Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Haztegi Ikastolak Eitb Maratoiarekin bat egin du - Bideo grabaketa

Ikastolako ikasle eta langileek bat egin dute EITB maratoiarekin. Horretarako, bideoa grabatzeaz gain, abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.

Ikastolako ikasle zein langileek hartu dute parte grabatutako bideoan. Hona hemen emaitza:

LASTERKETA SOLIDARIOA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR

Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.

Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.

Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute,
aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.

Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.

Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.

LASTERKETA

Haztegi Ikastolak Eitb Maratoiarekin bat egin du - Bideoa

Ikastolako ikasle eta langileek bat egin dute EITB maratoiarekin. Aurtengoan, Bizi Bedi Bizipoza leloa oinarri izanda, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde egingo da.

Aurtengoan ere, Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egin du, “Bizi Bedi Bizipoza” lelopean. Edizio honetan zahartze aktibo eta osasuntsu batean jarri du arreta EITB Maratoiak. Niko Etxarten "Euskal Rock and rolling" abestia da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: Ezina ekinez egina!

Ikastolako ikasle zein langileek hartu dute parte grabatutako bideoan. Hona hemen emaitza:

Haztegi Ikastolako Helduen Danborrada Konpartsa - Izen ematea

Legazpiko festak gerturatzearekin batera, aurten berriro ere festetako danborradan konpainia bat ateratzeko asmoa daukagu.


Aurtengo konpartsa osatzeko, 30 KUPEL eta 30 DANBOR izango gara.

ENTSEGU EGUNAK:

- NOIZ: APIRILAK 5-8-12-19 eta 22an izango dira arratsaldeko 20:00etan.
- NON: Haztegi ikastolako atzeko frontoian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: APIRILAK 5, ASTEARTEA

GALDETEGIA BETE - IZEN EMATEA

Animatu eta eman zure izena!

Haztegi Ikastolako ikasleak 2023ko Liburuaren egunean

Udal liburutegiak antolatuta, Liburuaren egunaren bueltan hainbat idazle etorri zaizkigu herrira.

Ez da erreza egungo gizartean irakurle berriak letren mundura erakartzea, baina saiatu beharra dagoenez gero, zer hoberik idazleak eurak aurrez aurre edukita baino?

Literaturak badu bere misterioa, eta misterioa desberdina da adinaren arabera; bakoitzari berea, jaungoikoaren legea. Jaungoiko, deabru edo dena delako, DBH2ko ikasleak Jon Arretxerekin solastu ziren Trumoiaren alaba eleberriaren inguruan, tsunami bortitz batek bizitza hankaz gora jartzen dion neska abenturazale baten bizipenak gai hartuta. Idazlearen bizipen pertsonalek fikzioa sortzeko balio dutela erakutsi zuen Arretxek.

Idazle eta bidaiari izanik, Arretxeri galdetu zioten aukeran zer nahiago duen, bidaia edo idazketa. Ez bata ez bestea, erantzun zuen Nafarroan bizi den bizkaitarrak. Batak ez du bestea kentzen, bata ez da bestea baino hobea. Ez da ikasleendako mezu txarra; beti kanpora begira ibili gabe, inoiz barnera begira jartzeak on egingo die, eta literatura tresna egokia izan liteke, kanporako nahiz barrurako. Haien hautua izango da, ordea.

Batxilergoko 2. Mailako ikasleak, berriz, Patxi Zubizarretaren Zerria lanaren inguruan aritu ziren hizketan, Alpeak eta Zuberoako bortuak lotzen dituen istorioaren nondik norakoak aztertuz. Baina bizitzaz ere sakon jardun zuen Patxik, bizitzaren eztia eta ozpina, pasioa eta ezina astindu zituen gure artean eta munduaz ikasteko eta mundua dastatzeko gonbidapena luzatu.

Lehen Hezkuntzako LH4ko ikasleek berriz, Paddy Rekalde idazlearen bixita jaso zuten. Bigarren hiruhilabetean zehar ""Lapatza"" liburuaren irakurketarekin amaitu ostean, solasaldia izateko aukera izan zuten.

