Jangelako Menua - Otsaila
Jangelako Menua - Otsaila
Jangelako Menua - Otsaila
Jangelako Menua - Urria
Jangelako Menua - Urria
Jangelako Menua - Urria
Jangelako Menua - Urria
Jangelako Menua - Urria
Jangelako Menua - Urtarrila
Jangelako Menua - Urtarrila
Jangelako Menua - Urtarrila
Jangelako Menua - Urtarrila
Jangelako Menua - Urtarrila
Jangelako Menuak
Jarraian urria, azaroa eta abenduko jangelako menuak dituzue ikusgai.
Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ardatz hartuta, kirol topaketak antolatu dira
Aurreko astean, azaroaren 27-an, Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ardatz hartuta, kirol topaketa eder bat antolatu genuen Oñatin, ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera.
Ekimen honen helburu nagusia ikasleen arteko harremanak estutzea eta bizitza osasungarriaren aldeko jarrera sustatzea izan zen, beti ere giro ludiko eta parte-hartzailean.
BURUTUTAKO JARDUERAK
Elkar ezagutzeko jolasak: Hasieran, elkar hobeto ezagutzeko eta giro ona sortzeko jolas dibertigarriak egin genituen.
TALDE KIROLAK
-
Boleibola eta Colpbol: Taldean aritzeko, kirol erraza eta inklusiboa, trebetasunak lantzeko kirol dibertigarriak izanik.
Azkenik, erronka motorrak: Soka-salto erronka ezberdinak egin genituen, ikasleen trebetasuna eta koordinazioa modu erraz eta dibertigarrian lantzeko.
EMAITZA ETA BALORAZIOA
Giroa paregabea izan zen hasieratik. Ikasleek elkarrekin aritzeko, elkar ezagutzeko eta esperientzia positiboak partekatzeko aukera bikaina izan zuten. Une oro erakutsi zuten jarrera, kiroltasuna eta energia eredugarriak izan ziren.
ARGAZKI GALERIA IKUSI
Jardunaldi Pedagokikoak - Ikastolak
Azaroaren 26an ospatuko dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak, aurten lelo argi batekin: Bagatoz inklusiotik ekitatera!
Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.
Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Izan ere, ikastolek gizarteak ezartzen dizkien erronkei modu amankomun eta partekatuan erantzun nahi diete, elkarlana oinarri hartuta.
Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Elkarrekin aztertuko ditugu inklusiora gerturatzen gaituzten praktikak, gaur egungo erronkak eta aurrea begirako hartu beharreko erabaki eta konpromezuak. Bereziki, profesionalen eginkizuna azpimarratuko dugu, helduon begirada heztea eta prestakuntza eguneratua izatea gako bilakatzen baitira.
Inklusioa ez da soilik legeen betetzea, konpromezu etiko eta pedagogiko bat ere bada, denok batera eraiki nahi dugun etorkizun bidezkoago baten aldeko konpromezua.
Jardunaldi Pedagogikoak - Eskuorria

Egunaren egitaraua:
09:30–10:00 – Harrera eta dokumentazio banaketa
10:00–10:30 – Irekiera
10:30–11:30 – Serge Ebersold
“Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea”
L’accessibilité, une ressource pour une école inclusive adaptée à chacun.
11:30–12:00 – Atsedena
12:00–13:00 – Ane Urizar Zugazagoitia
“Euskaldun guztiak ez gara zuriak”
13:00–14:30 – Bazkaltzeko tartea
14:30–15:30 – Mel Ainscow
“Hezkuntzan praktika inklusiboak sustatzen: nazioarteko esperientzietatik ateratako ikasgaiak”
Promoting inclusive practices in education: lessons from international experiences.
15:30–16:30 – Uxue Fernandez Lasa
“Inklusioa jarduera fisikoan: argi-itzalak”
16:30–16:45 – Itxiera
Prezioa = 50€
Ez galdu aukera!
Jardunaldietan izena-eman nahi baduzu bete inprimaki hau.
Jokin Uribetxeberriari omenaldia egingo zaio apirilaren 25ean
Apirilaren 25ean egingo da Korostiko Igoera Bertikala Legazpin, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Aurrez jardueraren berri eman bada ere, aurtengo edizioak izaera berezia hartuko duela jakinarazi nahi da, Jokin Uribetxeberriari omenaldi xume baina hunkigarria ere egingo baitzaio.
Igoeraren ostean, Korostin anoa-postua egongo da, eta ondoren parte-hartzaileak herrira jaitsiko dira. Sari banaketa 12:30ean egingo da, eta une horretan bertan egingo zaio omenaldia Jokin Uribetxeberriari. Lagunek, lankideek, taldekideek eta familiako kideek hitza hartuko dute, eta topa batekin eta oroitzapen hunkigarri batekin emango zaio amaiera ekitaldiari.
Ekimen honen bidez, antolatzaileek herritarren artean ohitura osasuntsuak eta mendiko kirolak sustatzeaz gain, komunitate giroa indartu nahi dute. Aurtengo edizio berezi honek, gainera, kirolak eta komunitateak batzen duten balioa azpimarratu nahi du, Jokin Uribetxeberriaren oroimena presente izanik.
Legazpiko Gazte Asanblada eta Udalarekin bat eginez, Haztegi Ikastolatik ere herritarrak animatu nahi ditugu Jokin Uribetxeberriari egingo zaion omenaldira hurbiltzera; elkarrekin une berezi bat partekatzeko eta bere oroimena gertutik bizitzeko aukera izango baita.

