Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.
Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:
Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.
Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.
Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …
Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin,hala nola, pregoiaren bideoa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...
Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan? Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu.
Hona hemen hainbat proposamen:
Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin eta musika oparituz.
Etxean ditugun tablet, telebista, mugikor eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko aplikazio, joko eta programak aukeratu.
Gaurkoan, LH4eko ikasleek Iosu Egañaren bisita jaso dute. Gaztelanian "Paraolímpicos" gaia lantzen ari garen honetan, polita iruditu zaigu, gure herrian eredugarri den aita baten bizipenak gertutik ezagutzea.
Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote eta maixutasun handiz erantzun ditu guztiak.
Mila esker bizitzari aurre egiteko erakutsi diguzun jarrera bikainagatik, zure aholkuak beti izango ditugu gurekin.
Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
Helburua argia da: familiak euskararen aldeko eragile aktibo bihurtzea, behar duten trebakuntza eta ahalduntzea eskainiz. Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
ZER ESKAINIKO DU EKIMENAK?
Bi webinar formako trebakuntza-saio:
Martxoak 11 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen garrantzia” Hizlaria: Paula Casares
Prestakuntza-saioen ondoren, jasotako edukien lurreratze-saioak egingo ditugu ikastolan bertan, gure errealitatera egokitzeko eta elkarrekin datorren ikasturterako esku-hartze bat diseinatzeko.
NOLA PARTE HARTU?
Webinarrak ikastolako liburutegian elkarrekin ikusteko aukera izango dugu. Guk bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: elkarrekin entzun, ikusi eta hausnartzeko aukera paregabea izango da, komunitate moduan. Ezin baduzue ikastolara etorri, etxetik konektatzeko aukera ere izango duzue esteka honetan klik eginez.
Saioak euskaraz izango dira, baina gaztelaniaz edo frantsesez entzuteko aukera ere egongo da. Hala ere, ahal duzuen neurrian, ikastolara bertaratzera animatzen zaituztegu.
ZERTARAKO PARTE HARTU?
Euskararen erabileran dugun eragina ulertzeko.
Etxean eta komunitatean euskararen aldeko jarrera proaktiboa indartzeko.
Haztegi Ikastolan euskararen aldeko dinamika sendoagoa eraikitzeko.Ikastolan euskararen alde elkarrekin lan egin nahi badugu, familien inplikazioa ezinbestekoa da.
Euskararen etorkizuna gure eguneroko hautuetan eraikitzen da.
Animatu, gerturatu eta parte hartu! Egin dezagun bidea elkarrekin!
Como cada año, Haztegi Ikastola tiene a sus puertas el festival de fin de curso. Bajo el lema "Bizirik gauden artean, bizirik gaudelako", hemos organizado un magnífico acto.
El 14 de mayo será el turno de los alumnos de Educación Infantil. Los días 15 y 16 será el turno de los estudiantes de Primaria.
- HORA: 18:00 horas
- LUGAR: Sala Latxartegi
He aquí el cartel del festival:
A continuación se muestra un vídeo sobre el evento: ¡A ver si adivinan cuál es el tema de este año!
Ya están aquí las formaciones para familias de Innovamat (Educación infantil y primaria). Sesiones virtuales para explicar cómo se presenta la matemática en cada etapa.
¿Se ha preguntado alguna vez cómo estudia matemáticas su hijo/a? ¿Y cómo puedes ayudarle en casa?
Las familias sois una parte muy importante de la comunidad educativa.
Por ello, os invitamos a las formaciones de comienzo de curso. Serán on line para saber cómo aprenden los niñ@s las matemáticas y cómo les podéis ayudar en casa.
Las sesiones estarán organizadas por etapas y nuestro equipo de expertos en didáctica de matemáticas trabajará los temas que más responsabilidades os generen. Las sesiones tendrán una duración de 45 minutos y ¡te proporcionamos recursos preparados para ti!
Apúntate al nivel en el que está tu hijo/a y escribe en el formulario lo que te gustaría ver en la sesión.
Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, biharko gabon erronda BERTAN BEHERA gelditu da. Hori dela eta, ekitaldia azokan egingo da 12:00etan.
