Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Erreka egunaren 20. edizioa Legazpin

Tamalez, ibaiek kutsatuta jarraitzen dute, eta eragin zuzena dute ibaiei lotutako ekosistemen biziraupenean, itsas ingurunea barne, galera ekonomiko eta ingurumenekoak eraginez. Legazpik ez du fenomeno horretatik ihes egiten.

Ezinbestekoa da administrazio publikoek eta herritarrek, oro har, elkarlanean jarraitzea espazio horiek babesteko eta lehengoratzeko. Eta esparru horretan kokatzen dugu Erreka Eguna. Gure ingurumena zaintzeko eta sentsibilizatzeko deia da.

Aurtengo Erreka Egunaren ospakizuna bi ekimenekin indartu nahi izan dugu:

1- Urola ibaiko biodibertsitateari buruzko bi informazio-panelak berritzea (Plazaola eta Mirandaola). Panelak bi helbururekin berritu dira:

  • Irudia eguneratzea eta ukitu modernoagoa ematea
  • Nabarmendu gure portaerak (erantzun kidetasuna) ibaiaren ingurumen-egoeraren gainean duen garrantzia. Ibaia garbi dagoen heinean, haren egoera ona bultzatuko dugu, bai biodibertsitatearentzat, bai gure gozamenerako.

2- Legazpik bat egin du Let 's Clean Up Europe Europako kanpainarekin

Kanpaina Europa osoan egiten da. Kanpaina hau Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) sustatu du, herritarrak sentsibilizatzeko, beren ingurunean garbiketa-ekintzak eginez, lurzoru osasungarria eta hondakinik gabea mantentzearen garrantziaz, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu ugariren iturri baita.

Edizio honetan 70 legazpiar inguruk hartuko dute parte: hiru ikastetxeetako ikasleek, senideek eta Udalean izena eman duten pertsonek.

Ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta parte-hartzaileak taldetan banatuko dira. Horietako bakoitzari ibaiaren eremu bat eta garbiketarako behar den materiala esleituko zaizkio. Amaitzean, bildutako guztia pisatuko da, eta zaborra aste betez plazan utziko da, gure ibaira botatzen den zabor guztiaren jakitun izan daitezen. Ekitaldia amaitzeko hamaiketakoa egingo du Kattagorri elkarteak udaletxearen ondoan, gazta, txorizoa eta edaria dastatzeko.

erreka eguna

Erreka egunaren 21. edizioa Legazpin - Izen ematea

Tamalez, ibaiek kutsatuta jarraitzen dute, eta eragin zuzena dute ibaiei lotutako ekosistemen biziraupenean, itsas ingurunea barne, galera ekonomiko eta ingurumenekoak eraginez. Legazpik ez du fenomeno horretatik ihes egiten.

Ezinbestekoa da administrazio publikoek eta herritarrek, oro har, elkarlanean jarraitzea espazio horiek babesteko eta lehengoratzeko. Eta esparru horretan kokatzen dugu Erreka Eguna. Gure ingurumena zaintzeko eta sentsibilizatzeko deia da.

Aurtengo erreka eguna, irailaren 27an ospatuko dugu (Izena emateko azken eguna, irailak 23, asteartea).

Beraz, izena emateko epea irekita dago jada. Horretarako hiru aukera dituzue:

  • Olamendi eskolan, institutuan eta Haztegi Ikastolan (idazkaritzan).
  • Legazpiko udaletxean - Telf: 943 737030
  • Legazpiko udalaren webgunean, inprimakia betez: INPRIMAKIA BETE

Ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta parte-hartzaileak taldetan banatuko dira. Horietako bakoitzari ibaiaren eremu bat eta garbiketarako behar den materiala esleituko zaizkio. Amaitzean, bildutako guztia pisatuko da, eta zaborra aste betez plazan utziko da, gure ibaira botatzen den zabor guztiaren jakitun izan daitezen. Ekitaldia amaitzeko hamaiketakoa egingo da udaletxearen ondoan, gazta, txorizoa eta edaria dastatzeko.