Jolas berriak Ikastolako patioan
Haztegi Ikastolako patioan haurrei interakziorako aukera eskainiko dien hainbat joko margotu ditugu.
Patioa bezalako kanpo-espazioek ikasleak hazi eta hezi daitezen duten garrantzia nabarmendu nahian gauzatutako ekimen honek, haurren interesetatik abiatuta, gogoko erronkak proposatu nahi dizkie jolasaren bitartez. Patioa futbol eremua izan ohi da, eta ondorioz, mutilen bilgune bilakatu izan da sarritan. Genero bereizketarik gabeko guneak sortzea ere (Garapen Iraunkorreko 5. Helburua) izan da proiektu honen helburua.
Eskola Agenda 30ek hartzen ditu bere baitan aipatutako helburu horiek. Horretan ere aitzindari izan zen Haztegi Ikastola.
2009-2010 ikasturtean jaso zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxeei ematen dien Eskola Jasangarriaren ziurtagiria. Gerora, berritu egin du lau urtetik behin eta oraintxe jaso berri du 2021-2022 ikasturteari dagokiona.
Ziurtagiri horrek erakusten du Haztegi ikastolak ingurugiroarekin, jasangarritasunarekin, hezkuntzaren ikuspegi berritzailearekin eta komunitatearen eskuhartzearekin duen konpromisoa.

Kilometroak 2026: Euskararen eta komunitatearen aldeko egun borobila
Atzo, urriaren 4an, Kilometroak 2026 ospatu zen Lazkaon, eta eguraldia lagun, egun borobila eta ahaztezina bizi izan genuen. Ikastolen, euskararen eta komunitatearen aldeko jaia izan zen, milaka lagunen parte-hartzearekin eta giro ezin hobean.

Lazkaoko kaleak eta inguruak euskaraz, musikaz, kolorez eta elkartasunez bete ziren. Adin guztietako herritarrak eta ikastola-komunitateak bat eginda aritu ziren, euskararen aldeko konpromisoa, auzolana eta elkarlana ardatz hartuta.
Haztegi Ikastolako komunitateak ere bere alea jarri zuen Kilometroak jaian. Goizean goizetik, gure familiak, langileak, ikasleak eta ikastolako kideak auzolanean aritu ziren, antolakuntzan lagunduz, lanean eta, nola ez, jai giroaz gozatuz.

Egunak aukera eman zigun, gainera, beste ikastola eta komunitate batzuekin elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta euskararen inguruan sortzen den komunitate-sare sendoa berriro ere bizitzeko.
Kilometroak bezalako ekimenek erakusten dute elkarlanean eta auzolanean indar handia dugula. Atzoko egunak argi utzi zuen euskararen aldeko lana guztiona dela, eta komunitateak elkarrekin egiten duenean, emaitza berezia dela.
Eskerrik asko Haztegi Ikastolako komunitateko kide guztiei atzoko egunean egindako lanagatik, emandako denboragatik eta erakutsitako ilusioagatik. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa izan zen.
Kilometroak 2026, Lazkaon: euskaraz, auzolanean eta komunitatean. Egun borobila izan zen!














