Noiz sortu zen Legazpi gure herria? Zergatik jarri zioten duen izena? Sortu zen garai hartan nola bizi ziren Legazpiarrak? Zenbat biztanle zeuden?
Gure LH2ko herritar txikien jakin minari erantzuteko,otsailaren 9an, Bikuña Enea, Udal artxiboa eta parrokia bisitatu genituen.
Mila esker Olatz eta Birginia (Lenbur), Endika (udal artxiberoa) eta Fernando apaiza, zuen azalpenengatik!




Azken hilabeteetako lanaren emaitza izan da liburuaren argitalpena. Ikasle bakoitzak bere liburua argitaratu du, lan bikaina eginez.
Urtean zehar “Picto Idazketa metodologiaren” bidez, metodologia parte-hartzaile eta berritzailea, pentsamendu sortzailea eta hizkuntzaren garapen progresiboa garatu dituzte ikasleek. Helburua, euskararen ezaguera lantzea izan da.
Kurtso amaierako proiektua ezin hobea izan da, norberak bere lehengo ipuina sortu eta argitaratuz. Behin argitaratuta, istorioak kontatu dizkiete elkarri eta etxekoak ere proiektuaren parte izan dira amaieran.
Bestalde, LH 1 eta 2. mailako ikasleek ere ipuinak landu eta sortu dituzte kurtso amaiera honetan proiektu berdinean murgilduz. Etorkizuneko idazle paregabeak etxean dauzkagu!
Hona hemen hainbat irudi:







Aurreko astean LH1eko ikasleak Zestoako Ekainberri kobazuloaren erreplika ikusten egon ginen.
Momentu batez, lehen gizakien garaian murgildu eta kobazuloan egindako artelanak ikusteko aukera izan genuen.
Ondoren egindako tailerrean beraiek bezala animaliak eta eskuak margotu genituen.
Giro paregabean lagunekin ikasiz eta gozatuz. Gehiago eskatu daiteke?





La semana pasada los alumnos de LH1 estuvimos viendo la réplica de la cueva de Ekainberri en Zestoa.
Por un momento, pudimos adentrarnos en la época de los primeros humanos y contemplar las obras de arte realizadas en la cueva. En el taller realizado a continuación pintamos animales y manos igual que ellos.
Aprendiendo y disfrutando con amigos.¿Se puede pedir más?





Relacionado con el tema “Camping” de Inglés y con el final de curso a la vuelta de la esquina, los alumnos y alumnas de LH3 han pasado la noche en el albergue de Kimu-Berri.
De esta manera, han tenido una gran oportunidad de disfrutar de la naturaleza y al mismo tiempo practicar el inglés en la pradera de Ardanbideta: excursión, juegos en grupo, juego de pistas, etc. Lo hemos pasado genial!





Azken asteetan LH3ko ikasleak euren liburuak prestatzen aritu dira. Maketatzen eta argitaratzen bukatu ondoren, ondoko gelako lagunei irakurri dizkiete. Etxekoen balorazioak ere jaso dituzte. Primerako lana egin dute gure idazle txikiek!
Honekin lotuta, Legazpiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketaren inguruko saioak antolatu zituen eta bertan izan ziren gure ikasleak ere. Ipuinak (txisteak, kontakizunak, pasadizoak…) ahoz nola kontatu jakiteko aholku labur batzuk eskeini zizkien Amaiak. Gure ipuinak esku artean izanda eta Amaiak emandako gomendioei esker, ipuin kontalari apartak bihurtu dira!
LH4ko ikasleak Lacturale esne behiaren interpretazio zentroan egon dira Ekiko On egin unitatearekin lotuta.
Bertan, behitegi bateko egunerokotasuna zein den ikusteko aukera izan dute. Horrez gain, Lacturale produktuak zeintzuk eta nolakoak diren ikusi dute.
Benetan bisita interesgarria.
Ale, ale, ale, Lacturale!
Hona hemen hainbat irudi:






LH4ko ikasleak Lacturale baserrian behi-esnearen ekoizpenaren inguruko gauza ugari ikasi dituzte.
Primerako baserritarrak bihurtu dira une batez, behiak zainduz eta hauei jana emanez. Ondoren, Etxeberriko frontoian bazkaldu eta arratsalde aparta igaro dute, eguraldia lagun!
Ale, ale, ale, Lacturale!
Hona hemen hainbat irudi:




Pasa den astean LH4ko ikasleak Lacturale Baserrian izan ziren.
Ikasleek aukera izan zuten EKI proiektuko lehenengo gaiarekin ikasitakoa begi bistaz ikusteko. Egunari jarraipen ezinhobea eman zioten Etxeberrin, bertan bazkalduz eta arratsalde aparta igaroz.
Mila esker @Lacturale osatzen duzuen guztioi!
Jarraian hainbat argazki dituzue ikusgai:





Bost astez zehar irristaketa ikastaro zoragarri batez gozatu dute, oreka, koordinazioa landuz eta, batez ere, ondo pasatuz.
Saio guztietan zehar, gure artean ezaguna den Aitor Vacaspatinatzailea izan dugu, “Eraldatuz Euskal Irristaketa” taldeko arduraduna.
Mila esker, Aitor, erakutsitako guztiagatik!
Jarraian hainbat argazki dituzue ikusgai:




Aurreko astean, aste hasiera eta amaiera ederra izan zuten LH5eko ikasleek. Astelehenean Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten eta bertan, Unibertsoaren inguruko hainbat jakintza barneratu zituzten, astronomo izateko bidean dira jada!
Ostiralean, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) kontzertu inklusiboa ikusteko aukera izan zuten.
Zein aste aberasgarria izan den!
Jarraian hainbat irudi dituzue ikusgai:





LH5eko ikasleak Iruñeako Planetarioan egon dira unibertsoaren inguruko bitxikeriak ezagutzen.
Bestetik, aurreko ostiralen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.
Hona hemen hainbat argazki:





Inguruneko gaiarekin bat eginez, LH 5eko ikasleak Iruñan izan dira, bertako Planetariuma ezagutzen.
Azken asteetan, inguruneko unitatean gure galaxia nola sortu zen aztertu dute. Horrela, eguzki-sistema osatzen duten planetak, sateliteak eta izarrak ikasi ondoren, planetariumeko bisita oso baliagarria izan da ikasitakoa aplikatzeko. Gainera, 2026ean ikusgai izango dugun eklipsea ere aurreikusteko aukera izan dute.
Hona hemen hainbat irudi:
ARGAZKI GALERIA IKUSI




LH5eko ikasleak Reale Arenan eta Chillida Leku museoan izan dira.
Alde batetik, Anoetako instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dute, eta aldi berean balore eta nortasunaren garrantziaz jabetzeko unea izan da. Bestalde, Euskarako gaiarekin lotuta, Eduardo Chillida eskulturoaren biografia ezagutzeko, Hernaniko Chillida Leku museoan izan dira. Bertan, Eduardoren obra ugari aztertu dituzte.
Jarraian, hainbat irudi dituzue ikusgai:
ARGAZKI GALERIA IKUSI







