Menú del comedor - Septiembre
A continuación se puede ver el menú del comedor correspondiente al mes de septiembre.


Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,
ANIMA ZAITEZTE!


Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz. Jarraian egitaraua duzue ikusgai:
MERKATU TXIKIA 2025 - EGITARAUA DESKARGATU


Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta, Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen.
Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.
Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.
GOIZEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:





ARRATSALDEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:






Urtarrilean Kultur etxean Altxa Burua ekimenarekin lankidetzan, “Mugikorraren eragina osasun mentalean eta emozionalean” hitzaldia izan genuen, Maitane Ormazabal osasun mentalean aditu ezagunaren eskutik.
Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta familiek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.
Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak ZEOS, Mugikorraren Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programa martxan jarri nahi du, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano trebatzaileekin. Guztira, 4 saio izango dira, azaroaren 4, 6, 10 eta 12an 18:00etatik 20:00etara Kultur etxean eta honako edukiak landuko dira:
Programa honetan parte hartu ahal izateko, izena emateko epea ireki da, urriaren 9tik 23ra, jarraian azaltzen den loturaren bidez: https://www.legazpi.eus/familientzako-tailerrak
Anima zaitez, aukera paregabea da gai honen inguruan elkarrekin hausnartzeko!

Los alumnos y alumnas desde 6 de EP hasta 4 de ESO han disfrutado de esta interesante iniciativa. Hemos visto cómo pueden vivir el arte los que tienen una visión reducida y para muchos ha sido el primer contacto con el arte.
¡No será, seguro, el último!


Pasa den astean, Antton Iriarte Ikastolako ikasle-ohiaren bisita izan genuen. Musikaria da bera eta gaur egun Konposizioa ikasten ari da Iruñeako Kontserbatorioan. Berarekin harremanetan jarri eta elkarlanean LH1-2ko ikasleentzat saio bana antolatu genuen eta bideotxo hau duzue esperientzia berri horren emaitza.
Ikasleek eta irakasleok ere izugarri gozatu genuen, beraz errepikatzeko modukoa da!
A ze zortea gure ikasle izandakoak gurean berriz ere izateko aukera.
Ikastola denok garelako; izan gara, gara eta izango gara!
Negulekuak bezalako proiektuen bitartez, ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo familien kontziliazio-premiari erantzun nahi da. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Negulekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.
Horretarako, lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.
Programazioa HH zein LHko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta garatu da. Hots, proposamena parte hartzen duten haurren adin-tarte bakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru senti daitezen.
HAZTEGI - NEGULEKUAK ESKUORRIA
Helburu horien lorpenerako metodoa jolasa da, eta hezitzaileak dira bidaide. Egunero, euskara biziko dute, bai gorputza, alde kognitiboa, emozionala, nortasuna eta soziala erabiliz.




A partir de ahora, podrás consultar toda la información de la web en los siguientes idiomas:
Con esta mejora, queremos facilitar el acceso a toda nuestra comunidad educativa, respetando y valorando la diversidad lingüística y cultural que nos rodea.
Maiatzaren 18 eta 19an LHko jaialdia izango da Latxartegi aretoan.
ORDUA: 18:00etan.
TOKIA: Latxartegi Aretoa.
Ikasleek bi egunetan etorri beharko dute jaialdian parte hartzera, aldiz, gurasoek jaialdia egun batean bakarrik ikusi ahal izango duzue. Banatu zaizkizuen sarreretan adierazi zaizue zein egunetan dagokizuen jaialdia ikustea.
GOGORATU: txartel bakoitzeko pertsona bakarra etor daiteke.
Ikasleek arratsaldeko 17:45ean atzeko frontoira dagokien jantziarekin etorri beharko dute.

Aspaldiko partez, naturaz eta laguntasunaz gozatzeko aukera izan dugu.
Hona hemen hainbat argazki
Formakuntzaren helburua, besteak beste, mugikorrek (smartphonek) eta internetek dituen onuren eta arriskuez jabetzea izango da. Bide batez, LH 4-5-6ko ikasleekin egindako saioetatik ateratako ondorio garrantzitsuenak ere azalduko ditu, adin hortako ikasleak nondik nora dabiltzan ezagutu dezazuen.
Saioa hau Latxartegi aretoan eskainiko da euskaraz. Euskarria elebitan ikusi ahal izango duzue.
Interesgarria izango delakoan bertaratzera animatzen zaituztegu.

LH4B-ko ikasleak Unai Zabalo txirrindulariarekin elkartu dira. Duela aste batzuk, gaztelaniako arloan paraolinpiaden gaia lantzen zeudela aitzaki izanik, elkarrizketa bat egin zioten eta oraingoan emaitzak berarekin partekatu dute.
Goiz bikaina pasa dute elkarrekin solasean eta hurrengo lehiaketetarako zorte ona opa diote, izan ere, paraolinpikoa izateko bidean baitago.
Animo eta mila esker zure prestutasunagatik Unai!!




Azaroaren 7an, osteguna, Pirritx ,Porrotx eta Marimotots etorriko dira Latxartegi aretora bere ikuskizuna ("Bizi Dantza") ikastolako haurrei ematera.
HH2ko umeak ere bisitatuko dituzte

Por ello, se han fijado fechas de reunión para la presentación de:
Siendo un tema nuevo, la asistencia a la reunión es importante. Por un lado, para recibir explicaciones y hacer una adecuada lectura de este nuevo informe y por otro, para aclarar las dudas que puedan surgir.
En estas reuniones se ofrecerá la traducción al castellano vía Telegram. Para ello, recuerda tener la aplicación en marcha y traer los auriculares.
Un saludo,
Han tenido la oportunidad de conocer el ecosistema y curiosidades del mismo. Además, han visitado la obra Hondalea.
¡Teniendo el tiempo a favor, han montado en barco y se lo han pasado en grande, además de aprender mucho!
A continuación os mostramos varias imagenes:






A pesar de no poder celebrar la actuación preparada, los alumnos y alumnas de LH5 han cantado con ilusión las canciones de San Nicolás.
San Nikolas ekitaldia bertan behera gelditu bazen ere, LH5eko ikasleek gogotsu abestu dituzte kantak.