TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!
Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez gauzatuko dena.
TANTA ikastolen jaien ekimenez sortu bada ere, ikastola guztien egitasmoa da. Aurtengo jaiei laguntzeko unea iritsi da, ikastolek hastapenetatik izan baitute auzolana eta parte-hartzea oinarri. Horren harira, Haztegi Ikastolan familia eta langileek TANTA boleto bana erosita ekimen honi laguntzen jarraituko dugu. 5€ko kostua du eta saria 60.000€koa da.
Antolaketa: TANTA boletoak Haztegi ikastolan ditugu eta apirilaren 29an bidaliko zaizkizue zuen seme-alaba gazteenaren bitartez. Aurreko urteetan bezala kontu korrontetik kobratuko zaizue.
Boletorik nahi ez duenak edo gehiago eskatu nahi dituenak, adierazi dezala idazkaritzan apirilaren 21a baino lehen.
Zozketa ekainaren 19an notario aurrean egingo da. Saridun zenbakia IKASTOLA webgunean argitaratuko da.
Aurrez mila esker denoi!



