Image
Image
Image

DBH4ko ikasleak Ikas-Bidaian daude

Pragaren magia arakatzen: DBHko 4. mailako ikasketa-bidaiaren oroimen ahaztezinak.

8c2692ba 691f 4768 90a9 f59696784bfe

85045fd3 b345 4bcd af7e cd2622ef10d5

8af23490 d4a2 48c1 883b a0519607d287

088375c3 76ae 4b4d a8ba 7b2ff5691e8f

Aste honetan DBH 3ko ikasleek Ander Altunaren bisita izan dute

Aste honetan DBH 3ko ikasleek Ander Altunaren bisita izan dute.
Borroka kirolei buruzko solasaldi bat izan da, hasieran prestatuta zituzten galderak egin dizkiote eta ondoren praktikaldi txiki bat egin dute berarekin. 
Eskerrik asko Anderri ekintza hau posible egiteatik.
Plazer bat izan da.
 
Hona hemen hainbat irudi:
image 123650291 8
 
image 123650291 10
 
image 123650291 12
 
image 123650291 11
 
 

Korrika Txikia 2024 - Iruditan

UGLEko irakasle eta ikasleak Ikastolan izan dira

Atzo UGLEko irakasle eta ikasleen eskutik energia berriztagarrien inguruko hitzaldia jaso zuten DBH2ko ikasleek.
Eskerrik asko UGGASA eta UGLEko kideei, orain guri dagokigu lanean jartzea!
 
IMG 20240319 WA0002

Batxilergoko 2. mailako geografiako ikasleak Gasteizen egon ziren

Pasa den ostiralean Batxilergoko 2. mailako geografiako ikasleak Gasteizen egon ziren.
Eguna hasteko, Euskadiko IV. Geografiako Olinpiadan parte hartu zuten eta, ondoren, Letretako Fakultatea ezagutzeko aukera izan zuten.
Amaitzeko abenduan Izaskun Egilegor irakaslearen gidaritzapean irabazi zuten  "Gure gizarte eta lurraldea: Gure paisaia" saria jaso zuten. 
Lehenengo saria Ione Fuentek eskuratu zuen eta Leire Arrietak hirugarrena.
 
Hori gutxi ez eta, Haztegiko ikasleek taldekako iruzkinaren sarian bigarren postua lortu zuten. Zorionak! 
 ABENDUKO ALBISTEA IKUSGAI

1. Talde

talde 1

irabazleak

DBH1eko ikasleak medikuekin elkarrizketan

DBH1eko ikasleak zahartzaroko gaixotasunak landu dituzten honetan aurreko astean bi medikuren bisita izan zuten.

Galdera askoren erantzunak eman zizkieten eta oso gustura egon ziren beraien azalpenak entzuten. 

Eskerrik asko Ainhoa eta Aitor!

IMG 9446

IMG 9443

Begisare Elkarteko kideak Haztegi Ikastolan

Asteazkenean "Retinosis Retina Begisare Talde"ko kide diren Itsaso eta Xabier izan genituen Haztegi Ikastolan; ikusmen urritasun desberdinen inguruko hitzaldia eskaintzen. 
LH3.mailara etorri ziren, "zentzumenak" gaiari beste "begirada" bat emateko asmoz. 
 
Mila esker beti guregana etortzeko duzuen prestutasunagatik eta egiten duzuen lanarengatik, gizartean gaixotasun hau azaleratzen eta zabaltzen lagunduz.
 
Hona hemen egun hartako argazki batzuk:
 
1710510143463
 
1710510143439
 
1710510143475
 
1710510143450
 
 
 

Hemen da 23.KORRIKA!

Hona hemen Legazpin izango dugun Korrika Kulturalaren egitaraua.

3752915c 39c5 4818 b24e d8406c278953 1

Animatu eta parte hartu!

HARRO HERRI!

La Arboleda aterpetxean egonaldia

LH4ko ikasleek 3 egun mundial pasatu dituzte La Arboledako aterpetxean.
Oso jarduera politak egin dituzte bertako begiraleekin, hala nola, eskalada, scape room tailerra, herritik ginkana, Ekoetxea ezagutu…
Altxor txikiez beteriko herri honek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz.
 
MUNDIALA IZAN DA! 
Hona hemen hainbat irudi:
IMG 8296
 
IMG 8246
 
IMG 8242
 
IMG 8235
 
IMG 8262
 
IMG 8276
 
IMG 8393

Eskola Kirola - Martxoaren 16ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - MARTXOAREN 16ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 16

Hitzaldia: “Nola zaindu seme-alaben emozioak” - Treba Gurasoak

Treba Gurasoak: Nola zaindu seme-alaben emozioak - Martxoaren 14an, osteguna, 17:30ean Kultur etxean.

Datorren ostegunean, martxoak 14,17:30ean hitzaldi bat izango da Kultur etxeko areto nagusian, honako izenburupean: Haurren emozioen bidelagun: Nola zaindu seme-alaben emozioak.

Donna Apellaniz izango da hizlaria.

Hitzaldia haurren gurasoei zuzendutakoa da eta TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Saio honetan seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.

ANIMA ZAITEZTE!

Kartela A4EmozioakLEGAZPI

"Ikasle bat, Kilo bat" - Hotz Legazpirekin elkarlanean

Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, Martxoko 11-15 astean zehar janari bilketa aurrera eramango da.

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen diete. Baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei, janari bero eta elikagarria eskaintzen die.

Jasotzen duten babesa, guztiz ezinbestekoa da beraien helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 3.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamenduko pertsona errefuxiatuen artean banatzea. Jasotako baliabideak Lesboseko sukaldeko biltegira bidaltzen dituzte. Tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiete, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz. 

“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”

Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:

  • ARROZA LUZEA
  • PASTA
  • GARBANTZUK
  • BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.

Bihotz bihotzez, mila mila esker.

INFORMAZIOA - IKASLE BAT, KILO BAT

image 123650291 7

Kartela IKASLE BAT KILO BAT 2024 page 0001