Ohar honen bitartez abenduaren 24ean ospatzen dugun Olentzero erronda bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.
11:00etan: LH5 eta LH6ko ikasleek Santikutz egoitzara bisita egingo dute, Olentzero, Mari Domingi, Goiz Deia Txistulariekin eta Musika Eskolako Txistulariekin batera. Abestuko dituzten abestiak: Hator Hator, Horra Mari Domingi, Olentzero, Oilarra kanta kantari, Gabon gabon zeta eta Agur Eskerrik asko!
Goizeko 12:00etan, berriz, Azokan ekitaldia egingo da. 11:50ean, ikasleak mailaren arabera 3 gune ezberdinetan elkartu dira:
Urbeltz pilotalekuaren azpiko arkupetan: HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak.
Elizako arkupetan: LH1-LH2 eta LH3 mailetako ikasleak.
Danborradako lokal azpiko arkupetan: LH4-LH5 eta LH6ko ikasleak.
Edukiera mugatua denez, ikasleak baino ez dira sartuko azokan. Familiak kanpoan itxarongo dute. Ondoren, gune ezberdinetatik azokara gerturatuko dira ikasleak eta maila bakoitza dagokion lekuan jarriko da:
HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak erdian kokatuko dira.
LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, Xarpot aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
LH4-LH5 eta LH6eko ikasleak, Urbeltz aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
Mari Domingi eta Olentzeroren hitzak entzun ondoren, abesti pare bat abestuko dituzte eta Goiz Deia txistulari eta Doinua Musika eskolako txistulari eta trikitilarien doinuaz dantzan bukatuko dute. Ekitaldia amaitzen denean, HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak azokan itxarongo dute eta familiak beraien bila gerturatuko dira. LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, berriz, Elizako arkupera itzuliko dira eta LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak, danborradako lokal azpiko arkupetara.
Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituztegu.
Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2024 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2025 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu.
Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2025 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2026 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu.
Gaur azaroak 25, Haztegi Ikastolak ere bat egin du nazioarteko indarkeria matxistaren aurkako egunarekin.
Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu ikasleekin. Alde batetik, HH eta LHko ikasleek gaia landu ondoren, bi artelan egin dituzte. LH 1-2-3ko ikasleek indarkeriaren aurkako zuhaitza egin dute eta LH 4-5-6koek, aldiz, HITZ MOREAK idatzi dituzte besoetan.
Gainera, batxilergoko ikasleek aurten sortu duten Emakume Lantaldeak ere, egunari hasiera emateko, manifestu bat irakurri dute megafoniatik eta DBH eta Batxilergoko ikasle-irakasle guztiak patioan elkartzera deitu dituzte.
IKASTOLAKO EMAKUME LAN TALDEA
Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, ikastolako ikasleen “Emakume Lantaldeak” zenbait ekintza antolatu ditu indarkeriaren aurka bat egiteko.
8:30etan ikastola osoan megafoniatik sirena hotsa entzun da eta aldi berean, lantaldeko hainbat kidek patioan “kazerolada” egin dute.
Pasa den hilabetean, talde honek ikasleen esperientzia anonimoak jaso dituzte: “Hitz edo egoera sexistaren bat pairatu duzu noizbait?” eta ikastolako gune desberdinetan kokatu dituzte. Horrela, gaurko egunenan DBH eta DBHO ikasleak pasilotik pasatzean kartel desberdinak irakurri dituzte, kontura daitezen ikaskideek zein esperientzia edo egoera jasan dituzten.
Ekintza amaieran ikasle guztiak patioan bildurik, manifestu bat irakurri da.
Batzuetan, hitzak ez dira nahikoa izaten sentitzen duguna adierazteko. Halaxe gertatzen zaigu gaur Haztegi Ikastolan. Bat-batean joan zara, eta zure hutsunea oso sakona da.
Gure egunerokoan parte izan zara: harremanetan, irribarreetan, elkarrizketa xumeetan, geletan, pasabideetan, bileretan,... Zure lanak eta konpromisoak izugarrizko arrastoa utzi du gure komunitatean.