Paddy 2

Patxi 1

Haztegi Ikastolako ikasleak garaile 2024ko KMK Erronkan

Jai giro ederrean ospatu genuen Haztegi Ikastolako erronka taldeko kideak Azpeitian ospatu zen Kilometroak eguna.

21 ikastoletako 340 ikasle elkartu eta antolakuntzak prestaturiko frogetan parte hartuz, goiz bikaina igaro genuen. Talde lana, errespetua eta alaitasuna izan ziren nagusi parte hartzaile guztien artean. Horrez gain, lehenengo saria ere jaso zuten gure ikasleek!

ERRONKAKO ARGAZKI GALERIA IKUSI
Zorionak denoi!

IMG 0501

IMG 0415

IMG 0434

IMG 0456

IMG 0472

IMG 0476

 

Haztegi Ikastolako ikasleak partaide KMK Erronkan

 

Jai giro ederrean ospatu genuen Haztegi Ikastolako erronka taldeko kideak Elgoibarren ospatu zen Kilometroak eguna.

21 ikastoletako 340 ikasle elkartu eta antolakuntzak prestaturiko frogetan parte hartuz, goiz bikaina igaro genuen. Talde lana, errespetua eta alaitasuna izan ziren nagusi parte hartzaile guztien artean. 

Zorionak denoi!

IMG 20251005 090151 1

IMG 20251005 WA0003

IMG 20251005 WA0004

IMG 20251005 WA0005

IMG 20251005 145105

IMG 20251005 135325 1

IMG 20251005 122702 1

 

Haztegi Ikastolako Jaialdia 24' - HH eta LH

Urtero legez, ate joka dauka Haztegi Ikastolak ikasleen jaialdia. "Bizirik gauden artean, bizirik gaudelako" lelopean, ekitaldi bikaina antolatu dugu.

Maiatzaren 14ean Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. 15 eta 16ean aldiz, LHko ikasleen jaialdia izango da Latxartegi aretoan.

ORDUA: 18:00etan

TOKIA: Latxartegi Aretoa

Hona hemen jaialdiko kartela:

HH LH JAIALDI KARTELA 2024 page 0001

Jarraian, ekitaldiaren inguruko bideoa duzue ikusgai: Ea asmatzen duzuen zein den aurtengo gaia!

Haztegi Ikastolako Jaialdia 26' - HH eta LH

Urtero legez, ate joka dauka Haztegi Ikastolako ikasleen jaialdia. "KOLOREAK!" izenburupean, primerako emanaldia prestatu dugu.
Maiatzaren 18an Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. Maiatzaren 19 eta 20ean aldiz, LHko ikasleen jaialdia izango da Latxartegi aretoan.
 
  • ORDUA: 18:00etan
  • TOKIA: Latxartegi Aretoa
Hona hemen jaialdiko kartela:
HH LH JAIALDI KARTELA 2026 page 0001 1

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2022 - 2023 Ikasturtea

HAZTEGI IKASTOLAKO MATRIKULAZIO KANPAINA | 2022 - 2023 IKASTURTEA 

?MATRIKULA EPEA: Urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra, urtarrilak 24 salbu.
⏰ORDUTEGIA: 8:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
?BILERA EGUNAK: Urtarrilaren 18an (euskaraz) eta 19an (gazteleraz).
      - GAIA: Haztegi Ikastolako proiektua eta funtzionamendua.
      - NON: Latxartegiko HH eremuan, Kultur Etxe ondoan.
      - ORDUA: 18:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
      - ATE IREKIAK: Lan egunetan eta hitzordu bitartez, urtarrilaren 20tik 28ra (24ean ezik)
        Ordua: 10:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
 
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943731097 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!?
 
 
PUBLICIDAD PRENSA 2 2022

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2022 - 2023 Ikasturtea

HAZTEGI IKASTOLAKO MATRIKULAZIO KANPAINA | 2022 - 2023 IKASTURTEA 

?MATRIKULA EPEA: Urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra, urtarrilak 24 salbu.
⏰ORDUTEGIA: 8:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
?BILERA EGUNAK: Urtarrilaren 18an (euskaraz) eta 19an (gazteleraz).
      - GAIA: Haztegi Ikastolako proiektua eta funtzionamendua.
      - NON: Latxartegiko HH eremuan, Kultur Etxe ondoan.
      - ORDUA: 18:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
      - ATE IREKIAK: Lan egunetan eta hitzordu bitartez, urtarrilaren 20tik 28ra (24ean ezik)
        Ordua: 10:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
 
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943731097 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!
 
