Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan.
Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …
 
Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutu ditugu ikasle guztien inplikazioarekin, hala nola, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa, pregoiaren irakurketa, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...
 
Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan?
 
Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:
 
  • Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
  • Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
  • Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin, musika nahiz filmak oparituz.
  • Etxean ditugun tablet, telebista, mugikor eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko aplikazio, joko eta programak aukeratu.
  • Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!

Gogoratu! Gau eta egun euskara gure lagun! 

web01 GV euskara eguna 25

El alumnado de 1º de ESO en el Centro de Día

El alumnado de 1º de ESO hemos realizado diferentes visitas al Centro de Día de Legazpi a lo largo de todo el curso. Ha sido una experiencia enriquecedora compartir historias, canciones, bailes, teatros, etc. con una generación diferente. 

 

Con la llegada de fin de curso ha llegado la hora de despedirnos de ellos/as y la despedida no ha sido de cualquier tipo: hemos preparado postres deliciosos, les hemos dado álbumes que resumen su vida con la información obtenida de las conversaciones que hemos mantenido, y también nos han dado manualidades que ellos mismos nos han hecho. 

¡Gracias a todos/as los usuarios y trabajadores/as del Centro de Día por darnos la oportunidad de pasar estos momentos con vosotros/as!

IMG 1306

IMG 1303

IMG 1300

IMG 1295

IMG 1286

IMG 1281

IMG 1278

IMG 1304

Naturklimara bisita

Gure ikasleek ekintzaile-erabakitzaile ezaugarria etengabe bizitzen dituzten esperientzi desberdinen bidez garatzen ari dira. Eta horretan laguntze aldera, aurreko astean Zubietako Naturklima ezagutzen aritu ziren LH6koak.

Egungo aldaketa klimatikoa gizartearen kezka nagusietako bat izanda eta horren kontzientzia hartzeko helburuarekin, bisitan zehar 6R-ak ezagutu zituzten: berriro diseinatu, gogoeta egin, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu. Gainera, etxean birziklatzen ditugun hondakinak egiten duten prozesua ikusteko aukera izan zuten.

Horren lanketan sakontzeko, oso dinamikoa eta esanguratsua izan zen tailer bat egin zuten denon artean.

Ondo pasatzeaz gain, egunerokotasunean gure lur planeta zaintzeko aholkuekin bueltatu ziren etxera. Orain, bakoitzak lanketa guzti hori praktikan modu arduratsuan martxan jartzea helburu izango du.

 

IMG 5767IMG 5769IMG 5774IMG 5777IMG 5783IMG 5785IMG 5791

Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldea ya tiene lista su oferta para el verano de 2024

Como cada año, Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldea ya tiene lista su oferta para el verano de 2024.

Las colonias de verano que organiza ZIRIMOLA se extienden por toda Euskal Herria y, con los niños y niñas en el centro, promueven los siguientes valores educativos: son participativas, están compuestas por conjuntos de actividades para disfrutar y aprender de la naturaleza, tienen una visión inclusiva y ciudadana, y son, ante todo, euskaldunes.

Inscripción del 6 de marzo al 14 de mayo en https://zirimola.eus/eu

 

"Altxa Burua" ekimena martxan dago

 Haur eta nerabeetan mugikorren erabilera arduratsua sustatzeko taldea zabalik dago, ekimen honetan parte hartu nahi duten Legazpiko pertsona guztientzat.

Haur eta nerabeen artean gailu mugikorren gehiegizko erabilerari buruzko kezka gero eta handiagoa denez, Legazpiko udalak, hainbat kolektiboren laguntzarekin batera, ekimen komunitario bat abian jartzea erabaki du, teknologiak familien ongizatean duen eraginari buruz kontzientziatzeko. Udalak, familiek, merkatariek/ostalariek eta hiru ikastetxeetako arduradunek osatzen dute momentuz taldea, eta haur eta nerabeen artean mugikorren, tableten eta bestelako gailu teknologikoen erabileran praktika osasungarriagoak eta arduratsuagoak sustatzeko asmoa du. Gainera, mugikorraren erabilera goiztiarrak dituen arriskuen inguruan herritarrak kontzientziatu nahi ditu. 

altxa burua

Nola parte hartu Altxa burua Legazpin

Taldea zabalik dago ekimen honetan parte hartu nahi duten Legazpiko pertsona guztientzat. Bilerak toki publikoetan egingo dira, gurasoak eta seme-alabak errazago joan daitezen. Gainera, udalak ikastetxeekin eta merkatari/ostalariekin elkarlana egin nahi du, taldearen irismena zabaltzeko eta, horrela, interesa duten familiei baliabide gehiago eskaintzeko. Mugikorraren erabilerari buruzko diagnostiko batekin hasiko gara, egoera nolakoa den jakiteko eta ikasturte honetarako plan bat diseinatzeko.

