Gero arte Jokin

Gero arte Jokin.

Batzuetan, hitzak ez dira nahikoa izaten sentitzen duguna adierazteko. Halaxe gertatzen zaigu gaur Haztegi Ikastolan. Bat-batean joan zara, eta zure hutsunea oso sakona da.

Gure egunerokoan parte izan zara: harremanetan, irribarreetan, elkarrizketa xumeetan, geletan, pasabideetan, bileretan, ... Zure lanak eta konpromisoak izugarrizko arrastoa utzi du gure komunitatean.

Hezkuntza komunitate batek pertsonen bidez hartzen du benetako zentzua. Eta pertsona batzuek, ia konturatu gabe, bihotzetan lekua egiten dute. Zu Jokin, horietakoa izan zara. Zure gertutasuna, eskuzabaltasuna eta eguneroko keinu txikietan agertzen zenuen gizatasuna gurekin geratuko dira.

Gaur tristura sentitzen dugu, baina baita eskertza sakona ere: gure bidean parte hartu duzulako, gurekin lan egin duzulako eta gure komunitatea aberastu duzulako.

Haztegi Ikastolatik besarkadarik beroena bidali nahi diegu bere familiari, lagunei eta gertuko guztiei. Une zail hauetan gure maitasuna eta babesa helarazi nahi dizkiegu.

Zure argia gure artean bizirik mantenduko dugu.

Agur eta ohore, Jokin. 

Copia de Nieves Gonzalez beti gogoan