Ikastolako kamiseta erosteko eskaera berria martxan da

Ikasturte honetan umeen ikastolako kamiseta eskatzeko aukera izango da. Interesa baduzue, kamiseta probatzeko aukera izango da “Zuzen zerbitzu grafikoak” dendan. kamiseta kolore mostazakoa izango da eta bere prezioa 12 eurokoa da. 

Hauek dira kamiseta probatzeko zehaztu ditugun egunak: 

  • Maiatzak 5etik 8ra (10:00-13:00/17:00-19:00)

Eskaera egiterakoan, zuen izen-abizenak eta neurria adierazteaz gain, ordaindu egin beharko duzue eta zenbaki bat esleituko zaizue. 

Kamisetak jasotzeko epea: 

  • Maiatzaren 25etik 29ra (10:00-13:00/17:00-19:00)

*Oharra: Jaso ahal izateko aurretik emandako zenbaki horren agiria eraman beharko duzue.

Bestalde, helduen kamisetak ikastolan ditugu salgai 15 eurotan. Interesa duenak idazkatitzatik pasa dadila. 

kamiseta