Taldearekin bat egin nahi duten pertsonek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek formulario hau bete dezakete eta ekimen hau hurrengo asteetan nola garatuko den informazio gehiago jasoko dute.

FORMULARIOA BETE

 

"Haurren aurrean, helduok heldu" - Ipuin lehiaketa

Atzo, "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimenaren amaiera ekitaldia ospatu zen Legazpiko Azokan. Bertan, ipuin labur-laburren lehiaketaren irabazleak ere jakinarazi ziren eta saria ikastolako ikasle diren Iker eta Xabier Gonzalezek eraman zuten, beraien ama Gurutze Arruabarrenarekin batera. Bejondeizuela!

Mila esker baita ere bertsolari zein aurkezle moduan aritutako ikastolako ikasleei ere. Eta nola ez, parte hartzaile guztiei ere!
 
Segi horrela!
 
image 6487327 5
 
image 6487327 6

"Hezkuntzak euskara gehiago behar du" sinadura bilketa kanpaina

Azken egunetako albisteak ikusi eta gero, beste hogeita hamar urtez hizkuntza ereduei eutsiko zaien arriskuaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako Hezkuntzak euskara gehiago behar du kanpainaren sinadura bilketak bultzada berri bat behar duela iruditzen zaigu.

Urriaren 15ean bukatuko da sinadura bilketa, eta denon artean azken esfortzua egitea beharrezkoa dugu. Ikastolaren batek oraindik kanpainari heldu ez badio, edota oraindik komunitate osora iritsi ez bada, zabalpena egiteko aukeran da oraindik. 

Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, bere azkeneko bileran, kanpaina honekin bat egitea erabaki zuen eta berau ikastoletan zabaltzea eta ikastolak kanpainan parte hartzera animatzea.

Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:

  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

SINATU HEMEN

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Ikastolen Elkartearekin, horretarako izendatu duten arduradunarekin: Koldo Aldabe: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 688 609 233

"Ikasle bat, Kilo bat" - Hotz Legazpirekin elkarlanean

Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, Martxoko 11-15 astean zehar janari bilketa aurrera eramango da.

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen diete. Baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei, janari bero eta elikagarria eskaintzen die.

Jasotzen duten babesa, guztiz ezinbestekoa da beraien helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 3.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamenduko pertsona errefuxiatuen artean banatzea. Jasotako baliabideak Lesboseko sukaldeko biltegira bidaltzen dituzte. Tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiete, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz. 

“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”

Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:

  • ARROZA LUZEA
  • PASTA
  • GARBANTZUK
  • BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.

Bihotz bihotzez, mila mila esker.

INFORMAZIOA - IKASLE BAT, KILO BAT

image 123650291 7

Kartela IKASLE BAT KILO BAT 2024 page 0001

"Ikasle bat, Kilo bat" - Hotz Legazpirekin elkarlanean

Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, MARTXOAREN 23tik-27ra bitarteko astean janari bilketa aurrera eramango da.

Zaporeak elkartetik esaten digute: “2025 urtea, 800.000 anoa prestatzearen poztasunarekin itxi genuen. 800.000 errefuxiatuk zuen maitasuna eta elkartasuna sentitu dute janari aberats baten bidez. Ez dugu hitzik. Eskerrik asko. Zuek gabe ,hau ez zen posible izango.”

Helburu hori lortzeko iaz, Legazpiarrok gure elkartasun aletxoa ere jarri genuen. Aurten dauden beharrei aurre egiteko berriz ere gure laguntza behar dute. Horregatik Hotz Legazpik aurrera eramango dugun elikagai bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”

Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:

  • ARROZA LUZEA
  • PASTA
  • GARBANTZUAK
  • BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
  • DILISTAK
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.

Bihotz bihotzez, mila mila esker.

IKASLE BAT KILO BAT UN ALUMNOA UN KILO

"Ispiluan Begirada" Proiektua - Ane Beloki

Azken urteetan Haztegi Ikastolan jardun diren hainbat ikasle elkarrizketatu ditugu beraien esperientziak entzuteko asmoz.

Hala nola, ikastolak beraien ibildidean zertan lagundu dien jakiteko eta bakoitzaren helburu pertsonal zein profesionalak ezagutzeko. Guztira, 5 elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue.

