Ikasturte honetan umeen ikastolako kamiseta eskatzeko aukera izango da. Interesa baduzue, kamiseta probatzeko aukera izango da “Zuzen zerbitzu grafikoak” dendan. kamiseta kolore mostazakoa izango da eta bere prezioa 12 eurokoa da.
Hauek dira kamiseta probatzeko zehaztu ditugun egunak:
Maiatzak 5etik 8ra (10:00-13:00/17:00-19:00)
Eskaera egiterakoan, zuen izen-abizenak eta neurria adierazteaz gain, ordaindu egin beharko duzue eta zenbaki bat esleituko zaizue.
Kamisetak jasotzeko epea:
Maiatzaren 25etik 29ra (10:00-13:00/17:00-19:00)
*Oharra: Jaso ahal izateko aurretik emandako zenbaki horren agiria eraman beharko duzue.
Bestalde, helduen kamisetak ikastolan ditugu salgai 15 eurotan. Interesa duenak idazkatitzatik pasa dadila.
Asteburu honetarako aurreikusita genuen mendi irteera BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu. Aurrerago, zehaztuko dugu data berri bat ekintza aurrera eraman ahal izateko.
Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 20ean izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
EGUNA: 2026ko otsailaren 19an, osteguna
ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
GAI ZERRENDA:
Lehendakariaren agurra
Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
2024-2025 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.
Eguraldi iragarpena dela eta, aurtengo iñauteriak Bikuña kiroldegian ospatuko ditugu. Ekitaldia ez da kalean egiten denaren berdina izango, baina era xume batean zerbait polita eta alaia egiten saiatuko gara.
HHko ikasleek,15:00etan futbol zelaira ematen duen kantxako atean egon beharko dute, LHkoak 15:10ean eta DBHko ikasleak berriz, 15:20ean.
Jangelan geratzen diren ikasleen kasuan, bertako begiraleek zuen seme-alabak mozorrotuko dituzte, horretarako goizean mozorroa (jantzia, margoak…) ekarri beharko dute. Ondoren, jangelan geratzen diren ikasleak soilik, autobusez gerturatuko dira kiroldegira autobuseko begiralearekin.
DBHko ikasleen kasuan, kontuan izan, ikasturteko ordutegi ofizialean biharko eguna 14:00ak arte jarri ohi dugun arren, urtero bezala 12:30ean irtengo garela arratsaldean itzultzeko.
Kiroldegiko harmailek 340 pertsonentzako lekua dutenez, bi emanaldieskainiko ditugu. Lehenbizikoa, 15:45ean izango da; bigarrena, aldiz, 16:15ean.
Sarrerak zuen seme-alaben bitartez jasoko dituzue gaurko egunean (otsailak 12). Kontuan izan, sarrerak kolore ezberdinetakoak direla eta 1 (kolore horiko sarrera) (lehenengo txanda: HH3-HH4-HH5-LH1-LH2 eta LH3B) edo 2 (kolore moreko sarrera) (2.txanda: LH3A-LH4-LH5-LH6-DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4) zenbakia idatzirik dutela:
Bat zenbakia duen sarrera jasotzen duzuen kasuan, lehen emanaldia, 15:45etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Hortaz, kiroldegiko atzeko atean egon beharko duzue 15:35ean. Emanaldi hau bukatzen denean, kiroldegiko sarrera nagusitik irten beharko zarete, harreratik.
Sarreretan bi zenbakia duzuen kasuan, bigarren emanaldia, 16:15etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Kasu honetan, 16:05ean egon beharko duzue aurrez aipatutako kiroldegiko atzeko atean. Emanaldia bukatzen denean, irteera ate berdinetik izango da, hau da, atzeko atetik.
Emanaldia erabat amaitzen denean, hau da, 2 txandak dantzatzen ditugunean lehendabizi DBHko ikasleak aterako dira. Ondoren, gurasoak futbol zelaira ematen duen kantxako atetik zuen seme-alabak (HH3tik-LH6ra) jasotzera sartuko zarete kantxa barrura.
*OHARRA: AUTOAN GERTURATUKO ZARETENONTZAT, AUTOAK MOTXORROKO INDUSTRIAL GUNEAN EDOTA GASOLINDEGI INGURUAN APARKATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU. KIROLDEGI INGURUAN AUTO PILAKETAK EKIDIN NAHI DITUGU ETA SEGURTASUNA BERMATU.
Otsailaren 9an, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz.
Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.
ARGAZKI GALERIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI DAUDE DAGOENEKO
Datorren ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.
Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz, ez da autobus zerbitzurik egongo.
Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:15ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.
Desfileari amaiera emateko, bi ikastetxeek batera, udaletxe aurreran bi abesti dantzatuko ditugu elkarrekin.
Honen ostean, udaletxearen aurrean bertan jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Lintxen etorreraren aurretik 16:50ak aldera.
Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.
Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango, baina nahi izanez gero, gurasoekin ateratzeko aukera izango dute desfilean, HHkoen atzealdean.
Eguraldiak lagunduko ez balu, argibideak aurrerago emando genizkizueke.
Otsailaren 13an, ostirala, INAUTERI DANTZALDIA ospatu genuen Bikuña Kiroldegian. KOLOREAK gaia oinarri izanda, Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek hartu zuten parte emanaldian.
Eguraldia iragarpenak lagundu ez zuen arren, giro bikaina sortu zen Bikuña Kiroldegian.
ARGAZKI GALERIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI DAUDE DAGOENEKO
Hemen dira Innovamateko familientzako formakuntzak (HH - LH). Saio birtualak, etapa bakoitzean matematika nola aurkezten den azaltzeko.
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola ikasten duen matematika zure semeak/alabak? Eta nola lagundu diezaiokezun etxean?
Familiak oso zati garrantzitsua zarete hezkuntza-komunitatean.
Horregatik, ikasturte hasierako formakuntzetara gonbidatu nahi zaituztegu. Online izango dira, haurrek matematika nola ikasten duten eta etxean nola lagundu diezaiekezuenjakiteko.
Saioak etapaka antolatuta egongo dira, eta gure matematikako didaktikako aditu taldeak ardura gehien sortzen dizkizueten gaiak landuko ditu. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute, eta zuretzako prestatutako baliabideak emango dizkizugu!
Eman izena zure semea/alaba dagoen mailan, eta idatzi inprimakian zer ikusi nahiko zenukeen saioan.
LH4eko ikasleek Iosu Egañaren bisita jaso dute. Gaztelanian "Paraolímpicos" gaia lantzen ari garen honetan, polita iruditu zaigu, gure herrian eredugarri den aita baten bizipenak gertutik ezagutzea.
Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote eta maixutasun handiz erantzun ditu guztiak.
Mila esker bizitzari aurre egiteko erakutsi diguzun jarrera bikainagatik, zure aholkuak beti izango ditugu gurekin.