Ikastolako I. Mendi Irteera - Maiatzak 24

Aurretik bertan behera gelditutako mendi irteera berriro ere martxan da! Oraingo honetan, “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin bat eginez antolatu dugu.

Aurten, Kilometroen 50. urteurrena ospatzen da, eta ospakizun horren baitan antolatutako ekimen honen helburua Gipuzkoako ikastola guztien artean bakoitzak bere inguruko mendi tontor batera hurbilduz, guztion artean 50 tontor konkistatzea da

Haztegi Ikastolako komunitate osoari (ikasle, guraso eta langileei) zuzendutako irteera izango da. Helburua da elkarrekin naturaz gozatzea, harremanak sendotzea eta komunitate bezala une polit bat partekatzea. Ikastola ez da soilik ikasteko gunea; elkarbizitza, esperientzia partekatuak eta komunitate sentimendua eraikitzeko espazioa ere bada. Horregatik, irteera hau aukera paregabea izango da familia, ikasle eta irakasleak giro lasaian elkartzeko, naturan ibiltzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.

Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera!

  • Eguna: Maiatzaren 24a
  • Izena emateko azken eguna: Maiatzaren 17a
  • Ordua: 10:00etan
  • Abiapuntua: Ikastolako patioa

Ibilbidea adin eta maila ezberdinetara egokituta egongo da, parte-hartzaile guztiek modu erosoan gozatu ahal izan dezaten. Helburua ez da soilik mendira igotzea, baizik eta bidean sortzen diren uneak partekatzea: elkarrizketak, barreak eta komunitate giroa.

Mendi irteeraren inguruko informazio zehatza eta izena emateko galdetegia esteka honetan aurkituko dituzue: IZEN-EMATEA

MENDI IRTEERA