Oraingo honetan, 3.atala duzue ikusgai. Bertan, ikasle ohia izan den Ane Beloki dugu protagonista.

"Ispiluan Begirada" Proiektua - Nahia Martin

Azken urteetan Haztegi Ikastolan jardun diren hainbat ikasle elkarrizketatu ditugu beraien esperientziak entzuteko asmoz.

Hala nola, ikastolak beraien ibildidean zertan lagundu dien jakiteko eta bakoitzaren helburu pertsonal zein profesionalak ezagutzeko. Guztira, 5 elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue.

Oraingo honetan, 4.atala duzue ikusgai. Bertan, ikasle ohia izan den Nahia Martin dugu protagonista.

"Kiva eguna" en Haztegi Ikastola - Galeria

Celebración del Día de KiVa en Haztegi Ikastola

Querida ikastola,

En nuestras pasarelas y aulas, la amistad, el respeto y la empatía deberían ser los valores que nos guíen cada día. Desgraciadamente, el acoso escolar o el bullying siguen siendo una realidad en muchas escuelas.

¿Sabías que cada año millones de estudiantes sufren acoso escolar y/o bullying en todo el mundo? Pero aquí está la buena noticia: para evitar esta realidad y cambiar juntos el grupo KiVa de la ikastola quiere empezar el curso de la mejor manera posible y para ello ha organizado actividades para trabajar con todos los miembros de esta comunidad. El grupo KiVa ha bautizado este proyecto con el nombre de TANTAK, como su nombre indica, «nuestra intención es ir llenando los recipientes que tenemos vacíos en la cabeza gota a gota». El acoso escolar o el bullying no se vencen en un solo día, ¡pero estamos seguros de que lo conseguiremos con todos los barcos llenos!

Por eso, hoy celebramos el día de KiVa. Porque no sólo tenemos la capacidad de ser agradables, sino que todos tenemos la posibilidad de serlo.

El día en imágenes:

IMG 2204

IMG 2205

IMG 2256

IMG 2230

IMG 5405

IMG 5415

 

"Kiva eguna" en Haztegi Ikastola - Galeria

Celebración del Día de KiVa en Haztegi Ikastola

Querida ikastola,

En nuestras pasarelas y aulas, la amistad, el respeto y la empatía deberían ser los valores que nos guíen cada día. Desgraciadamente, el acoso escolar o el bullying siguen siendo una realidad en muchas escuelas.

¿Sabías que cada año millones de estudiantes sufren acoso escolar y/o bullying en todo el mundo? Pero aquí está la buena noticia: para evitar esta realidad y cambiar juntos el grupo KiVa de la ikastola quiere empezar el curso de la mejor manera posible y para ello ha organizado actividades para trabajar con todos los miembros de esta comunidad. El grupo KiVa ha bautizado este proyecto con el nombre de TANTAK, como su nombre indica, «nuestra intención es ir llenando los recipientes que tenemos vacíos en la cabeza gota a gota». El acoso escolar o el bullying no se vencen en un solo día, ¡pero estamos seguros de que lo conseguiremos con todos los barcos llenos!

Por eso, hoy celebramos el día de KiVa. Porque no sólo tenemos la capacidad de ser agradables, sino que todos tenemos la posibilidad de serlo.

El día en imágenes:

IMG 1406

IMG 1403 jpg

IMG 1402

IMG 1395 jpg

IMG 1396 jpg

"Nieves Gonzalez, beti gogoan."

Haztegi Ikastolak doluminik zintzoenak adierazi nahi ditu Nieves González kide ohiaren heriotzagatik. Urte askoan zehar gure komunitateko partaide izan da, eta bere lana, prestutasuna eta konpromisoa eredugarriak izan dira guztiontzat.

Nieves beti izan da pertsona atsegin eta hurbila, laguntzeko prest egon dena eta eguneroko bizitzan poza eta alaitasuna zabaldu dituena. Bere lanerako gogoa eta lankideekiko maitasuna gure oroimenean geldituko dira betiko.

Haztegi Ikastolako hezkuntza komunitate osoaren izenean, gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu bere senideei, lagunei eta gertuko guztiei.

Zure lan eta alaitasuna ez ditugu inoiz ahaztuko.

Nieves Gonzalez beti gogoan

 

"Penfriend" proiektua DBH1en

DBH1eko ikasleek Australiako ikastetxe bateko ikasleekin eskutitzak elkartrukatu dituzte.

