Datorren apirilaren 17an, arratsaldeko 19.00etan Legazpiko Kultur Etxean, "Aniztasun eta Elkarbizitza eguna" antolatzeko lehenengo bilera aurrera eramango da, Hotz elkartea eta Udalaren esku.
"Aniztasun eta elkarbizitza egun" honetan janari desberdinak, eskulangintza... eta herrian ditugun kultura desberdinetako adierazgarriak izateko asmoa dago, horrez gero bilera honetara gonbidatu nahi zaituztegu, egun hau aurrera eramateko ideiak elkarbanatu eta guztion artean egun polita sortzeko asmoarekin.
Euskarak denok behar gaituenez, aniztasunean ere euskaldun Haztegi Ikastola.
Lorea Agirrek (2015) zioen bezala, «Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da». Hortan sinesten dugu ikastolan eta euskaraz harilkatzen da elkarbizitza egunerokoan. Horren lekuko gurera etorri berri diren ikasle hauen testigantzak:
Antton Iriarte ikastolan izan da musikako saioak eskaintzen.
Aurtengoan POLIKINELA izeneko Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu aurretik, aurreko astean etorri da Antton Iriarte musikari eta ikasle ohia gurera. LH2ko bi gelekin saio bana eraman du aurrera eta gustora aritu dira elkarrekin.
Proposamen ezberdinak egin dizkie ikasleei, horien artean: musika emanaldiko Commedia dell’arte-ko pertsonaiak ezagutzea “Nor naiz ni?” jolasaren bidez (arrakazta handia izan du jolasak), pertsonai hauen mugimenduak ikusi eta imitatu, akordeak kantatu eta eraldatu, Pulcinella Suite-ko fragmento bat entzun eta dantzako keinu edota pausuak landu…
Oso saio aktibo eta aberasgarriak izan dira eta denek ere oso ondo pasa dutela azpimarratu dute, ikasleek, irakasleek eta baita Antton berak ere!
Aste honetan DBH 3ko ikasleek Ander Altunaren bisita izan dute.
Borroka kirolei buruzko solasaldi bat izan da, hasieran prestatuta zituzten galderak egin dizkiote eta ondoren praktikaldi txiki bat egin dute berarekin.
Eskerrik asko Anderri ekintza hau posible egiteatik.
LAS AYUDAS PARA MATERIAL ESCOLAR PUEDEN PEDIRSE HASTA EL 10 DE OCTUBRE.
Las familias legazpiarras pueden solicitar las ayudas para la compra de material escolar y equipos informáticos desde el 1 de julio hasta el 10 de octubre. Las solicitudes pueden realizarse en el Ayuntamiento, en el Servicio de Atención Ciudadana (horario: 7.30-15.00) o a través de la Sede electrónica de la web municipal. El Ayuntamiento hace un llamamiento especial para que las peticiones se realicen a través de Internet.
Recordamos que las ayudas son para la compra de material escolar, solo en los comercios del municipio. No se tendrán en cuenta las compras realizadas en los centros escolares ni las facturas de comercios de fuera de Legazpi. Los equipos informáticos se podrán comprar en los comercios del Territorio Histórico de Gipuzkoa.
La cuantía de las ayudas es proporcional a la renta familiar. Así, las ayudas para la compra de material escolar en los comercios de Legazpi pueden oscilar entre los 70 y 140 euros por hijo o hija; y las ayudas para la compra de equipos informáticos en los comercios del Territorio Histórico de Gipuzkoa oscilarán entre los 100 y 350 euros por familia.
La ayuda para la compra de equipos informáticos es bianual. Es decir, este año no podrán recibirla quienes la obtuvieron el año anterior. La ayuda para la compra de material escolar es anual y se puede solicitar todos los años.
Recordamos que pueden solicitar estas ayudas las madres/padres o tutores/as con hijas/os de 5-6 a 17 años, que estén matriculadas/os desde 1º de Educación Primaria hasta Bachillerato o FP Grado Medio y que estén empadronadas/os en el mismo domicilio de Legazpi. Deberá acreditarse cuando concurra alguna causa legal de empadronamiento en otro domicilio.
Cada familia tramitará una SOLA solicitud en la que figurarán todas las/los menores de la Unidad Familiar con derecho a ayuda. Junto con el modelo de solicitud se deberán presentar las facturas. Las facturas estarán a nombre de la persona que vaya a solicitar la ayuda y se indicará de forma clara y concisa los productos adquiridos. Se aceptarán facturas de las compras realizadas entre el 1 de julio y el 10 de octubre.
