Jokin Uribetxeberriari omenaldia egingo zaio apirilaren 25ean

Apirilaren 25ean egingo da Korostiko Igoera Bertikala Legazpin, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Aurrez jardueraren berri eman bada ere, aurtengo edizioak izaera berezia hartuko duela jakinarazi nahi da, Jokin Uribetxeberriari omenaldi xume baina hunkigarria ere egingo baitzaio.

Igoeraren ostean, Korostin anoa-postua egongo da, eta ondoren parte-hartzaileak herrira jaitsiko dira. Sari banaketa 12:30ean egingo da, eta une horretan bertan egingo zaio omenaldia Jokin Uribetxeberriari. Lagunek, lankideek, taldekideek eta familiako kideek hitza hartuko dute, eta topa batekin eta oroitzapen hunkigarri batekin emango zaio amaiera ekitaldiari.

Ekimen honen bidez, antolatzaileek herritarren artean ohitura osasuntsuak eta mendiko kirolak sustatzeaz gain, komunitate giroa indartu nahi dute. Aurtengo edizio berezi honek, gainera, kirolak eta komunitateak batzen duten balioa azpimarratu nahi du, Jokin Uribetxeberriaren oroimena presente izanik.

Legazpiko Gazte Asanblada eta Udalarekin bat eginez, Haztegi Ikastolatik ere herritarrak animatu nahi ditugu Jokin Uribetxeberriari egingo zaion omenaldira hurbiltzera; elkarrekin une berezi bat partekatzeko eta bere oroimena gertutik bizitzeko aukera izango baita.

Copia de Copia de IPUIN KONTAKETA