Image
Image
Image

Zorionak DBHO 2ko ikasleei!

Aurtengoan ere ez dira atzean geratu gure ikasleak! Denek gainditu dute Selektibitatea, berriz ere, Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa!

Zorionak guztioi eta gozatu merezitako atsedenaz.
 
Onena opa dizuegu hemendik aurrerako ibilbidean! 
287555417 1046414029310280 3487040853685893852 n

Oilar Jokoa ekainaren 16an egingo da, Korpus egunean

Oilar Jokoa ekainaren 16an egingo da, Korpus egunean

19:00etan izango da, Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Animatu, parte hartzailerik gabe ez dago jokorik.

Korpus Zortzigarrenean egiten da urtero, baina aurtengoan San Joan bezpera denez korpus zortzigarrena, astebetez aurreratzea erabaki da, San Joan bezperako ohikoekin talka ez egitearren.
Bi urteko hutsunearen ondoren beraz, ekainaren 16an, 19:00etan, Oilar Jokoa egingo da Euskal Herria plazan; eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.
Aurten, deialdi berezia egin dute udaletik, urtetik urtera parte-hartzeak behera egin izan duelako eta bi urteko etenak ere lagunduko ez duenez , mende luzeetako tradizioak jarraituko badu, ezinbestekoa delako jendeak parte hartzea. Parte hartu nahi dutenek hitzordura azaldu besterik ez dute egin beharko, eta txandaka-txandaka jokoan parte hartzeko aukera izango dute.

Joko hau dugu, hain zuzen, garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuek diotenez, “antzara jokoa” bezalaxe, gure hau ere Europatik ekarri eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldu zen. Beste batzuek, aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute. Dena den, XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarretakoa.

20 euro irabazlearentzat
Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 €-ko billetea eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori.

OILAR JOKOA - ARAUAK

 Kartela 2022

Ikastola Eguna 2022 - Eskerrik asko!

ESKER ONEKOAK GARA!

Eguraldiak eskainitako ater uneak aprobetxatuz, ekin diogu 2022ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Bi urteko etenaren ondoren, hainbat eta hainbat konturi egin behar izan diogu aurre eta ezin izango genuen aurreikusitako guztia egin hainbaten laguntzarik gabe.

Aurten bi egunetan antolatu ditugu ekintzak. Orain eskerrak ematea dagokigu!

Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.

Esker berezia Igor Andueza Zabalo LH3ko ikasleari. Bere marrazteko gaitasunari esker, Atracciones Sanzek Ikastola egunerako parkea oparitu digu. Eskerrik asko Juanpa! Izugarri gozatu dute ikasleek!

Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik! Larunbatean berriz, eskalada, slackline eta garai bateko jolasak izan genituen. Esker bereziak laguntzen aritu zinetenei eta Arruaha eta Buztintegiko kideei.

Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.

Eskerrik asko goizean goiz gosaltzeko txurroak ekarri dituzuenoi. Egunari ekiteko indarra eman digute eta behar-beharrezko genuen.

Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.

Eskerrak musika eskolari gure festa eguna alaitzen laguntzeagatik.

Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.

Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.

Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Etena luzea egin zaigu eta Ikastola eguna ospatzeko irrikitan geunden. Pozgarria izan da berriz ere auzolanean eta festa giroan elkartzea.

Datorren urtera arte, ESKERRIK ASKO!

IMG 4863

Haztegi Ikastolak "Eskola jasangarri" ziurtagiria jaso du

Gaur Haztegi Ikastolak "Eskola jasangarri" ziurtagiria jaso du Busturian, Madariaga Dorretxean ospatu den ekitaldian.

Ekitaldi horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak banatu dituzte aintzatespen-diplomak.

Agiri honek Eskola Agenda 2030 programan nabarmentzeko esperientziak dituzten eskolak goraipatu nahi ditu.
 
19644d43 9994 4912 94bf 09a2f40e75f0
 
5584e812 056b 42df 8d0f 2f1134897ec9

"Help for Congo" Proiektua

Hiruhileko honetan, DBH3ko ikasleek Kongoko koltanaren gatazkari aurre egiteko kanpaina sortu dute "Alboan" GKE-rekin batera.

