"Ikasle bat, Kilo bat" - Hotz Legazpirekin elkarlanean

Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, MARTXOAREN 23tik-27ra bitarteko astean janari bilketa aurrera eramango da.

Zaporeak elkartetik esaten digute: “2025 urtea, 800.000 anoa prestatzearen poztasunarekin itxi genuen. 800.000 errefuxiatuk zuen maitasuna eta elkartasuna sentitu dute janari aberats baten bidez. Ez dugu hitzik. Eskerrik asko. Zuek gabe ,hau ez zen posible izango.”

Helburu hori lortzeko iaz, Legazpiarrok gure elkartasun aletxoa ere jarri genuen. Aurten dauden beharrei aurre egiteko berriz ere gure laguntza behar dute. Horregatik Hotz Legazpik aurrera eramango dugun elikagai bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”

Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:

  • ARROZA LUZEA
  • PASTA
  • GARBANTZUAK
  • BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
  • DILISTAK
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.

Bihotz bihotzez, mila mila esker.

IKASLE BAT KILO BAT UN ALUMNOA UN KILO