OHARRAK:

  • Zure taldea zein den jakiteko, kontsultatu www.legazpi.eus hilaren 25ean, osteguna.
  • Errekaren ertzetik ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri.
  • Eskularruak eta zabor-poltsak udalak jarriko ditu.
  • Ordezko arropa edo zapatak ekarri nahi badituzu, azokan utzi ahal izango dituzu.

BARRENDIOLAKO ARAZTEGIA

Berrikuntza bezala, Barrendiolako araztegira bisita gidatua antolatu dugu Erreka Egunean ibaiaren garbiketan parte hartzen dutenentzat. Bisita horretan, araztegiko teknikariak urtegiko ura gure etxeetara iritsi aurretik nola arazten den erakutsiko digu.

Bisita doakoa da eta Udalak autobus bat jarriko du araztegira joateko.

Jarraian, aurtengo kartela duzue ikusgai: 

ERREKA EGUNA kartela 2025 page 0001

 

 

 

 

ERRIGORA Eskaera 2025 – Ezinbestekoak euskararentzat agerrean!

Urriaren 23an jarriko da martxan Errigoraren udazkeneko kanpaina "EZINBESTEKOAK EUSKARARENTZAT AGERREAN" lelopean.
  • ZER DA ERRIGORA PROIEKTUA?

Errigora proiektu herrikoi bat da, Euskal Herri mailako auzolanaren bidez, Nafarroa erdi eta hegoaldeko (Ager zonaldeko) euskalgintza eta ekoizpenasustatzen duena. Helburu nagusi horiek lortzeko urtero bi kanpaina burutzenditu urtero: udazkenean Euskarari Puzka (saskiak, %25 euskalgintzara) eta udaberrian Eskutik Eskura (zonaldeko produktuak jatorrizko prezioan).

0 OROKORRA

Azken urteetan bezala, 3 saski egongo dira eskuragarri:

  • Saski beltza = 60€
  • Saski berdea = 65€
  • Saski Gorria = 70€

Eskaerak ONLINE urriaren 23tik azaroaren 13ra.

kartela

Urtero bezala, saldutako saskien balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko (Agerreko) euskalgintzara bideratuko da. Jarraian, saskien irudiak dituzue ikusgai:

1. SASKI BELTZA

BELTZA

2. SASKI BERDEA

BERDEA

3. SASKI GORRIA

GORRIA

Errigora eskaera 2026: Agerreko uzta, euskarari puzka!

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

UDAZKENEKO KANPAINA MARTXAN DA

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO - ESKUORRIA

Eskaerak ONLINE urriaren 22tik azaroaren 12ra. 

 

Errigora – Llega Eskutik Eskura!

ERRIGORA – Llega ESKUTIK ESKURA! 

Aceite de oliva virgen extra, conservas, arroz, pasta, legumbres y vinos del centro y sur de Navarra, etiquetados en euskera y a precio de origen.

Los pedidos se pueden realizar del 10 al 26 de marzo en la web

 

ERRIGORA - ESKUORRIA

 

errigora ee25 katalogoa 1

Escritores de LH3

En las últimas semanas los alumnos de LH3 han estado preparando sus libros. Una vez terminados de maquetarlos y publicarlos, los han leído a loscompañeros de la clase de al lado. También han recibido valoraciones de sus familiares. ¡Qué buen trabajo han hecho nuestros pequeños escritores!

 
En relación con esto, la Biblioteca Municipal de Legazpi organizó sesiones de cuentacuentos en las que también estuvieron presentes nuestros alumnos y alumnas. Amaia les ofreció breves consejos sobre cómo contar cuentos (chistes, relatos, anécdotas...) oralmente. Con nuestros cuentos entre manos y gracias a las recomendaciones de Amaia, ¡se han convertido en unos cuentacuentos extraordinarios!
 
1718021604858
 
1718021604845
 
1718021604852
 
1718021604871
 
1718021561408
 
1718021561432
 
1718021561421
Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.