Ingelesa lantzea helburu nagusia izanda, ilusio handiz idatzi dituzte gutunak beraien burua, ingurua nahiz egunerokotasuna aurkeztuz. Australiako Wollert auzoko ikasleen bizitzaren inguruan ere gehiago jakiteko aukera izan dute beraiek bidalitako eskutitzak irakurri ahala.

Lan bikaina egin dute eta esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat!

Jarraian hainbat argazki dituzue ikusgai:

102291FD D858 4EC3 AF38 307C77FA5667

IMG 4964

IMG 4970

IMG 4973

IMG 4983

IMG 5037

"Tanta" txartelen zozketa - Ikastolen Elkartea

TANTA TXARTELEN 64.366 ZENBAKIARI EGOKITU ZAIO 60.000 EUROREN SARIA

 

Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko. 


Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera da. Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 15.736, Bilboko Kirikiño ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.

p1g6anp6je11ee15jaged1rsiccl4

"Un alumno, un Kilo" - Colaboración con Hotz Legazpi

Un año más venimos a llamaros a la puerta. Necesitamos vuestra ayuda. Partiendo de Hotz Legazpi, durante la semana 11-15 de marzo se llevará a cabo la recogida de comida.

Zaporeak es una asociación sin ánimo de lucro que ofrece comida digna a los refugiados que llegan a Europa. En Grecia preparan comida a los refugiados en cautividad en los campos de refugiados de Lesbos. A las personas que viven en condiciones más vulnerables, les ofrece una comida cálida y nutritiva.

La protección que reciben es absolutamente imprescindible para cumplir su objetivo: cocinar 3.000 comidas diarias en la cocina y repartirlas entre las personas refugiadas del campamento. Los recursos recibidos son enviados al almacén de cocina de Lesbos. A los proveedores locales les compran productos frescos, verduras, fruta y carne con la intención de complementar los menús y mejorar las características nutricionales de la comida.

"Cocinamos en coherencia con sus raíces, respetando dignamente sus derechos y costumbres culturales."

Para dar respuesta a sus necesidades, se recogerán en la Secretaría de la Ikastola y en Latxartegi:

  • ARROZ LARGO
  • PASTA
  • GARBANZOS
  • ALUBIAS SECAS (sin cocinar)
Objetivo UN ESTUDIANTE, UN KILO. Vuestra participación es imprescindible.

Cada uno aportando lo que pueda, llenamos de solidaridad el almacén que tiene el sabor.

De todo corazón, mil gracias.

Kartela IKASLE BAT KILO BAT 2024 page 0001

%MCEPASTEBIN%

1,1 milioi euroko laguntzak banatu ditu Elkartasun Ikastolen Batzarrak

Ikastolen mugimenduak zazpi ikastola eta proiektu lagundu ditu Elkartasun Kutxaren bitartez. Ikastolen Elkartearen Batzar Nagusia ere egin dugu, eta aurrekontuak eta ikasturteko kudeaketa plana onartu ditugu.

Ikastolen mugimenduko bi Europar Kooperatiben Batzar Nagusiak egin dituzte, Zumaian. Elkartasun Ikastolen batzarrak 1,1 milioi euro banatu ditu Elkartasun Kutxaren laguntza eskatu duten ikastolen artean. Ikastolen Elkarteko batzarrak berriz, ikasturte honetako kudeaketa plana eta aurrekontuak onartu ditu. Bi batzarrak Zumaiena ikastolan egin dira.

Elkartasuna da Ikastolen mugimendua ezaugarritzen duen elementu nagusietako bat. Elkartasun ekintza erraldoia, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak urtero aurrera eramaten duena. 115 ikastolek osatzen dugu Ikastolen Elkartea, bai eta Elkartasun Ikastolak elkartea ere, eta guztiok hartzen dugu gure gain zailtasunak dituzten Ikastolek ere aurrera egiteko erantzukizuna.

Aurtengo ekitaldian, hauek izan dira babestu ditugun proiektuak: Nafarroako Argia (Tutera) eta Ibaialde (Lodosa) Ikastolak, Iparraldeko Kattalin Elizalde Kolegioa (Senpere), Lizeo berrirako proiektua (Donapaleu) eta Ikastolen Etxea (Kanbo), Bizkaiko Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) eta Gipuzkoako Zubimusu Ikastola (Amasa-Villabona/Zizurkil). Laguntza hauek inbertsio edota mailegu moduan eman ditugu, eta orotara 1.094.072 euro eman ditugu.