El objetivo del ayuntamiento de Legazpi es doble: ayudar a las familias en el gasto que supone la escolarización de sus hijas/os e incentivar el consumo en el comercio local.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Mankomunitatean burutuko diren ekintzen artean, Haztegi Ikastolako Batxilergoko ikasleek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina azaroaren 24ean hasi zuten, goizeko 11:30etan, Euskal Herria Plazan. Horretarako, DBHO 1. mailakoek erakusketa bat prestatu dute: informazioz osaturiko panel eta pankartak, manifestua eta zuzeneko musika.
Erakusketarako prestatutako panelak, datorren astean zehar Legazpiko Kultur-Etxean egongo dira ikusgai.
Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartel irabazlea Azpeitiko Ikastolak saldu du. Zozketak 60.000 euroko sari bakarra banatzen du eta irabazlea dagoeneko agertu da, beraz, saria egiaztatzeko eta kobratzeko izapideak abian dira.
Ikastolen sare osoarentzat pozgarria da saria Ikastolen mugimenduarekin hain lotuta dagoen herri eta komunitate baten bidez banatzea. Tanta ez baita zozketa hutsa: Euskal Herriko ikastolen proiektua sostengatzeko herri ekimenez antolatutako elkartasun tresna da, eta urtez urte milaka lagunek egiten dute ekarpena txartelak erosiz.
Ikastolen Elkarteak, bihotzez eskertu nahi die Euskal Herri osoko herritarrei Tantan parte hartu eta ikastolen aldeko konfiantza eta babesa berritu izanagatik. Halako ekimenei esker, ikastolek euskarazko hezkuntza integrala eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu dezakete, herri ekimenetik eta elkarlanetik abiatuta.
Zozketan ordezko zenbaki bat ere ezarri da, 55.442, zenbaki saritu nagusia baliogabetuko balitz edo baldintzak beteko ez balitu aktibatuko litzatekeena. Kasu honetan, ordezko zenbakia ez da aktibatu behar izan, irabazlea garaiz agertu baita eta txartela indarrean baitago.
Azkenik, Tanta kanpainak aurrera egingo du etorkizuneko urteetan ere, ikastolen finantzaketa osatzen laguntzeko eta euskarazko hezkuntzaren aldeko herri babesa agerian jartzeko.
Hitz eta Jolas egitasmoak euskarazko album ilustratuak, jolas produktuak eta komikiak biltzen ditu, eta helburu nagusia euskaraz jolasteko eta irakurtzeko plazerra sustatzea da.
Eskaintza osoa jasotzen duen katalogoa ere prestatu dugu eta berau aurkezteko bideo pilula bat ere bai. Hemen dituzue eskuragarri:
Aurten ahalegin berezia egin nahi dugu ikastoletan eta bereziki familiekin, eta horretarako eskaera bide ezberdinak prestatu ditugu.
Alde batetik, beti erabili izan ditugun ohiko bideak: Elkar dendak, supermerkatu handiak eta herrietako beste jostailu dendak dira. Berrikuntza moduan, Durangoko azokan materiala jasotzeko aukera izango duzue. Eskaera aldez aurretik edo egunean bertan egiteko aukera izango duzue.
Egun hauetan liburuxka hau jasoko duzue Haztegi Ikastolako familiok.
Bertan, ikastolok zer garen, zertan dihardugun eta nora goazen azaltzen da. Euskal Herriko115 ikastolatik gorako sare eraldatzailea gara eta egiteko ederrena dugu gure gain.
Komunitate kooperatiboa eta prestatua gara, biharko euskal herritarrak hezten dituena, eta euskalgintzarekin zein hezkuntzako eta gizarteko eragileekin diharduena.
Datorren azaroak 24 eta abenduak 1ean bi plater berri sartuko dira Haztegi Ikastolako jangela zerbitzuan; Basque Culinary Center-ekin lantaldean egindako errezetak.
Hiruhileko honetarako garatu dugun proiektu berri bat partekatu nahi dugu zuekin; BCC Innovationen lankidetzarekin aritu gara (Basque Culinary Centerrek gastronomian duen zentro teknologikoa), eta azaroaren erdialdean jarriko dugu martxan. Innova Errezetak by Ausolan izenarekin, menuak berritzen hasi gara, proposamen osasungarri, nutrizional, deigarri eta mamitsu berriak lortzeko, hurbileko produktuak, tradizio gastronomikoak, testura berriak, zaporeak eta esperientzia gastronomikoak uztartuz.
