Martxan da aurtengo Korrika! - Informazioa eta egitaraua

Martxan da aurtengo Korrika! Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu Korrikak.

Aurten gure herritik igarotzen ez bada ere, udalak kilometro bat erosi du: 2846. kilometroa. Zuek ere gurekin batera parte hartzea eta giro eder hau elkarrekin bizitzera gustatuko litzaiguke.

  • Lekua: Urretxuko sarrerako biribilgunea
  • Eguna: Martxoaren 28a (larunbata)
  • Ordua: 8:10. Animatu zaitezte familian etortzera, korrika egitea edo animoak ematera!

Ondoren, Urretxu-Zumarragan egitarau bikaina antolatu dute festarekin jarraitzeko. Jarraian ikusgai duzue:

b55d03ec 8fcd 4aaa 9707 6d5b7a6aec3a

Bestalde, ostegun honetan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu arratsaldez. Aurrerago zabalduko dugu egitaraua.

Guztion artean euskararen aldeko indarra erakutsiko dugu. Euskara gara!

korrika