Información sobre la Matriculación


Azaroak 25: indarkeria matxistaren aurka, berdintasunaren alde

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat ekintza eta jarduera antolatu ditugu Haztegi Ikastolan, indarkeria matxista salatzeko, berdintasunaren aldeko kontzientzia sustatzeko eta errespetuan oinarritutako bizikidetza indartzeko.

Egun honen harira, ikasleek hainbat dinamika eta hausnarketa-saio egin dituzte, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan kontzientzia hartzeko, indarkeria mota desberdinak identifikatzeko eta guztion artean harreman osasuntsuagoak, bidezkoagoak eta berdinzaleagoak eraikitzeko.

Ikastolak hezkidetzarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa eguneroko lanean txertatzen du. Izan ere, uste dugu hezkuntzak funtsezko eginkizuna duela gizarte bidezkoagoa eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko. Horregatik, ezinbestekoa da txikitatik errespetua, askatasuna, berdintasuna eta elkar zaintza bezalako balioak lantzea.

Azaroaren 25a ez da egun bateko aldarrikapena soilik. Egunero egin behar dugun lana eta hartu behar dugun konpromisoa gogorarazten dizkigu.

Indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea guztion ardura da. Berdintasunean hezi, errespetuan hazi!

Haztegi Ikastola

EDIFICIO LATXARTEGI

Haztegi Ikastola

EDIFICIO PRINCIPAL


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.