan, honako helburu hauek lantzen ari gara:

  • Ekintza konkretu batzuk bideratu eta kudeatzea, hala nola: baserritar jantzien antolaketa, iñauterietako mozorroak, igerilekurako arropa eta antzeko beharrak asetuta daudela ziurtatzea.
  • Atzerriko familien parte-hartzea bultzatzea, ikastolako bizitzan aktiboki inplikatu daitezen.
  • Ikasturtean zehar ikastolara iristen diren familiei ongietorria ematea eta taldeetan integratzen laguntzea.
  • Eskolaz kanpoko aukeren berri ematen laguntzea, familiek informazio eguneratua izan dezaten.
  • Hizkuntza bera hitz egiten duten familien arteko harremanak sustatzea, elkar ezagutza eta laguntza errazteko.

Helburu hauek lortzeko, guraso boluntarioen laguntza beharrezkoa dela uste dugu, ahalko balitz, mailaka edo zikloka antolatzea litzateke idealena, boluntario sare sendoa osatzeko. Ez du denbora handirik eskatzen, borondatea eta hurbiltasuna besterik ez. Hauetako ekintzaren batean laguntzeko prest bazaude, bete honako galdetegi hau  edo idazkaritzan izena eman, eta ondoren jarriko gara zuekin harremanetan.

BETE GALDETEGIA - EUSKARAZ

RELLENA EL FORMULARIO - CASTELLANO

Ekarpen txiki batekin, asko lagundu daiteke. ANIMATU!

Eskerrik asko zuen arretagatik, prestutasunagatik eta elkarlanagatik!