Proiektua martxan jartzeko, hainbat errezeta aukeratu ditugu, eskola jangeletan ohikoak izaten direnak, eta, BCC Innovationekin batera, proposamen bakan, berezi eta pertsonalizatuak eskaintzeko oinarrizko estrategia berrikuntza dela iritzita, kosorkuntza proiektu bat garatu dugu, birformulazioaren bidez plater berri osasungarriak eta etxean erraz egitekoak prestatzeko.
Garatu diren lehen bi errezetak hauek dira: Arroz integral krematsua sasoiko barazkiekin Oilasko errea erromero eta limoiarekin su bizian erregositako barazkiekin eta patata erreekin
Plater berri horiek Euskal Autonomia Erkidegoko eskola jangelen eskura egongo dira, eta ikastetxe bakoitzaren esku utziko da errezeta gastronomiko berri horiek zuen menuetan sartzeko erabakia, eskola jangelei eboluzionatzen laguntzeko.
Gainera, proposamen guztiek errezeta berri bat eta bideo bat izango dituzte, pausoz pauso azaltzeko nola prestatu, zein diren elikagaien ezaugarriak edo zein den prestatzeko modurik onena, ahalik eta plater osasungarriena lortzeko.
Ekimena Ausolanen hezkuntza proiektuan kokatzen da, menu askotariko eta orekatuak diseinatzeko ahalegina indartzeko, tokiko osagaiak eta produktuak aukeratuz, plateren prestaketa eta lan egiteko modua jasangarriak izan daitezen ingurumenari eta inguruneari dagokienez.
Los próximos 24 de noviembre y 1 de diciembre se incorporarán dos nuevos platos al servicio de comedor de Haztegi Ikastola; recetas elaboradas en equipo con el Basque Culinary Center.
Adjuntamos toda la información. Por un lado, los vídeos y por otro la notificación oficial.
Ikasturte amaierako bidaiarako Salamancan egindako asteburu honetan barreak, eromena eta une ahaztezinak izan dira nagusi.
Taldeak hiria arakatu du, bertako gazte-giro zirraragarriaz gozatuz, monumentu historikoetan eta kale liluragarrietan barrena. Paintball-a, taldekako jokoak eta dantza-gau epikoak izan dira diskoteketan, non musika eta barreak ez dira falta izan.
Txantxa eta barre etengabeen artean, bidaia adiskidetasun eta ospakizun bihurtu da, bizitza osorako oroitzapenak utziz.?
Batxiler II. mailako Geografiako ikasleak, Izaskun Egilegor irakaslearen gidaritzapean, bi astez egon dira EHUk antolatutako “Batxilergoko Paisaiaren Iruzkin Geografikoa. I. Saria”-ko prestatzen.
Aste honetan jakinarazi dute banatutako sei sarietatik HIRU Haztegi ikastolari esleitu zaizkikola!
Taldekako sarituen artean 2. Postua lortu dute (Ane Conde, Aratz Lanz, Jone Zubillaga). Banakako sarituen artean berriz, 1. Postua Ione Fuente-rentzat izan da eta 3. Postua Leire Arrieta-rentzat.
El pasado 8 de agosto, se publicó en el BOPV la convocatoria de las becas, ayudas y subsidios para realizar estudios no universitarios para el curso 2025-2026.
Como novedad en esta convocatoria, el subsidio de 400 euros para gastos adicionales de carácter general derivados de la escolarización del alumnado que se encuentre registrado en el Departamento de Educación como alumnado con necesidad específica de apoyo educativo, incluye al alumnado con Trastorno por Déficit de Atención por Hiperactividad (TDAH).
El plazo de presentación de solicitudes es del 9 de agosto al 6 de octubre de 2025, ambos inclusive y la información correspondiente a esta convocatoria está disponible en la página web del Departamento de Educación, a la que se puede acceder a través del siguiente enlace:
Asteazkenean "Retinosis Retina Begisare Talde"ko kide diren Itsaso eta Xabier izan genituen Haztegi Ikastolan; ikusmen urritasun desberdinen inguruko hitzaldia eskaintzen.
LH3.mailara etorri ziren, "zentzumenak" gaiari beste "begirada" bat emateko asmoz.
Mila esker beti guregana etortzeko duzuen prestutasunagatik eta egiten duzuen lanarengatik, gizartean gaixotasun hau azaleratzen eta zabaltzen lagunduz.