Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea).
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan da eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabiliko du.
Abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.
LASTERKETA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.
LASTERKETA SOLIDARIOAREN JARRAIPENA URTEZ URTE
Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen maiatzean, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Azken urteetako ildoa jarraituz, lasterketasolidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili zen. Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Mila esker proiektu honetan azken urteotan bidelagun izan zareten guztioi, Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak!
Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurtengo festari "500km 11 kolore" izena jarri diogu. Guztion artean zifra borobil hori lortzea izango da asmoa, jai giro koloretsu eta alaiean.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko diegu ikasleei (tutoreek), lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. Horretarako, atxikituta bidaltzen dizuegu PPT aurkezpena, gelan partekatzeko helburuarekin.
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak emango dizkiete eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa arratsaldeko 14:45ean hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Azken urteetako irudiak dituzue ikusgai jarraian:
Guraso eta etxekoak ere noski, lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete!
Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea).
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini diegu ikasleei, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko.
Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu ziren, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak eman zizkieten eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egin zuten korrika, 10-15 minutuko txandatan.
Denon artean 1.672,09€ lortu ditugu eta Hotz Legazpi-ri egingo diogu ekarpena.
Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zen Gasteizen pasa den ostegunean, azaroaren 14an, Armentia ikastolan.
Gure mugimenduko 114 ikastoletako ordezkariek Elkartasun Kutxara heldu den urteko diru laguntzak nola banatuko dituzten ebatzi zuten batzarrean. Batasunaren eta kohesioaren balioa azpimarratu zuten bertan, bai eta elkartasuna eta lurraldetasuna ere. 736.000 euro banatu ziren; Argia, Ibaialde, Argantzun eta Kattalin Elizalde ikastolek jaso dute laguntza.
Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea, ikastolenak diren hainbat balioen praktika dela esan zen. “Izan ere, halako ekimen baten atzean ez baitaude datu ekonomikoak soilik, elkartasuna, lurraldetasuna eta taldekotasunaren praktika ere bada ekimen hau”. 736.000 euro banatu ziren batzarrean, lau ikastolaren eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean, euren proiektuak garatu ahal izateko bultzada izan dadin. Laguntza hau heldu den urterako da, eta kapital ekarpen gisa eman dira.
Honela banatu dute heldu den urteko laguntza:
Argia Ikastola (Tutera): 120.000 euro
Ibaialde Ikastola (Lodosa): 120.000 euro
Argantzon ikastola (Argantzon) : 50.000 euro
Kattalin Elizalde kolegioa (Senpere) 300.000 euro; eta lanen bigarren faseari ekinez gero beste 100.000 euro
Ikastolen Etxea (Kanbo): 46.271 euro
“Erabaki hauei esker Euskal Herrian euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak diren egitasmoak lagunduko ditugu”, adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak. “Taldeak norberaren errealitate eta egoeratik harago begiratzeko aukera ematen digu. Taldeak markatzen digu iparra, galduta gaudenean, ematen digu babesa garai zailetan, pozak partekatzeko ospakizunak antolatu eta erabakiak hartzeko sendotasuna ematen digu. Gure izatearen oinarri dela esan dezakegu, beraz”.
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartean Ikastolen Elkarteko ikastola guztiak batzen dira, eta urtean behin egiten duten Batzar Nagusian erabakitzen dute hurrengo urtean zein ikastolari eman laguntza. Modu horretara, euren kabuz aurrera eramaterik ezin dituzten proiektuak aurrera ateratzeko aukera dute, ikastola guzien elkartasunari esker.
Armentia ikastolan elkartuta, joan zen asteko Batzarrean ere azpimarratu zen ikastolen elkartasunaren bitartez egun indartsuak diren ikastolek aurre egin ahal izan zietela euren erronkei beharra izan zutenean. Armentia bera da horren erakusle. 1992an sortu zen Gasteizen, 17 ikaslerekin, eta 1995era arte ez zuten baimen administratiborik lortu. Hastapeneko urte horietan Euskal Herriko gainerako ikastolen laguntza jaso zuten, eta egun, mila ikasletik gora dituen ikastola sendoa da.
Jakingo duzuen bezela, gaur, maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako eguna da. Pertsona homosexual, bisexual, transexual, pansexual, asexual, nahiz intersexualen eskubideak aldarrikatzeko eguna.
Azken hilabeteetako lanaren emaitza izan da liburuaren argitalpena. Ikasle bakoitzak bere liburua argitaratu du, lan bikaina eginez.
