Haztegi ikastola eguna

Kaixo!

Ia konturatu gabe ari gara iristen ikasturte bukaerara. Nork esango zigun horrelako urtea pasa behar genuela? Zailtasun guztiei aurre eginda iritsi gara ekainera eta, urtero bezala, hemen dugu ate joka Ikastola eguna.

Ezin izango dugu nahi bezala ospatu; baina, ekitaldi xume bat behintzat zor diogu. Gorde egingo dugu ospakizuna datorren urterako.

Aurretik adierazi genuen bezala, berrikuntzarekin lotu nahi dugu une hau. Gizarteak aurrera egiten du eta guk ere aurrera egin nahi dugu. Horren erakusgarri da Ikastola egunean aurkeztu nahi dugun Haztegiren irudi berria: Legazpi, pertsonak, aurrerako mugimendua, ibilbidea… Horiek izan dira, dira eta izango dira Haztegiren adierazgarriak: erronkak, hobekuntzak, nahiak… eta, hitz batean, egiten dugun horretan jartzen dugun pasioa.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia eta 20:00ak arte iraungo du. Hainbat ekintza izango ditugu logo berriaren aurkezpenarekin batera: aurreskua, dantzariak, gorputz perkusioa… eta ondoren Ikastolako material berriaren salmentari ekingo diogu (kamisetak, tote bag poltsak, motxilak).

Egun horretan ere elkarrekin egon nahi dugu. Gonbidatuta zaudete zuen etxera!