 
PUBLICIDAD prensa 2022

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2024 - 2025 Ikasturtea

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2022an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.
Zuen seme-alaben bizitzako unerik garrantzitsuenetako bat heltzear dago, bere etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen eskolaratze prozesuaren hasiera, hain zuzen ere. Legazpin bertan dauden eskaintzen artean egokiena zeini deritzozuen erabaki baino lehen, horien Hezkuntza Proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.
Guztiz garrantzitsutzat jotzen dugu Haztegi Ikastolan haurrari eskaintzen diogun aukera, 2 urtetik 18 urte bitarteko ikasketa guztiak ikastetxe berean egitea ahalbidetuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa (DBHO) bertan eginez.
 
Bestalde, aipatu beharra dago egungo gizarteari egokitutako heziketa integralarekin dugun erabateko konpromisoa: Hezkuntza proiektu berritzailea, irakasleriaren etengabeko hobekuntza, pedagogia teknika aurrerakoiak, azken teknologia berriak, eleaniztasun goiztiarra... eta hau guztia gure familien konfidantzari esker.
 
Hemendik aurrera ere, gure ibilbide honetan, zuen konfiantza izan nahi genuke. Hau dela eta, hartu behar duzuen erabakiaren garrantzia kontuan izanik gu hobeto ezagutzeko egingo ditugun bileretara gonbidatzen zaituztegu:
 
? MATRIKULA EPEA: Otsailaren 7tik otsailaren 23ra. (Otsailaren 12 eta 13a ikastola itxita egongo da)
⏰ ORDUTEGIA: 8:00 -13:00 eta 14:30 -18:00 Ikastolako idazkaritzan.
? BILERA EGUNAK: Aurtengoan bilerak talde txikietan egingo dira, beraz, izen-ematea online egin daiteke web orrialdean edo eta ikastolako idazkaritzan papera entregatuz.
      - Urtarrilak 30, asteartea 17:30ean (Euskaraz)
      - Urtarrilak 31, asteazkena 17:30ean (Gazteleraz)
      - Otsailak 1, osteguna 17:30ean (Euskaraz)
      - Otsailak 5, astelehena 17:30ean (Gazteleraz)
 
IZEN-EMATEA ONLINE edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.
 
 
Egun hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!
2024 25 MATRIKULAZIO KARTELA 2

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2025 - 2026 Ikasturtea

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2023an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.
Zuen seme-alaben bizitzako unerik garrantzitsuenetako bat heltzear dago, bere etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen eskolaratze prozesuaren hasiera, hain zuzen ere. Legazpin bertan dauden eskaintzen artean egokiena zeini deritzozuen erabaki baino lehen, horien Hezkuntza Proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.
Guztiz garrantzitsutzat jotzen dugu Haztegi Ikastolan haurrari eskaintzen diogun aukera, 2 urtetik 18 urte bitarteko ikasketa guztiak ikastetxe berean egitea ahalbidetuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa (DBHO) bertan eginez.
 
Bestalde, aipatu beharra dago egungo gizarteari egokitutako heziketa integralarekin dugun erabateko konpromisoa: Hezkuntza proiektu berritzailea, irakasleriaren etengabeko hobekuntza, pedagogia teknika aurrerakoiak, azken teknologia berriak, eleaniztasun goiztiarra... eta hau guztia gure familien konfidantzari esker.
 
Hemendik aurrera ere, gure ibilbide honetan, zuen konfiantza izan nahi genuke. Hau dela eta, hartu behar duzuen erabakiaren garrantzia kontuan izanik gu hobeto ezagutzeko egingo ditugun bileretara gonbidatzen zaituztegu:
 
 - MATRIKULA EPEA: Otsailaren 3tik 14ra.
 - ORDUTEGIA: 08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
 - BILERA EGUNAK:
    • Urtarrilak 28, asteartea, 17:30etan (Euskeraz).
    • Urtarrilak 29, asteazkena, 10:00etan (Gazteleraz).
    • Urtarrilak 30, osteguna, 10:00etan (Euskeraz).
    • Urtarrilak 30, osteguna, 17:30etan (Gazteleraz).

Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.

 

Epea: Urtarrilaren 9tik 23ra.

Egun hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!
2025 2026 MATRIKULAZIO KARTELA 1 page 0001

Haztegi Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia

HAZTEGI IKASTOLAKO OHIKO BATZAR NAGUSIA

  • EGUNA: 2022ko otsailaren 22an, asteartea.
  • ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian).
  • TOKIA: Legazpiko LATXARTEGI ARETOAn

GAI ZERRENDA

  1. Lehendakariaren agurra .
  2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
  3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa.
  4. 2020-21 Ikasturteko MEMORIA ( Gestio Memoria; balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegozkie, onespena.
  5. Artezkaritza kontseiluko kideen hautaketa.
  6. Zaintza batzordeko kideen hautaketa.
  7. Estatutuak Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legera, abenduaren 20kora, egokitzearen onarpena, hala badagokio.
  8. 2021-22 ikasturteko Gestio Plana.
  9. IKT-rako (informazioaren eta komunikazioaren teknologiarako) jarritako kuotaren berrikuspena eta, hala badagokio onespena.
  10. Galde-eskariak .

 

OHIKO BATZAR NAGUSIA - INFORMAZIOA

Haztegi Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia - Otsailaren 22an izango da

GIZARTE EKIMENEKO LEGAZPIKO HAZTEGI IKASTOLA KOOP. ELK. OHIKO BATZAR OROKORRA 2024-01-24

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 23an izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.

     - EGUNA: 2024ko otsailaren 22an, osteguna

     - ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)

     - TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan

     - GAI ZERRENDA

          Lehendakariaren agurra

  1. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
  2. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
  3. 2022-2023 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
  4. Artezkaritza kontseiluko kideen hautaketa.
  5. Errekurtso batzordeko kideen hautaketa
  6. 2023-2024 ikasturteko Gestio Plana
  7. Galde-eskariak

Mila esker, 

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian. 
 
LASTERKETA
 
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromisoa eta ahalegina.  Era berean, maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea).  Elkartasunari balioa ematea zen xedea eta ikasleen artean zabaldu beharreko balorea dela iruditzen zaigu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saioak ere eskaini genituen maila guztietan, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. 
 
LASTERKETA 1
 

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili da.  Jada, Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Mila esker proiektu honetan bidelagun izan zareten guztioi (Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak)!

Lanean jarraituko dugu!

IMG 20240223 WA0025

IMG 20240209 091841 883

IMG 20240226 170823 085

IMG 20240226 170823 061


 

Haztegin Ikastolara oinez: Mugikortasun proiektu berria

Azken ikasturteetan, ikastolako autobus-zerbitzuaren erabiltzaile kopuruak izan duen beherakada nabarmena eta zerbitzuak ekonomikoki zein ingurumenaren ikuspegitik jasangarria izateari utzi diola kontuan hartuta, autobus-zerbitzua bertan behera uzteko erabakia hartu dugu.

Erabaki horretara iritsi aurretik, zuzendaritza-taldeak hausnarketa-prozesu bat jarri du martxan, beste ikastola batzuetako esperientziak aztertuz eta gure familien beharrei erantzuteko aukera jasangarriagoak bilatuz.

Prozesu horren emaitza da «Ikastolara oinez» mugikortasun-proiektu berria. Ekimen honen bidez, ikasleek ikastolara oinez joateko aukera izango dute, talde antolatu batean eta begirale baten ardurapean.

Proiektuaren helburua ez da soilik ikastolarako joan-etorriak antolatzea; gure haurren egunerokoan ohitura osasungarriak sustatzea, jarduera fisikoa bultzatzea, ingurumen-inpaktua murriztea eta ikasleen autonomia zein lagunarteko harremanak indartzeaere bada.

ZERBITZU BERRIAREN EZAUGARRIAK

  • Hasiera-data: azaroaren 2a.
  • Nori zuzenduta: HH4tik LH6ra bitarteko ikasleei.
  • Ibilbidea: Momentuz autobuseko erabiltzaileek egiten zuten ibilbidea eskainiko dugu: Urtatza–Ikastola (Behar izanez gero beste ibilbide batzuk eskaintzeko aukera aztertuko da.)

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

Geldiune bakoitzeko ordutegia errespetatzea ezinbestekoa izango da, taldeak ibilbidea behar bezala egin ahal izateko.


PREZIOA

  • Bidaia 1 egunean (goizean edo arratsaldean): 15 €/hilean.
  • 2 bidaia egunean (goizean eta arratsaldean): 25 €/hilean.

Zerbitzuaren lehen asteetan, funtzionamendua hobetzeko eta beharretara egokitzeko, ordutegietan, ibilbidean edo bestelako antolaketa-kontuetan moldaketak egin ahal izango dira.

Zerbitzu berriaren funtzionamendua, antolaketa eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko, urriaren 26an, 17:30ean, bilera bat egingo dugu ikastolako liburutegian.

Familia guztiak gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Aukera ona izango da proiektuaren xehetasunak ezagutzeko, zuen zalantzak argitzeko eta ekimen berri honen inguruko informazioa zuzenean jasotzeko.

Zerbitzuan izena emateko esteka: Ikastolara oinez. Epea: urriaren 28a.

 

 

 

 

Hemen da 23.KORRIKA!

Hona hemen Legazpin izango dugun Korrika Kulturalaren egitaraua.

3752915c 39c5 4818 b24e d8406c278953 1

Animatu eta parte hartu!

HARRO HERRI!

Heriotzaren pedagogia Haztegi Ikastolan

Emozio-heziketa osasungarria hedatzeko asmotan, Haztegi Ikastolako irakasleok Nerea Mendizabalen eskutik “Dolua”ren inguruko formazio saioak jaso ditugu, sinetsirik baikaude heriotzaren psikopedagogian heztea bizitzarako heztea dela. Gaur egun, oraindik ere, kosta egin ohi zaigu heriotzaren inguruan naturalki hitz egitea eta barneratuta dugu bizitzan emozio onak eta txarrak bereizten direla, baina ideia hau puskatu beharra dugu, emozio guztiak baitira ezinbestekoak bizitzari aurre egiteko. Era berean, garrantzitsua da emozio horiek bizitzeaz gain, adierazten ikastea ere. Hau dela eta, ikasleei doluaren bizipena bizipen natural gisa hartzen lagundu nahi diegu, heriotzari buruz hitz egitea ez baita hiltzea. 

Hau guztia kontuan izanik, HHko ikasleak emozioen inguruko lanketarekin ari dira eguneroko gertakariak oinarri hartuta. Galera bitarteko hartuta “dolua” gelaratu da horren inguruan sortzen diren emozioak bideratzeko asmoz. 

LH5en, bestalde,  hainbat tutoretza saio eskaini dizkiogu gai honen lanketari. Ikasleek gaia gogotsu hartu zuten hasieratik eta honen inguruan zituzten hainbat kezka zein beldur azaleratu zituzten. Ondoren hainbat material (abestiak, ipuinak…) erabilita gaiaren lanketa sakona egin genuen euren kezka eta zalantza horietatik abiatuz. 

Bestalde, DBH3n ere Balio Etikoetako ikasgaian lanketa sakona egiteko aukera izan dugu. Ikasleek heriotzaren inguruan duten jakin mina abiapuntu hartuta, etxeetan gaiaz hizketa egiteko aukera izan dugu ondoren hausnarketarako tartea hartuz. Hainbat material erabilita heriotzarekin lotutako sentimentuak (amorrua, ukazioa, errua…) landu ditugu. Lanketari bukaera emateko, zaintza paleatibotan lanean aritutako Mikele Arizkorreta erizainarekin saioa izan dute. 

Ikasturte honetan bildu ditugun esperientziak tutoretza planean txertatzea da gure helburua. 

“Heriotzaren gaia Hezkuntzan sartzen ez bada, ez da bizitzarako hezten”  Mar Cortina 

 

DOLUA 2

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.