Kongorako dirua lortzeko, zuen mugikorren materialak berrerabiltzea da helburu nagusia. Izan ere, koltan minerala da gatazka honen kausa nagusia.

Horregatik, bihar, Ikastolaren egunean, TXOKO SOLIDARIOan aurkituko gaituzue zuen mugikor zaharrak jasotzeko.

Informazio gehiago izateko, Instagrameko @emergencycallfromcongo kontuan aurkitu gaitzakezue.

Bihar elkar ikustea espero dugu!

IMG 1409

Haztegi Ikastola Eguna 2022 - Ekainak 3, ostirala

Bi urteko geldiunearen ondoren, aurtengo Ikastola eguna EKAINAREN 3an izango da.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Antolaketa lanak aurrera doaz eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!

HAZTEGI IKASTOLA 1 1

HAZTEGI IKASTOLA 2

Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.

ANIMA ZAITEZTE! 

Jangelako Menua - Ekaina

Jarraian ekaineko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - EKAINA

10 EKAINA 2022 page 0001

 

Eskola Kirola - Maiatzaren 28ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MAIATZAren 28ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MAIATZAK 28

Ikastola Eguna 2022 - Ekainak 3

Bi urteko geldiunearen ondoren, aurtengo Ikastola eguna ekainaren 3an izango da.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Antolaketa lanak aurrera doaz eta Ikastolako patioan egingo dugun afarian parte hartu nahi baduzue, ohar honen bidez jakinaraztea eskertuko genizueke. Gogoan izan nork bere janaria ekarri beharko duela.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatuko dira eta hauek aurrera eraman ahal izateko zuen laguntza beharrezkoa dugu. Horretarako, jarri gurutze bat laguntzeko prest zaudeten txokoan.

Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!

IZENA EMATEKO EPEA: Utzi orria idazkaritzan maiatzaren 27a baino lehen.

IZEN EMATE ORRIA

Jolas berriak Ikastolako patioan

Haztegi Ikastolako patioan haurrei interakziorako aukera eskainiko dien hainbat joko margotu ditugu.

Patioa bezalako kanpo-espazioek ikasleak hazi eta hezi daitezen duten garrantzia nabarmendu nahian gauzatutako ekimen honek, haurren interesetatik abiatuta, gogoko erronkak proposatu nahi dizkie jolasaren bitartez. Patioa futbol eremua izan ohi da, eta ondorioz, mutilen bilgune bilakatu izan da sarritan. Genero bereizketarik gabeko guneak sortzea ere (Garapen Iraunkorreko 5. Helburua) izan da proiektu honen helburua. 

Eskola Agenda 30ek hartzen ditu bere baitan aipatutako helburu horiek. Horretan ere aitzindari izan zen Haztegi Ikastola.

2009-2010 ikasturtean jaso zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxeei ematen dien Eskola Jasangarriaren ziurtagiria. Gerora, berritu egin du lau urtetik behin eta oraintxe jaso berri du 2021-2022 ikasturteari dagokiona. 

Ziurtagiri horrek erakusten du Haztegi ikastolak ingurugiroarekin, jasangarritasunarekin, hezkuntzaren ikuspegi berritzailearekin eta komunitatearen eskuhartzearekin duen konpromisoa.

IMG 4677

 

IMG 2065

 

IMG 2060

Eskola Kirola - Maiatzaren 21eko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MAIATZAren 21eko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MAIATZAK 21

Ongi etorri Zinemaldira! - Haztegi Ikastolako Jaialdia 22' (LH)

Maiatzaren 18 eta 19an LHko jaialdia izango da Latxartegi aretoan.

ORDUA: 18:00etan.

TOKIA: Latxartegi Aretoa.

Ikasleek bi egunetan etorri beharko dute jaialdian parte hartzera, aldiz, gurasoek jaialdia egun batean bakarrik ikusi ahal izango duzue. Banatu zaizkizuen sarreretan adierazi zaizue zein egunetan dagokizuen jaialdia ikustea.

GOGORATU: txartel bakoitzeko pertsona bakarra etor daiteke.

Ikasleek arratsaldeko 17:45ean atzeko frontoira dagokien jantziarekin etorri beharko dute.

Ongi Etorri Zinemaldira pantailan jartzeko