Atzo, LH5eko ikasleak Zumaian egon ziren bertako ekosistema desberdinen inguruko xehetasunak ezagutzen. Urola ibaiaren ibilbidea ezagutu zuren ere.
Aurreko astean LH6ko ikasleak Arotz Enean hiru eguneko egonaldia egin zuten. Bertan, naturarekin lotutako hainbat ekintza eta tailer burutu zituzten. Guzti horiekin ikasleek hainbat bereizgarri garatu zituztelarik: euskalduna, barne-sendotasuna duena, erabakitzail-ekintzailea eta kooperatiboa.
Euskalduna: Bertako hezitzaileekin napar euskalkia ezagutu eta komunikatzeko ahalmena garatu zuten, hiztegi berria barneratuz.
Barne-sendotasuna duena: Hiru egonaldia izanik, ikasle bakoitzak bere emozioak kudeatu behar izan zituen egoera desberdinetan, baita bere buruarengan konfiantza erakutsi ere, beti irakasle eta hezitzaileen laguntzarekin, esate baterako, etxetik kanpo gaua pasatzean.
Erabakitzaile-ekintzailea: Kamisetak tindatzerako garaian, ikasle bakoitzak modu erresolutiboan jokatu behar izan zuen bere diseinua erabakitzen eta aurrera eramanez; kamiseta nola lotu momentutik, bukerako diseinurarte.
Kooperatiboa: Herrian zehar egindako pista jolasean esaterako, elkarrekin pista desberdinak aurkitu eta ikurriña topatu behar izan zuten.
Lau bereizgarri hauek pertsona ereduarekin lotuta daude eta gure ikasleek irteera honi esker gehiago garatu ahal izan dituzte. Primerako egunak igaro zituzten!
Mila esker bertako lan taldeari dena posible egiteagatik!



La semana pasada los alumnos de LH6 realizaron una estancia de tres días en Arotz Enea. Allí llevaron a cabo diversas actividades y talleres relacionados con la naturaleza. Con todos ellos, los alumnos desarrollaron una serie de distinciones: vasco, con solidez interna, decisorio-emprendedor y cooperativo.
Vasco: Con sus educadores desarrollaron la capacidad de conocer y comunicar el dialecto navarro, incorporando nuevas palabras a su vocabulario.
Solidez interna: Al tratarse de una estancia de tres días, cada alumno tuvo que gestionar sus emociones en diferentes situaciones y mostrar confianza en sí mismo, siempre con la ayuda de profesores y educadores, por ejemplo, al pasar las noches fuera de casa.
Decisorio-emprendedor: A la hora de teñir las camisetas, cada alumno/a tuvo que actuar de forma resolutiva decidiendo su diseño y llevándolo adelante; desde cómo atar la camiseta para teñirla, hasta el diseño final.
Cooperativo: En el juego de pistas, por ejemplo, juntos tuvieron que encontrar diferentes pistas relacionadas con el pueblo y encontrar la ikurriña.
Estos cuatro distintivos están relacionados con el modelo de persona y nuestros alumnos han podido desarrollarlos más gracias a esta salida. ¡Pasaron unos días estupendos!
¡Gracias al equipo de Arotz-Enea por hacerlo posible!



Aurreko asteazkenean LH6ko ikasleak Mendukiloko haitzuloak ezagutzeko aukera izan zuten.
Lur azpiak eskaintzen dituen bitxikeriak ezagutu eta bertan bizi diren izaki bizidunak ikusi eta ilunpetan egotearen sentsazioa bizitzeko aukera izan zuten.
Gainera, ingurumenean gehiago sakontzeko “escape forest” jolas bat egin zuten eta denek sari bikaina lortu zuten!
Hona hemen hainbat irudi:
ARGAZKI GALERIA IKUSI




LH6ko ikasleak Inguruneko “Gu gara lurra bera” gaiari lotuta, Zumaiako Flysch-ak ezagutzera joan dira.
Ezagutza berri askorekin bueltatu dira etxera eta orain ikasgelan horren lanketarekin jarraitu ahalko dute.
Eguraldia gure alde izanda, primeran pasatu dute!




Iaz gure ikasleak idazle bihurtu ziren eta lanean fin-fin aritu ondoren, hainbat ipuin sortu zituzten.
Piktoidazketako metodologiari eta gure ikasleen sormen ikaragarriari esker abenturaz betetako 6 liburu eskaini dizkiogu Legazpiko Udal liburutegiari.
Beraz, hemendik aurrera, euskarazko irakurketari aukera bat eman nahi badiozue, bertan dituzue eskuragarri!
Hona hemen hainbat irudi:


