Image
Image
Image

Eskola Kirola – Urriaren 22ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - URRIAren 22ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - URRIAK 22

Buztintegi eta Haztegi Ikastola elkarlanean

Buztintegik 25 urte betetzen ditu eta Haztegi ere ospakizunetara bildu da.

Horren adibide izan daitezke astearte arratsaldean egindako toka, pote eta igel jokoak. Buztintegik antolatutako txapelketarako Haztegiren ordezkariak aukeratzeko hiru joku horietan aritu ziren DBH 3ko ikasleak eta arratsalde-pasa ederra izan zuten Buztintegiko kideekin batera.

1666164349764

DBH 2ko ikasleak Igartubeiti Baserrian izan dira

Urtero legez, urriaren 11n Ezkioko Igartubeiti baserrira joan ginen DBH2ko ikasle eta irakasleok.

Sagardo astearen baitan, Aro Modernoko Euskal Herriko sagardotegi baten ekoizpen-prozesua ikusi genuen. Garai hartako tamaina handiko dolarearen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera baliatu genuen, amaieran egurren zirrikuetatik goiti behera parrasta zetorren artean hartzitu gabeko zuku gozoa dastatuz.

Hona hemen hainbat argazki: 

igar 1

20221011 121510

KiVa Eguna Irudietan

“KiVa ikastola gara: Haztegi Ikastolan ez dugu jazarpenik onartzen”.

 

Ikastolan bizikidetza positibo bat bermatzea gu guztion esku dago. Hori aldarrikatu nahi izan dugu gaurkoan KiVa eguna ospatuz. Ikastolako ikasle eta irakasle guztiak, KiVa koloreetako nikiak soinean, jolas lekuan bildu gara. Etxetik ekarritako kolore ezberdinetako kamisetei esker, KiVa ikastola logoa irudikatu eta argazkia atera dugu. 

KIVA LOGOA

Arratsaldean berriz, Lehen Hezkuntzako ikaseek horma irudiak, marrazkiak, esloganak eta eskulanak egin dituzte. Hona hemen emaitzaren irudiak:

collage

Bukatzeko, ikusgai duzue egunean zehar grabatu ditugun irudiak, egin KLIK!

 

Martxan da, berriro ere, Mintzalagun egitasmoa.

Pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen Mintzalagun egitasmoa. Aurten, berriz jarri nahi da martxan eta egitasmoa azalduz prentsaurrekoa eskaini dute udaletxeko eta euskaltegiko ordezkariek, mintzakide batekin batera.

Mintzalagunean euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak eta ohiturarik ez dutenak elkartzen dira. Ahozko ariketa da. Izenak adierazten duen bezala, mintzatzeko edo hitz egiteko egitasmoa da, euskaraz lasai hitz egiteko lagun artean.

Astean behin, ordubetez, 4-5 lagun elkartzen dira eta giro lasaian euskaraz egiten dute. Taldeetan Mintzakideak eta Gidaria egoten dira. Gidaria euskaraz hitz egiteko ohitura duen laguna da eta taldekideei laguntzeko prest egoten da. Mintzakideak, berriz, euskara praktikatu nahi duten pertsonak dira, jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenak.

Mintzalagunean parte hartzeko, galdetegia bete besterik ez da egin behar. Galdetegian adierazi beharko da:

  • Izena eta harremanetan jartzeko modua (tel …)
  • GIDARI ala MINTZAKIDE izan nahi duen
  • Zein egun eta ordutan elkartu nahiko lukeen

Hiru aukera daude izena emateko:

ANIMATU!

INFORMAZIO GEHIAGO

MINTZALAGUN IRUDIA

Tipi-Tapa Ibilaldiak

Hasi dira dagoeneko aurtengo Tipi-tapa ibilaldiak eta Haztegi ikastolako ikasleek ere parte hartuko dute elkartasun-ekimen honetan.

Buztintegi, Nagusilan, Garagune eta herriko beste talde batzuekin batera belaunaldi arteko bizikidetza garatu nahi da.

Hona hemen gaur goizean ateratako argazkia, talde polita osatu dugu.

tipi tapa Haztegi

DBH4ko ikasleek Kilometroetako Erronkan parte hartu dute

Haztegi Ikastolako DBH4ko ikasleek Kilometroetako Erronkan parte hartu dute.

 

Aurtengo Kilometro jaialdi berritua, Ibarran ospatu da. Ohiturak jarraituz, DBH4ko ikastola ezberdinetako ikasleek erronka ezberdinetan parte hartu dute, lan taldean eta giro paregabean murgilduz. Haztegi Ikastolako ikasleak ere bertan izan dira eta balorazioa guztiz positiboa izan da, beste behin.

BEJONDEIZUELA! 

IMG 20221002 WA0009

20221002 112307

 

 

 

Ilintxa Futbol Taldea - Izen Ematea

ILINTXAn izena emateko bete beharreko galdetegia honako hau dela jakinarazten dizuegu:

GALDETEGIA BETE - IZEN EMATEA

Jangelako Menua - Urria

Jarraian urriko jangelako menua duzue ikusgai.

URRIKO MENUA

02 URRIA 2022 page 0001

Euskaraldia 2022

Dagoeneko zabalik dago aurtengo Euskaraldian izena emateko epea! Ahobizi ala Belarriprest?

Gogoratu, gakoa ariketa ondo egitean dagoela eta txapa eramateak konpromezu bat daramala bere gain.

Animatu eta parte hartu!

Saskibaloi Eskola 2022 - 2023

ANDRAITZ K.E.ak 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaio diren eta 2022-2023 denboraldian saskibaloian jokatu nahi duten pertsonei URRIAren 3an, astelehena, 17:00etan Bikuña Kiroldegian aurkezteko deia egiten die.

Eraman beharrekoak:

  • Kirol arropa
  • Uretako botilatxoa

Atxikituta deialdiaren kartela eta izen- ematearen fitxa.

Andraitz 2022-2023 Izen-emate orria

Andraitz 2022 2023 Kartela page 0001

 

 

 

SORGINTXULO - TRIKORNIO TXAPELKETA

Urriaren 1ean, LH5-6 eta DBH1-2ko ikasleei zuzendutako Trikornio Txapelketa egingo da Legazpin (Domingo Agirre Ikastetxeko kantxan).

Parte hartzeko ezinbestezkoa da gutxienez 7 pertsonaz osatutako taldea izatea eta gehienez 10 pertsona.
 
Izen-ematea, online egin behar da irailaren 28a baino lehen (14:00ak arte).
 
 
Anima zaitezte!
 
KARTELA Trikornio txapelketa 2022