Ikastola Eguna 2026 Iruditan | Eskerrik asko!
Berriak
Eskerrik asko, ikastola egunean parte hartu zenuten guztioi! Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Ikastola Egunean parte hartu zenuten ikasle, familia, langile, boluntario eta laguntzaile guztiei.
Aurtengo edizioa benetako arrakasta izan da: jarduera guztiek harrera paregabea izan zuten, txokoak jendez gainezka egon ziren, emanaldiek giro bikaina sortu zuten eta egun osoan zehar elkartasuna eta giro aparta izan ziren nagusi.
Beste behin ere, Haztegi Ikastola komunitate bizia dela erakutsi dugu. Zuen ilusioari, lanari eta inplikazioari esker, denon artean egun ahaztezina bizi izan genuen.
Eskerrik asko egun hau posible egin zenuten guztioi. Harro gaude osatzen dugun komunitateaz!
Jarraian, ikastola eguneko irudiak dituzue ikusgai:



