Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 18an izango da

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 22an izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
  • EGUNA: 2025eko otsailaren 18an, asteartea
  • ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
  • TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
  • GAI ZERRENDA:
    1. Lehendakariaren agurra
    2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
    3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
    4. 2023-2024 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
    5. Zaintza batzordeko kideen onarpena.
    6. 2024-2025 ikasturteko Gestio Plana
    7. Galde-eskariak

OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.

Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 19an izango da

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 20ean izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
  • EGUNA: 2026ko otsailaren 19an, osteguna
  • ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
  • TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
  • GAI ZERRENDA:
    1. Lehendakariaren agurra
    2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
    3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
    4. 2024-2025 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
    5. Artezkaritza kontseiluko kideen onarpena
    6. 2025-2026 ikasturteko Gestio Plana
    7. Galde-eskariak

OHIKO BATZAR OROKORRA - 1. DEIALDIA

OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.

Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldia: “Bagatoz, indar berriz”

IKASTOLAK izango da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza.

Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin. Halaxe azaldu dute, gaur, Bergaran, Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldian, ikastoletako ordezkariek. Bergarako Seminarixoa mukuru beterik zegoela ospatu dugu ekitaldia ikastolok, eta bertan hitza hartu dute Ikastolen lehendakari Nekane Artolak, lehendakariorde Erik Etxartek, zuzendari nagusi Agurne Barrusok eta Ikastolen Lagunak elkarteko kide Katty Iglesiasek.

Iazko ekainean ospatutako Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak martxan jartzeko ikasturtea dugu aurtengoa. Euskal gizarteak dituen erronkei eta hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei erantzuteko unea dugu. Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldian azaldu ditugu erronka horiek: pertsonen aniztasuna eta ekitatea, kulturen arteko harremanak, euskara eta euskal kulturaren transmisioa, denon lurraren geroa, lurraldeen arteko lotura eta sareak, garapen pertsonala eta elkarren zaintza, lan mundua eta gizarte onura...

IKASTOLAK

Aspaldian, hizkuntza, hezkuntza zein herrigintzari aipamena egiten dioten diagnostikoek errealitatea bere gordintasunean azaldu digutela, esan da ekitaldian. Geldialdi batean gaudela dirudi baina Ikastolok ez dugu etsipenean erori nahi, indarraldira jo nahi dugu. “Gure aurrekoek gurea baino askoz garai zailagoan sortu zituzten ikastolak. Orain ere, azken urteotan sortu diren ikastoletako batzuk ingururik zailenetan sortu dira. Geure lana da
bagatoz esatea. Itzalei argia eskaintzea, garai zailei ekimena, erronkei ilusioa. Eta haurrei irribarrea. Bagatoz lanera, heztera, jolastera, eta garena izateaz gozatzera”.

Erronka berriak aipatu dira gaurko ekitaldian, eta haiei erantzuteko gogoetak eta egitasmoak lantzen ari gara Ikastolak. Horietako batzuk aipatu dituzte gaurko ekitaldian: inklusiotik ekitatera jauzi egiteko egitasmoa; euskararen erabilera indartzekoak; digitalizazioari neurria hartzekoa; pertsona, gizakia, hezkuntzaren erdian jartzen duen eredu batera jauzi egitekoa. Eta aipamen berezia egin nahi izan zaio ikasturte honetan DBHn eta datorren ikasturtean
Lehen Hezkuntzan ezarriko den Onki programari, ikuspegi holistiko batetik landu duguna eta lantzen ari garena, zeinak pertsona bakoitza bere osotasunean hartuz, Ikastolen komunitatearen ongizatea zainduko duen, bereziki ikasleena.

Zer egin nahi dugun eta egitera goazen bezala, nola egin nahi dugun ere azaldu dute ikastolen ordezkariek: “Garai honek jarri dizkigun erronkei ere halaxe erantzungo diegu, komunitate gisa, auto-eraketaren bidez erabakitzen eta antolatzen ditugun bideak urratuz”, baina ikastolokin batera bide horiek jorratu nahi dituzten hezkuntza eta gizarte eragile guztiekin batera.

ikastolak INSTAGRAM feed06 v01

Marka berri bat, aldi berri baterako

Ikastolok marka berria estreinatu dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz, eta orain marka berriarekin. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. IKASTOLAK hitzak berak deskribatzen baitu ongien gure komunitatea, 115 ikastolak, 1000 familiak, 55.500 ikaslek, 3.700 langilek eta milaka ikastola lagun eta ikastolazalek osaturikoa, “eta batez ere, zenbakiak baino askoz haratago iritsi nahi duen proiektu herritar bat”, ekitaldian azpimarratu denez:

“Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu”.

Aldi berrirako aukeratu dugun izenak eta logotipoak gure izaera erakusten du: Izar itxurako ikurrak sarea irudikatzen du, horixe baikara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta; eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. IKASTOLAK. Hitz hasierako 1 horrekin, bat garela esan nahi dugu. Zazpiak bat. Edo 115ak bat. Historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du i hizkiaren ordez, zenbaki bat
sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako. Amaierako -k horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatuz, eta aldi berean kolektibo bat garela erakutsiz. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

Palestinari erreferentzia

Israelgo Estatua Gazan palestinarren aurka burutzen ari den genozidioaren aipamena ere izan du ekitaldiak. Eta bereziki hil dituzten haur palestinarrak izan dituzte gogoan: “Haurrak dira gizarte bateko talderik zaurgarriena eta herri batek daukan altxorrik handiena. Haurrak etorkizuna dira, bai Euskal Herrian... eta baita Palestinan ere. Haiek ere merezi dute, bizitzea, ikastea, jolastea, zoriontsuak izatea eta etorkizun bat eraikitzea. Palestinako
haurrak gureak ere badira. Ikastolak bagatoz, munduko haur guztiak errespetuz eta maitasunez haziko dituen mundu bat eraikitzera!”

Ikastoletako ikasle ohien ikuskizunak

Imanol Epelde arduratu da Bergarako Seminarixoan ospatutako ekitaldiaren aurkezpen lanak egiteaz, eta ikastoletako bi ikasle ohien ikuskizunez gozatzeko aukera ere izan dute aretoa mukuru bete duten ikastolazale eta gonbidatuek. Angeluko Sunita Camblong abeslariak eta Lesakako Martxel Rodriguez dantzariak hartu dute parte ikuskizun horietan.

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2023 - 2024 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2023-2024 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2:Irailaren 7an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5:Irailaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH:Irailaren 7an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA:Irailaren 7an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorenko estekan aurkituko duzue. 

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2024 - 2025 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2024-2025 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2: Irailaren 9an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5: Irailaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH: Irailaren 9an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA: Irailaren 9an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorengo estekan aurkituko duzue.

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

GELEN KOKAPENA

Ilusioz, baikortasunez eta indar berrituta abiatu dute ikastolek ikasturte berria

Ikastolek ilusioz, baikortasunez eta indar biziberrituz ekin diote ikasturte berriari, hurrengo urteei begira euren buruari jarri dizkioten helburuak lortzeko iparra zehaztuta dutelako, kohesionatuta daudelako eta ekin diotelako biharko ikastolak diseinatzeari, biharko Euskal Herria eraikitzeko. Halaxe adierazi du Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, gaur, Senperen, Ikastolen 2024-25 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian.

BIDEOA IKUSGAI

Ilusioaren, baikortasunaren eta indarberritzearen arrazoia ekainaren 22an, Iruñean, ikastola mugimendua osatzen duten ikastolek egindako Zazpigarren Batzarra izan da. Han hartutako erabakiek markatuko  dute ikastolen ibilbidea hurrengo bost urteetan. “Iparra markatuta dugu, badakigu zer egin behar dugun eta hori dena gauzatzeko ibilbidea marrazten hasiak gara” esan du Artolak.

Ikastolak herri proiektuak direla, herritar eta herrikoiak, gogorarazi du Ikastolen Elkarteko lehendakariak, eta nazio mailako hezkuntza erakunde bakarra direla azpimarratu du, Euskal Herri osoan murgiltze eredua eskaintzen duen bakarra, eta hezkuntza sistema propioa osatzeko eskubidea aldarrikatzen duena.

“Euskara biziberritzeko sortu ginen, murgiltze ereduaren bitartez kalitatezko hezkuntza eskaintzea izan da gure egitekoa, mandatu hori dugu, eta horretan jarraituko dugu, eredu pedagogikoan sakonduz, material berriak ekoitziz, irakasleen prestakuntzan eraginez, gure herriko hezkuntza sisteman beharrezko ezezik ezinbesteko garelako. Ikastola berriak sortuko ditugu, gela berriak ireki… eta ez ditugu itxiko. Horren lekuko da Kattalin Elizalde kolegio hau, gure 114. Ikastola. Haziz doan mugimendua, inori ateak ixten ez dizkiona; aitzitik, ateak zabal zabalik dituena”, adierazi  du Nekane Artolak.

Ikasturte berria martxan jarri den honetan, ikastolen mugimendua indartu eta sendotzeko urrats gehiago egin behar dituztela aipatu du Ikastolen Elkarteko lehendakariak, eta honela zerrendatu ditu helburu nagusiak:

  • Zazpigarren Batzarrak emandako mandatua betetzeko ibilbidea zehazteko hurrengo bost urteetarako plan estrategikoa diseinatzea. Udazken amaierarako egina egotea aurreikusi dute.
  • Iaz aurkeztu eta ikastoletan lantzen aritu diren Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ikasgeletara eramatea.
  • Digitalizazioaren atalean bi atali helduko diete ikastolek: alde batetik, burujabetza teknologikorantz egingo dute eta, bestetik, ahalduntze digitala dute helburu.
  • Ikastoletako ikasleen euskara mailan, euskararen erabileran eta euskal kulturaren ezagutzan eragitea.
  • Euskal Herrian bizi diren familia guztientzat, eta hala nahi duten guztientzat, baina bereziki egoera zaurgarrian daudenentzat ikastolak aukera erreal bat izatea. “Ikastolak aukera erreal bat izatea, ezagutzen dugulako elkar; aukera erreal bat izatea, ez dagoelako eragozpen ekonomikorik gurera etortzeko; eta aukera erreal bat izatea ikasle horiek euskaldundu nahi dutelako eta guk hori bermatzen diegulako”, azaldu du Artolak. Horretarako, ikastola guztietan barne beka sistema edota kuota progresiboa ezartzeko bidea abiatuko dutela esan du.
  • Erakunde gisa, nazio izaerari bultzada bat ematea, egitasmo berriak martxan jarriz, nazio ikuspegi hori uztartuta. “Lortu dugu Zazpigarren Batzarraren prozesuan ikastola guztiak inplikatzea; orain dagokigu hilabeteotan sentitu dugun kohesioa eta elkarrekin arraun egiteko ilusioa artikulatzea”. 
  • Ikastola ereduaren oinarriak gaurkotu eta indartzea, beste balio batzuk ere erantsiz.

Helburuok lortzea erronka handia dela aitortu du Nekane Artolak, eta horietako zenbait ezin dituztela ikastolek bakarrik egin. Aitzitik, herri erronkak direnez, herri bezala erantzun behar dietela esan du, eta elkarlanerako deia egin du, gainerako hezkuntza eragileekin, euskalgintzarekin eta kulturgintzarekin aliantzak indartu eta berriak egitera. 

“Iruñean amaitu den prozesu batetik gatoz; konpromisoak eta erabakiak hartu genituen. Datozen urteetako egiteko eta erronka nagusiak ditugu. Badugu zer egina. Biharko ikastolak biharko Euskal Herria eraikitzeko. Oinak lurrean dituzten ameslariak gara. Ametsak errealitate egin dituzten ameslariak gara. Eta amesten jarraitzen dugu, gaurko ametsak biharko errealitate izan daitezen. Herri hau eraikitzen jarraitu behar dugu hezkuntzatik eta euskaratik”, amaitu du Ikastolen Elkarteko lehendakariak.

Senperen ospatu dute ikastolek ikasturte berriaren hasiera ekitaldia, Kattalin Elizalde kolegioan, ikastolen mugimenduaren 114. ikastolan. Urtebete bada ateak ireki zituela, baina oraindik ofizialki inauguratu gabe zegoen. Horregatik, ekitaldi hau probestu dute ikastola bera ere inauguratzeko,  xingola  mozketarekin. 

Ekitaldira agintari, hautetsi, alderdi politiko eta sindikatu eta kooperatibetako ordezkari, gizarte eragileetako ordezkari eta hezkuntza, euskalgintza eta kulturgintzako ordezkari asko hurbildu dira. Hitza hartu dute ekitaldian Pirinio Atlantikoetako Departamenduko lehendakari Jean Jacques Lasserre-k, Euskal  Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegaraik, Senpereko alkate Bernard Elhorgak, Kattalin Elizalde kolegioko lehendakari Mixel Bidegainek eta Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak. 

Hitzaldiez gain, musika, kantua eta dantzak izan dira Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldian.  Euskadiko Orkestrako Itziar Prieto eta Ortzi Oihartzabal biolinistek, Lapurdiko Haur Kantu Txapelketako irabazle izan diren Oihan Izeaga eta Elsa Urruti kantari gazteek, Pasaia-Lezo ikastolako Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola dantzariek, Bixente Ziaurriz dantzariak eta Mikel Oliberi txistulariak hartu dute parte.

HASIERA

HASIERA2

HASIERA 3

Inauteriak 2026 - Informazio orokorra

Eguraldi iragarpena dela eta, aurtengo iñauteriak Bikuña kiroldegian ospatuko ditugu. Ekitaldia ez da kalean egiten denaren berdina izango, baina era xume batean zerbait polita eta alaia egiten saiatuko gara. 

HHko ikasleek,15:00etan futbol zelaira ematen duen kantxako atean egon beharko dute, LHkoak 15:10ean eta DBHko ikasleak berriz, 15:20ean. 

  • Jangelan geratzen diren ikasleen kasuan, bertako begiraleek zuen seme-alabak mozorrotuko dituzte, horretarako goizean mozorroa (jantzia, margoak…) ekarri beharko dute. Ondoren, jangelan geratzen diren ikasleak soilik, autobusez gerturatuko dira kiroldegira autobuseko begiralearekin.
  • DBHko ikasleen kasuan, kontuan izan, ikasturteko ordutegi ofizialean biharko eguna 14:00ak arte jarri ohi dugun arren, urtero bezala 12:30ean irtengo garela arratsaldean itzultzeko.
  • Kiroldegiko harmailek 340 pertsonentzako lekua dutenez, bi emanaldieskainiko ditugu. Lehenbizikoa, 15:45ean izango da; bigarrena, aldiz, 16:15ean.
  • Sarrerak zuen seme-alaben bitartez jasoko dituzue gaurko egunean (otsailak 12). Kontuan izan, sarrerak kolore ezberdinetakoak direla eta 1 (kolore horiko sarrera) (lehenengo txanda: HH3-HH4-HH5-LH1-LH2 eta LH3B) edo 2 (kolore moreko sarrera) (2.txanda: LH3A-LH4-LH5-LH6-DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4) zenbakia idatzirik dutela:
    • Bat zenbakia duen sarrera jasotzen duzuen kasuan, lehen emanaldia, 15:45etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Hortaz, kiroldegiko atzeko atean egon beharko duzue 15:35ean. Emanaldi hau bukatzen denean, kiroldegiko sarrera nagusitik irten beharko zarete, harreratik. 
    • Sarreretan bi zenbakia duzuen kasuan, bigarren emanaldia, 16:15etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Kasu honetan, 16:05ean egon beharko duzue aurrez aipatutako kiroldegiko atzeko atean. Emanaldia bukatzen denean, irteera ate berdinetik izango da, hau da, atzeko atetik. 

Emanaldia erabat amaitzen denean, hau da, 2 txandak dantzatzen ditugunean lehendabizi DBHko ikasleak aterako dira. Ondoren, gurasoak futbol zelaira ematen duen kantxako atetik zuen seme-alabak (HH3tik-LH6ra) jasotzera sartuko zarete kantxa barrura. 

*OHARRA: AUTOAN GERTURATUKO ZARETENONTZAT, AUTOAK MOTXORROKO INDUSTRIAL GUNEAN EDOTA GASOLINDEGI INGURUAN APARKATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU. KIROLDEGI INGURUAN AUTO PILAKETAK EKIDIN NAHI DITUGU ETA SEGURTASUNA BERMATU.

Haztegi Ikastolako

Inauteriak Haztegi Ikastolan

Ostiralean, hilak 25, Haztegi Ikastolan Inauteriak ospatuko ditugu.

HH eta LHko ikasleen kasuan, goizean ohiko saioak izango dituzte eta arratsaldean ikasleak 15:00etarako etorriko dira mozorrotuta gelara. 16:00etan Haztegi Ikastolako Konpartsa aterako da eta geldialdi bakarra egingo du Kale Nagusian, Konpartsaren burua Elizondo parean kokatuko delarik. Covid 19a dela eta, honako eskakizun hau egiten dizuegu: Segurtasun neurriak bermatze aldera, leku bat aukeratu eta bertatik ikusi Konpartsa pasatzen, mugitzen ibili gabe.
 
Bestalde, gogoratzen dizuegu autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango dela arratsalde horretan.
  • HHko ikasleen kasuan, gurasoek Udaletxe aurreko aldean jaso beharko dituzue haurrak konpartsaren amaieran. (16:30ak inguru)
  • LHko ikasleen kasuan, Ikastolako patioan jaso beharko dituzue arratsaldeko 17:00etan. 16:30ean ez da autobus zerbitzurik egongo.
Azkenik, gogoratu Lintx-en etorrera 17:30ean izango dela Udaletxe aurrean.
 
Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango.
 
Eguraldiak lagunduko ez balu, Haztegi Ikastolaren Konpartsa bertan behera geldituko litzateke eta ikastola barruan ospatuko genuke jai hau 16:30ean bukatuz.
DBHkoen kasuan, iaz bezala gelaka egingo dira ekintzak: sketch-ak, koreografiak, abestiak. Beste guztienak ikusi eta baloratuko dituzte. Egun horretako ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da.
 
GORA INAUTERIAK!

Inauteriak Haztegi Ikastolan - Argazki Galeria

Otsailaren 25ean, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz. 

Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.

Bestetik, DBHko ikasleek iaz bezala gelaka egin zituzten ekintzak: sketch-ak, koreografiak, abestiak... Hona hemen egin duten bideoaren emaitza.

 

DESFILEKO ARGAZKI GALERIA -> ARGAZKI GALERIA IKUSI

Inauteriak 37

Inauteriak 10

Inauteriak 47

Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2023

Inauteri eguna gainean dugu eta egunari merezi duen xarma emateko, bihar, otsailak 17, goizeko 11:30ean emango diogu hasiera festari. Ikastolako patioa kolorez beteko dugu zuen seme-alabek ekarriko dituzten kolore biziko kamisetekin. Zuetako norbaitek ikuskizunaz gozatu nahi badu ongi etorria izango da. Bestalde, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.

Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez, autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz, ez da autobus zerbitzurik egongo.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:20ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.

HHko gurasoen kasuan, udaletxe aurrean jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Kale Nagusiko HHko dantzaldiaren ondoren. LH eta DBHko ikasleok, desfileari amaiera emateko, udaletxe aurreran abesti bat dantzatuko dugu elkarrekin. LHko gurasoek, Udaletxeko plazan Lintxen etorreraren aurretik zuen seme-alabak jaso ahal izango dituzue 16:50ak aldera. Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.

Gora inauteriak!

Inauteriak Haztegi Ikastolan 2023 - Argazki Galeria

Otsailaren 17an, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz. 

Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.

ARGAZKI GALERIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI DAUDE DAGOENEKO

 

ARGAZKI GALERIA IKUSGAI FLICKR KONTUAN 

 

DESFILEKO BIDEOA

GOIZEKO DANTZALDIAREN BIDEOA

Desfilea 3

Desfilea 11

Desfilea

 

Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2024 - Informazioa

Datorren ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.

Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz,  ez da autobus zerbitzurik egongo.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:15ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.

Desfileari amaiera emateko, bi ikastetxeek batera, udaletxe aurreran  bi abesti dantzatuko ditugu elkarrekin.

Honen ostean,  udaletxearen aurrean bertan jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Lintxen etorreraren aurretik 16:50ak aldera.

Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.

Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango, baina nahi izanez gero, gurasoekin ateratzeko aukera izango dute desfilean, HHkoen atzealdean.

Eguraldiak lagunduko ez balu, argibideak aurrerago emando genizkizueke.

Desfilea 10

Industria iraultza eta frankismoaren inguruko bisita

Astelehenean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Lenburren fabrika gunea eta etxebizitzak bisitatu zituzten. 

Euskal Herrian gertatu zen industria iraultza eta frankismoaren inguruko bisita egin zuten. Legazpi bertan duten ondareaz ohartzeaz gain, beraien aiton-amona askoren bizipenak ezagutzeko aukera bikaina izan da.

Hona hemen hainbat irudi:

Lenbur 7

Lenbur 1

Lenbur 4

Innovamat proiektua

Aurten, Haztegi ikastolan HH5, LH1,2,3 mailetan Innovamat proiektua martxan jarri dugu. Beraien ahotik proiektuaren nondik norakoa entzutea interesgarria iruditzen zitzaigunez, bihar, urriak 6, Latxartegi Aretoan, Innovamatekoen eskutik proiektuaren azalpena entzuteko aukera izango duzue.

HHkoek 17:00etan eta LH1,2,3koek 18:00etan. 

Beste norbaitek interesik izango balu, lasai etor daiteke.

Animatu!!!!

Innovamat Proiektua - Gurasoek formakuntza saioa izan dute

Atzo arratsaldean, Amaia Rosón eta Eneko Goenagaren eskutik Innovamat proiektuaren nondik norakoak entzuteko aukera izan zuten HH nahiz LHko gurasoek. 

Adibide praktikoen bitartez gelako egunerokoan matematika nola egiten dugun ikusi eta euren galderak edota zalantzak argitzeko tartea izan zuten. 

Oso interesgarria eta aberasgarria izan zen.

Mila esker bertaratu zineten guztioi eta mila esker Innovamateko Eneko eta Amaiari ere!

IMG 20231121 170516 1

Innovamateko familientzako formakuntzak (HH - LH)

Hemen dira Innovamateko familientzako formakuntzak (HH - LH). Saio birtualak, etapa bakoitzean matematika nola aurkezten den azaltzeko.

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola ikasten duen matematika zure semeak/alabak? Eta nola lagundu diezaiokezun etxean?

  • Familiak oso zati garrantzitsua zarete hezkuntza-komunitatean.
  • Horregatik, ikasturte hasierako formakuntzetara gonbidatu nahi zaituztegu. Online izango dira, haurrek matematika nola ikasten duten eta etxean nola lagundu diezaiekezuen jakiteko.
  • Saioak etapaka antolatuta egongo dira, eta gure matematikako didaktikako aditu taldeak ardura gehien sortzen dizkizueten gaiak landuko ditu. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute, eta zuretzako prestatutako baliabideak emango dizkizugu!

innova familiak

Eman izena zure semea/alaba dagoen mailan, eta idatzi inprimakian zer ikusi nahiko zenukeen saioan. 

IZENA EMAN

Zain izango gaituzu!

INN222

Intercambio: visita a Varsovia

La semana pasada el alumnado de primero de bachillerato visitó durante seis días Varsovia dentro del proyecto de intercambio.

Han continuado con las actividades sobre el bienestar emocional y la orientación al mundo laboral, poniendo fin al proyecto.

Han realizado presentaciones sobre la cultura y lingüística, videos sobre la profesión de sus sueños y una comparación del sistema educativo de cada país. Además, tuvieron la oportunidad de conocer la ciudad de la mano de alumnos polacos.

La experiencia ha sido realmente enriquecedora para conocer con las familias locales su cultura y costumbres. Realmente se ha creado una relación muy estrecha entre los alumnos. No cabe duda de que para la consecución del Modelo de Persona han tenido la oportunidad de desarrollar una serie de rasgos y características, sobre todo de solidez interna, cooperativa y emprendedora

 

02 1eb3d8fb c0c4 4c06 845d e814a277577503 ed45a8b5 a956 4fec a79d 79331056d77804 60a93318 b67e 4fa8 9d36 dcbb10ebf86c05 classicu 2025 05 18 214509.266

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.