Urtean zehar “Picto Idazketa metodologiaren” bidez, metodologia parte-hartzaile eta berritzailea, pentsamendu sortzailea eta hizkuntzaren garapen progresiboa garatu dituzte ikasleek. Helburua, euskararen ezaguera lantzea izan da.
Kurtso amaierako proiektua ezin hobea izan da, norberak bere lehengo ipuina sortu eta argitaratuz. Behin argitaratuta, istorioak kontatu dizkiete elkarri eta etxekoak ere proiektuaren parte izan dira amaieran.
Bestalde, LH 1 eta 2. mailako ikasleek ere ipuinak landu eta sortu dituzte kurtso amaiera honetan proiektu berdinean murgilduz. Etorkizuneko idazle paregabeak etxean dauzkagu!
La semana pasada los alumnos de LH1 estuvimos viendo la réplica de la cueva de Ekainberri en Zestoa.
Por un momento, pudimos adentrarnos en la época de los primeros humanos y contemplar las obras de arte realizadas en la cueva. En el taller realizado a continuación pintamos animales y manos igual que ellos.
Aprendiendo y disfrutando con amigos.¿Se puede pedir más?
Relacionado con el tema “Camping” de Inglés y con el final de curso a la vuelta de la esquina, los alumnos y alumnas de LH3 han pasado la noche en el albergue de Kimu-Berri.
De esta manera, han tenido una gran oportunidad de disfrutar de la naturaleza y al mismo tiempo practicar el inglés en la pradera de Ardanbideta: excursión, juegos en grupo, juego de pistas, etc. Lo hemos pasado genial!
Azken asteetan LH3ko ikasleak euren liburuak prestatzen aritu dira. Maketatzen eta argitaratzen bukatu ondoren, ondoko gelako lagunei irakurri dizkiete. Etxekoen balorazioak ere jaso dituzte. Primerako lana egin dute gure idazle txikiek!
Honekin lotuta, Legazpiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketaren inguruko saioak antolatu zituen eta bertan izan ziren gure ikasleak ere. Ipuinak (txisteak, kontakizunak, pasadizoak…) ahoz nola kontatu jakiteko aholku labur batzuk eskeini zizkien Amaiak. Gure ipuinak esku artean izanda eta Amaiak emandako gomendioei esker, ipuin kontalari apartak bihurtu dira!
LH4ko ikasleak Lacturale baserrian behi-esnearen ekoizpenaren inguruko gauza ugari ikasi dituzte.
Primerako baserritarrak bihurtu dira une batez, behiak zainduz eta hauei jana emanez. Ondoren, Etxeberriko frontoian bazkaldu eta arratsalde aparta igaro dute, eguraldia lagun!
Pasa den astean LH4ko ikasleak Lacturale Baserrian izan ziren.
Ikasleek aukera izan zuten EKI proiektuko lehenengo gaiarekin ikasitakoa begi bistaz ikusteko. Egunari jarraipen ezinhobea eman zioten Etxeberrin, bertan bazkalduz eta arratsalde aparta igaroz.
Aurreko astean, aste hasiera eta amaiera ederra izan zuten LH5eko ikasleek. Astelehenean Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten eta bertan, Unibertsoaren inguruko hainbat jakintza barneratu zituzten, astronomo izateko bidean dira jada!
Ostiralean, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) kontzertu inklusiboa ikusteko aukera izan zuten.
Inguruneko gaiarekin bat eginez, LH 5eko ikasleak Iruñan izan dira, bertako Planetariuma ezagutzen.
Azken asteetan, inguruneko unitatean gure galaxia nola sortu zen aztertu dute. Horrela, eguzki-sistema osatzen duten planetak, sateliteak eta izarrak ikasi ondoren, planetariumeko bisita oso baliagarria izan da ikasitakoa aplikatzeko. Gainera, 2026ean ikusgai izango dugun eklipsea ere aurreikusteko aukera izan dute.
LH5eko ikasleak Reale Arenan eta Chillida Leku museoan izan dira.
Alde batetik, Anoetako instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dute, eta aldi berean balore eta nortasunaren garrantziaz jabetzeko unea izan da. Bestalde, Euskarako gaiarekin lotuta, Eduardo Chillida eskulturoaren biografia ezagutzeko, Hernaniko Chillida Leku museoan izan dira. Bertan, Eduardoren obra ugari aztertu dituzte.