Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Eskola Kirola - Urriaren 25eko Jardunaldia

Eskola Kiroleko jardunaldiari hasiera emango zaio asteburu honetan Zumarragako Argixao Futbol zelaian.

Atsegin handiz jakinarazten dugu asteburu honetan, urriaren 25ean, larunbata, hasiko dela eskola-kirolareko lehen jardunaldia. Lehen hitzordu honetan, atletismoa izango da kirol protagonista, eta jarduerak Zumarragako Argixao pistan egingo dira.

Jardunaldia eskola-kirolaren programan parte hartzen duten haurrei zuzenduta dago, kirol-praktika, bizikidetza eta talde-lanaren balioak sustatzeko helburuarekin.

Familia eta parte hartzaile guztiak gonbidatzen ditugu unean-unean joatera eta jardueraz, dibertimenduz eta kirol espirituaz betetako goizaz gozatzera.

Argixaoko pistan izango gaituzue zain, eskola-kiroleko denboraldi berri bati hasiera emateko!

Jarraian, jardunaldi honetako ordutegiak dituzue ikusgai:

ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA

Eskola Kirola - Urtarrilaren 24ko Jardunaldia

Eskola Kirola - Urtarrilaren 24ko Jardunaldia

Jarraian, jardunaldi honetako ordutegiak dituzue ikusgai:

 ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA 2 6

Dakizuen moduan, jardunaldiaren balorazioa ONLINE egingo da. Guraso arduradunak bete beharko du galdetegia jardunaldia bukatu ondoren. Jarraian, galdetegia duzue ikusgai:

 

Eskola Kirola 2025-2026 | Izen-ematea

Dakizuen bezala azken ikasturteetan lan-batzorde bat martxan izan da eta Eskola Kirolaren Kontseilua osatu da.
Asteazkenean, irailak 10ean, arratsaldeko 17:00etan, Latxartegiko Aretoan informazio bilera bat egingo da, Urola Garaiko Eskola Kirol kontseiluak orain arte egindako lana eta ikasturte honetan Jolashezi eta Multikirola programetan izango diren aldaketak azaltzeko.

Jarraian doakizuen eskuorrian, aurtengo ESKOLA-KIROLAren inguruko informazioa eta izen-ematearen LINK-a helarazten dizkizugu: ESKOLA KIROLA 2025-2026 IZEN EMATEA

Nahiz eta maiatzean bidalitako eskola kirolari buruzko formularioa bete, ezinbestekoa izango da orain behin betiko izen-emateak burutzea.

IZEN EMATEA: azken eguna irailak 16.

INFORMAZIO BILERA: irailak 10, arratsaldeko 17:00etan, Latxartegi Aretoan.

ESKUORRIA - Eskola Kirola

 

Eskola Kirola 2026-2027 - Izen ematea berriro ere iriki da

Argitalpen honen bitartez Eskola Kirolean izena ematera animatu nahi zaituztegu. Iazko ikasturtean burutu ziren aldaketen ostean, balorazio oso onak jaso genituen. Aldaketa nagusiak hauexek dira:

  • Taldeak egonkorrak dira, erreferentziazko monitorearekin: astean zehar nahiz jardunaldietan.
  • Ikastolarekin lankidetza areagotu dugu: asteroko jarraipena eta koordinazioa. Eskola kiroleko arduradunekin nahiz etapako koordinatzaile eta tutoreekin, Eskola Kirolaren helburu pedagogikoa bermatzeko.
  • Jardunaldien programazioan aldaketak eman dira, lehia egoerak gutxituz eta topaketa jardunaldiak gehituz.
  • Kuota: Jolas Hezi 30 euro ikasturtea, Multikirola 60 euro. Doan, iazko ikasturteko familia bekadunen kasuan.

Ikasturte hasiera honetan ordea, ezustea handia izan da izen emate kopurua ikusi dugunean. Egun zalantzan gaude Multikiroleko talde bakar bat ateratzeko aukera izango dugun. Jakitun gara garaiak eta ohiturak aldatzen ari direla, baina guk Eskola Kirolaren balioan sinesten jarraitzen dugu.

Kolpe latza izango litzateke denontzat, ikasturte honetan Haztegi eskualdeko gainontzeko ikastetxeekin batera jardunean ez ikustea.

Beraz, esan bezala, izen ematea zabalik dago eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

IZEN EMATEA HEMEN

Izena emateko epea*: Irailaren 25etik urriaren 2ra (Izen-ematea)

(*Dagoeneko izena eman duzuenok, ez daukazue galdetegia berriz bete beharrik)

 

 

Eskola-materiala erosteko laguntzak | Legazpiko Udala

ESKOLA-MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZAK URRIAREN 10ERA BITARTEAN ESKA DAITEZKE.

Legazpiko familiek uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia: 7.30-15.00) edo Udaleko webguneko Egoitza elektronikoan. Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko.

Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositako eskola-materialarentzako bakarrik direla. Ikastetxeetan egindako erosketak edo Legazpitik kanpoko denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.

Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera da. Hala, Legazpiko dendetan, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoa da. Hau da, aurten ezingo dute laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntza urtero eskatu ahal da.

Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden. Beste bizileku batean erroldatuta egoteko legezko arrazoiren bat dagoenean, egiaztatu beharko da.

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Legazpiko Udalaren helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

->Izapidearen fitxa: https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.17
->Ohiko galderak: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/FAQ_EU_ESKOLA_MATERIALA_EKIPO_INFORMATIKOAK.pdf
->Eskaera-orria: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/F1-09EskaeraDLEskolaMaterialaEUS.pdf

image001

Eskolako Agenda 2030

Legazpiko ikasleek ENERGIAri buruz hitz egin dute udaletxean.

Asteartean Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 30 ikasle inguru udaletxera bertaratu ziren.
 
2022-2023 ikasturtean zehar “Energia, bizitzaren motorra” gaia landu ondoren, ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta gai horri buruzko proposamenak aurkeztu dizkiete alkateari eta Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziari. 
 
Datorren ikasturteari begira eskuhartze plana diseinatu eta martxan jarriko dute zenbait ekintza gauzatzeko asmoz.
 
agenda 2030 web 2

Esta mañana, hemos plantado el haya regalado por Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Esta mañana, hemos plantado el haya regalado por Pirritx, Porrotx eta Marimotots en la actuación "ez gara jaitsiko". 

Para ello, han contado con la colaboración de los alumnos de Domingo Agirre y de Haztegi Ikastola, donde además de plantar el árbol, han recibido un pequeño obsequio.

¡Bonita iniciativa que ha servido para unir a diferentes generaciones!

Estas son las imágenes:

IMG 7291

IMG 7309

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.