Mendi Irteera arrakastatsua ospatu dugu Ikastolan - 5O Jai; 50 Tontor
Berriak
Egun zoragarria bizi izan dugu Aizelekun! Haztegi Ikastolako ikasle, guraso eta langileek bat egin dugu “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin, aurtengo Kilometroak jaialdiaren 50. urteurrenarekin elkarlanean.
Eguraldi bikainak lagunduta, 120 lagun inguru elkartu gara mendiaren magiaz eta komunitate giro apartaz gozatzeko. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi, ekimenak izan duen harrera ikusgarria izan baita!
Elkarrekin bizitako une hauek dira gure komunitatea berezi egiten dutenak.
Ziur gaude hau ez dela azkena izango… errepikatuko dugu!
Jarraian bideoa eta argazki galeria ikusgai;