Hezkuntza komunitate batek pertsonen bidez hartzen du benetako zentzua. Eta pertsona batzuek, ia konturatu gabe, bihotzetan lekua egiten dute. Zu Jokin, horietakoa izan zara. Zure gertutasuna, eskuzabaltasuna eta eguneroko keinu txikietan agertzen zenuen gizatasuna gurekin geratuko dira.
Gaur tristura sentitzen dugu, baina baita eskertza sakona ere: gure bidean parte hartu duzulako, gurekin lan egin duzulako eta gure komunitatea aberastu duzulako.
Haztegi Ikastolatik besarkadarik beroena bidali nahi diegu bere familiari, lagunei eta gertuko guztiei. Une zail hauetan gure maitasuna eta babesa helarazi nahi dizkiegu.
Martxoaren 17an, asteartea, Haztegi Ikastolako Langileok “Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko,” Greba Orokorraren deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.
Ondorioz, ezingo dugu ikasleen beharrei erantzun. Hala ere, Ikastolak zerbitzu minimoak eskainiko ditu.
Aurtengoan ere, Ikastolen Elkarteak ikastolen aldeko merchandising berria kaleratu berri du.
Aurtengo matrikula kanpainaren leloa, "GU IKASTOLA, BIHARKO HERRIA ERAIKITZEN" izango da.
"Gu ikastola" leloa erabiliz matrikulazio kanpainari lotuta sortu dugun material promozionalakarrakasta handia izan du ikastola mugimendu osoan, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izan baita material honen sustapenean. Aurtengo ikasturtean, material berria ere sortu da eta nahi izanez gero eskaera egiteko aukera izango duzue.
Eskaera egiteko azken eguna: Abenduak 12, osteguna.
Un año más, Ikastolen Elkartea ha lanzado un nuevo merchandising a favor de las ikastolas.
El lema de la campaña de matrícula de este año será "GU IKASTOLA, BIHARKO HERRIA ERAIKITZEN". Con el lema "Gu ikastola" hemos creado un material promocional ligado a la campaña de matriculación que ha tenido un gran éxito en todo el movimiento ikastola, por lo que agradecemos vuestra participación en la promoción de este material. Este curso, también se ha creado nuevo material y si lo desean podréis solicitarlo.
Fecha límite de solicitud: 12 de diciembre, jueves.
Si está interesado, rellene el siguiente cuestionario.
Euskal Herriko Ikastolen Federazioak “Gure Haurrak ere Badira” ekimen nazionalak egindako deialdia martxan dago (gure seme-alabak ere badira). Urriaren 25ean, larunbata, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Euskal Herriko Hezkuntza Komunitate osoari omenaldia egiteko jardunaldia egingo da.
OSTEGUNERO JARDUNALDI SOLIDARIOAK EGIN DITUGU Hilabete honetan zehar, urriaren 2an, 9an eta 16an, ekimen solidarioak antolatu dira Euskal Herriko ikastetxe guztietan. Haztegi Ikastolan, elkarretaratzeak egin dira ostegunero jolas garaian eta eguerdiko 12:30ean, Ikastolako komunitate osoak, langileek, familiek eta ikasleek parte har dezaten.
ZAPATA JASOTZEA Urriaren 25ean Bilbon egingo den ekitaldietako bat Euskal Herriko ikastetxe guztietan bildutako zapata zaharrekin mosaiko erraldoi bat osatzea izango da, Palestinako haurren omenez.
Atzo, urriak 16, ikastolan jaso ditugun zapata guztiekin argazkia atera genuen.
KAMISETAK
Gogoratu: Gure Haurrak ere Badira ekimenak bere leloa duten kamisetak jarri ditu salgai. Interesa duenak esteka honen bidez egin dezake eskaera: KAMISETA ESKAERA EGIN
Jarraian, urriaren 25eko manifestazio nazionaleko kartela duzue ikusgai:
Palestinako herriaren aurkako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian, Gure haurrak ere badira ekimenarekin batera, Palestina jasaten ari den zapalkuntza eta genozidioa salatzeko eta Palestinar herriari babesa emateko, kontzentrazioa egin dugu gaur Haztegi Ikastolan.