  • Argia Ikastola: Inbertsioa. Ikastolaren maileguei aurre egin eta defizita estaltzeko.
  • Ibaialde Ikastola: Inbertsioa. Egin dituzten inbertsioetarako eta egitura gastuetarako
  • Lizeoaren hedapena (Donapaleu): Inbertsioa. 2027an dago aurreikusia Donapaleuko Lizeoak ateak irekitzea. Elkartasun Kutxak haren finantzaketak lagunduko du.
  • Kattaliln Elizalde Kolegioa: Inbertsioa. Ikastola berria egiteko beharrezkoa izan den finantzaketan laguntzeko.
  • Kanboko Ikastolen Etxea: Inbertsioa. Ikastolen Etxearen maileguaren erdia ordaintzeko konpromisoari erantzuteko.
  • Bihotz Gaztea Ikastola: Mailegua. Egin dituen inbertsio handiei erantzuteko.
  • Zubimusu Ikastola: Mailegua. Ikastolaren berehalako altxortegi-beharrak estaltzeko eta ezusteko itzulketa-ordainketari aurre egiteko.

Ikastolen komunitatea osatzen dugun guraso eta langileek Ikastolen mugimenduari eta, ondorioz, Euskal Hezkuntza Nazionalari egindako elkartasun-ekarpena da hau. Beldurrik gabe esan dezakegu ez dagoela Euskal Herrian horrelako elkartasun-ekintzarik. Horixe gara Ikastolak, elkartasunean eta kooperazioan aritzen den komunitate sendoa.

Elkartasun Kutxak bere funtzioa bete ahal izateko ezinbestekoa da erantzukizunez jokatzea, bai egiten diren eskaeretan eta baita jasotako diruaren kudeaketan. Elkartasun Kutxaren oinarria, gaur gaurkoz, ikasle kopurua da, ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren araberako ekarpena egiten baitio Elkartasun Kutxari, eta jakina da bilakaera demografikoaren ondorioz Elkartasun Kutxaren diru-sarrerek beheranzko joera izango dutela datozen urteetan. 2025-2026 ikasturtean Ikastolok 803.684 €ko ekarpena egin diogu Elkartasun Kutxari.

Artezkaritza Kontseiluak Elkartasun Ikastolak Kooperatibari egin dion proposamenean eta Batzarrak berretsitakoan, berriz, jarritako dirua baino gehiago banatzea erabaki da. Batzarrean esan den moduan, Ikastolok urte batez egin dezakegun ariketa da hau, baina ezin da ohiko bihurtu. Izan ere, Elkartasun Kutxak jasotzen duena baino gutxiago banatu beharko luke gerta daitekeenari erantzuteko funts bat sortzeko.

Euskal Herriko Ikastolak EKEren Batzar Nagusia

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiaren aurretik egin da, bestalde, Euskal Herriko Ikastolak EKEren urteko Ohiko Batzar Nagusia. Aurreko ekitaldiko kontuak onartu dira, bai eta aurtengo ikasturteko aurrekontuak ere. Guztira 8 miloi euroko aurrekontua izango du Ikastolen Elkarteak ekitaldi honetan, eta kontuak parean amaitzea aurreikusi da. Aurkeztu den kudeaketa planean, berriz, hauek izango dira ildo nagusiak:

  • Hezkuntza: Aholkularitza pedagogikoa diseinatzen bukatzea eta bost ikastolatan pilotatzea; ikaskuntza eredu berria diseinatzea, ekoiztea eta integratzea; marko teknopedagogikoa definitzea; Ongizate taldea antolatzea eta lan-ildoak planifikatzea; prestakuntza birdiseinatzea eta prozesatzea; Euskal Curriculuma eguneratzea.
  • Euskara eta euskal kultura: murgiltze  programa aberastu eta ikastolaratzea; murgiltze eredua eguneratzea; B2 neurketa sistema pilotatzea; kultur plazak aktibatzea.
  • Digitalizazioa: burujabetza teknologikoaren bide-orria definitu eta abiaraztea.
  • Enpresa: Ikastolen Elkarteko Zuzendaritza Taldea indartzea; Ikastolen Elkarteko bideragarritasun ekonomikoa bermatzea; Ikastolen Elkartea berrantolatu eta egiteko modua sistematizatzea.
  • Aisialdia: Aisia Marko orokorra Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren baitan eguneratzea eta aisialdi eskaintza horren baitan garatzea; ekintza ludikoak burutzeko askotariko baliabideak eskaintzea.
  • Ikastolak: Ikastolen arteko lankidetzak indartzea; Ikastoletarako finantza eta lan aholkularitzak antolatzea.
Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.