Haztegi Ikastolako II. Mendi Irteera - Azaroak 22

Gogorarazi nahi dizuegu igande honetan, azaroaren 22an, ikastolako mendi irteera izango dugula. Naturaz gozatzeko, aire librean une politak partekatzeko eta ikastolako komunitatearen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea izango dugu.
164 familiak eman dute izena! Oso harrera ona izan du aurtengo mendi irteerak, eta parte-hartze handi honekin egun ederra eta arrakastatsua bizitzeko aukera izango dugu.
Bi ibilbide izango ditugu, bakoitzak bere aukeren eta gustuen arabera hautatzeko:
- IBILBIDE LABURRA: Lakiolara zuzenean joango gara.
- IBILBIDE LUZEA: Korosti – Arrano – Lakiola ibilbidea egingo dugu.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA
- Eguna: Azaroaren 22a, igandea.
- Elkartzeko lekua: Ikastolako patioa.
- Ibilbide luzearen irteera: 09:00etan.
- Ibilbide laburraren irteera: 10:00etan.

HAMAIKETAKOA LAKIOLAN
Bi ibilbideak amaitutakoan, Lakiolan elkartuko gara denok elkarrekin. Bertan, borondatearen truke hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu, indarrak berritzeko eta giro onean une atseginak partekatzeko.
ESKERRIK ASKO, KOMUNITATEA EGITEN DUGULAKO!
164 familien parte-hartzea pozgarria da benetan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman duzuen guztioi, zuen ilusioagatik eta ekimen honekin bat egiteagatik.
Era berean, ikastolako azpibatzordeen lana eta inplikazioa bereziki eskertu nahi ditugu. Horrelako ekimenak aurrera ateratzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta ikastolako langileen arteko elkarlana, bakoitzak bere ekarpena eginez eta helburu komun batekin: ikastolako komunitatea indartzea eta guztion arteko harremanak sendotzea.
Horixe da, hain zuzen ere, horrelako ekimenen balio handienetako bat: elkarrekin gauzak antolatzea, partekatzea eta komunitatea eraikitzea.
Eskerrik asko guztioi! Igandean mendian ikusiko dugu elkar!
Gozatu dezagun egun eder batez!
