Eguraldiak eskainitako ater uneak aprobetxatuz, ekin diogu 2022ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Bi urteko etenaren ondoren, hainbat eta hainbat konturi egin behar izan diogu aurre eta ezin izango genuen aurreikusitako guztia egin hainbaten laguntzarik gabe.
Aurten bi egunetan antolatu ditugu ekintzak. Orain eskerrak ematea dagokigu!
Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.
Esker berezia Igor Andueza Zabalo LH3ko ikasleari. Bere marrazteko gaitasunari esker, Atracciones Sanzek Ikastola egunerako parkea oparitu digu. Eskerrik asko Juanpa! Izugarri gozatu dute ikasleek!
Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik! Larunbatean berriz, eskalada, slackline eta garai bateko jolasak izan genituen. Esker bereziak laguntzen aritu zinetenei eta Arruaha eta Buztintegiko kideei.
Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.
Eskerrik asko goizean goiz gosaltzeko txurroak ekarri dituzuenoi. Egunari ekiteko indarra eman digute eta behar-beharrezko genuen.
Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.
Eskerrak musika eskolari gure festa eguna alaitzen laguntzeagatik.
Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.
Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.
Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Etena luzea egin zaigu eta Ikastola eguna ospatzeko irrikitan geunden. Pozgarria izan da berriz ere auzolanean eta festa giroan elkartzea.
Aprovechando los momentos ofrecidos por la meteorología, hemos llevado a cabo la fiesta Ikastola eguna 2022 y hemos podido celebrarla como nos merecíamos.
Después de dos años de parón, hemos tenido que hacer frente a infinidad de situaciones y no hubiéramos podido hacer todo lo previsto sin la ayuda de muchos. Este año hemos organizado las actividades en dos días. ¡Ahora nos toca dar las gracias!
Gracias a todos nuestros alumnos. Una vez más habéis sabido responder también este día. Los protagonistas sois vosotros y trabajamos con y para vosotros.
Un agradecimiento especial a Igor Andueza Zabalo, alumno del LH3. Gracias a su capacidad de dibujo, Atracciones Sanz nos ha regalado el parque para el día de la Ikastola. ¡Gracias Juanpa! ¡Los alumnos han disfrutado muchísimo!
¡Gracias también a la Comparsa de Gigantes de Legazpi por alegrar nuestra fiesta!
El sábado tuvimos escalada, slackline y juegos de antaño. Agradecimiento especial a los que estuvisteis ayudando y a los miembros de Arruaha y Buztintegi.
Gracias a todas las familias de la ikastola. Este día es fruto del trabajo conjunto realizado durante este largo curso y todos habéis colaborado de una manera u otra.
Gracias a los que trajeron churros para desayunar a primera hora de la mañana. Nos han dado fuerzas para empezar el día y nos era absolutamente necesario.
Gracias a todos los que habéis traído material para el rincón solidario (bizcochos, joyas…) También debemos tener presente a los que están peor que nosotros: la solidaridad es una de nuestras señas de identidad.
Gracias a la escuela de música por ayudar a alegrar nuestra jornada festiva.
¡Gracias al Ayuntamiento por prestarnos material! Muchas gracias a todos los que habéis estado colocando y quitando mesas y sillas. Porque si ponerlas no es poco, cuando todo ha terminado también habéis hecho un último esfuerzo.
Gracias a todos los que nos hemos reunido cenando juntos. Hemos creado un ambiente inmejorable entre todos. Nuestros cánticos y carcajadas se han oído de muy lejos. Gracias a todos los asistentes. Y también a los que os habéis quedado sin poder asistir.
La espera se nos ha hecho larga y estábamos deseando celebrar el día de la Ikastola. Ha sido una alegría volver a juntarnos en auzolan y en un ambiente festivo.
Gaur, ekainak 2, ostirala, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.
Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.
Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!
Gogoratu, afariko mahaien eta aulkien muntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.
Eguraldiak lagunduta, ekin diogu 2023ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Beste behin, egun borobila ospatzeko aukera izan dugu. Orain eskerrak ematea dagokigu!
Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.
Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik!
Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.
Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.
Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.
Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.
Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Pozgarria izan da, auzolanean eta festa giroan elkartzea.
El 31 de mayo, viernes, celebraremos el día de la Ikastola en Haztegi Ikastola.
El objetivo principal de este día es que alumnos, padres y profesores nos lo pasemos bien juntos en un ambiente festivo, fortaleciendo nuestra comunidad. Se ha confeccionado un bonito programa y queremos agradecer a todos los que os habéis inscrito para colaborar en tareas de txoko u organización.
Dentro de las actividades se han organizado diferentes "txokos", aquí tenemos el programa que hemos preparado:
Eguraldiak lagunduta, ekin diogu 2024ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Beste behin, egun borobila ospatzeko aukera izan dugu. Orain eskerrak ematea dagokigu!
Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.
Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik!
Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.
Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.
Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.
Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.
Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Pozgarria izan da, auzolanean eta festa giroan elkartzea.
Ostiralean, maiatzak 31, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.
Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.
Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!
Ostiralean, maiatzak 29, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.
Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.
Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!
Eskerrik asko, ikastola egunean parte hartu zenuten guztioi! Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Ikastola Egunean parte hartu zenuten ikasle, familia, langile, boluntario eta laguntzaile guztiei.
Aurtengo edizioa benetako arrakasta izan da: jarduera guztiek harrera paregabea izan zuten, txokoak jendez gainezka egon ziren, emanaldiek giro bikaina sortu zuten eta egun osoan zehar elkartasuna eta giro aparta izan ziren nagusi.
Beste behin ere, Haztegi Ikastola komunitate bizia dela erakutsi dugu. Zuen ilusioari, lanari eta inplikazioari esker, denon artean egun ahaztezina bizi izan genuen. Eskerrik asko egun hau posible egin zenuten guztioi. Harro gaude osatzen dugun komunitateaz!
Jarraian, ikastola eguneko irudiak dituzue ikusgai:
Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari. Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki dute ikastolen jaiek.
Beraz, heldu den azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian taularatuko dugun SUTAN Musikala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Gainera, Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarriko du 40 musikariaren laguntzaz.
Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken txanpan, Bilbora iritsiko da, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.
NOIZ: Azaroak 25, ostirala 19:00etan NON: Bilboko Campos Eliseos Antzokia
Aurretik bertan behera gelditutako mendi irteera berriro ere martxan da! Oraingo honetan, “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin bat eginez antolatu dugu.
Aurten, Kilometroen 50. urteurrena ospatzen da, eta ospakizun horren baitan antolatutako ekimen honen helburua Gipuzkoako ikastola guztien artean bakoitzak bere inguruko mendi tontor batera hurbilduz, guztion artean 50 tontor konkistatzea da.
Haztegi Ikastolako komunitate osoari (ikasle, guraso eta langileei) zuzendutako irteera izango da. Helburua da elkarrekin naturaz gozatzea, harremanak sendotzea eta komunitate bezala une polit bat partekatzea. Ikastola ez da soilik ikasteko gunea; elkarbizitza, esperientzia partekatuak eta komunitate sentimendua eraikitzeko espazioa ere bada. Horregatik, irteera hau aukera paregabea izango da familia, ikasle eta irakasleak giro lasaian elkartzeko, naturan ibiltzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.
Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera!
Eguna: Maiatzaren 24a
Izena emateko azken eguna: Maiatzaren 17a
Ordua: 10:00etan
Abiapuntua: Ikastolako patioa
Ibilbidea adin eta maila ezberdinetara egokituta egongo da, parte-hartzaile guztiek modu erosoan gozatu ahal izan dezaten. Helburua ez da soilik mendira igotzea, baizik eta bidean sortzen diren uneak partekatzea: elkarrizketak, barreak eta komunitate giroa.
Mendi irteeraren inguruko informazio zehatza eta izena emateko galdetegia esteka honetan aurkituko dituzue: IZEN-EMATEA
Haztegi Ikastolako komunitate osoari (ikasle, guraso eta langileei) zuzendutako mendi irteera berezi bat antolatu dugu, elkarrekin naturaz gozatzeko, harremanak sendotzeko eta komunitate bezala une polit bat partekatzeko helburuarekin. Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera!
Ikastola ez da soilik ikasteko gunea; elkarbizitza, esperientzia partekatuak eta komunitate sentimendua eraikitzeko espazioa ere bada. Horregatik, mendi irteera hau aukera paregabea izango da familia, ikasle eta irakasleak giro lasaian elkartzeko, naturan ibiltzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.
Eguna: Martxoaren 15a
Izena emateko azken eguna: Martxoaren 8a
Ordua: 10:00etan
Abiapuntua: Ikastolako patioa
Ibilbidea adin eta maila ezberdinetara egokituta egongo da, parte-hartzaile guztiek modu erosoan gozatu ahal izan dezaten. Helburua ez da soilik mendira igotzea, baizik eta bidean sortzen diren uneak partekatzea: elkarrizketak, barreak eta komunitate giroa.
Mendi irteeraren inguruko informazio zehatza eta izena emateko galdetegia esteka honetan aurkituko dituzue.IZEN-EMATEA
Animatu eta zatoz gurekin egun pasa berezi bat bizitzera!
Ikasturte honetan ere ikastolako jertsea erosteko aukera izango duzue. Erosi nahi baduzue “Zuzen zerbitzu grafiko”-koek duten dendan probatzeko aukera izango duzue azaroaren 3tik azaroaren 14ra bitarte, 10:00etatik 13:00etara.
Jertsearen prezioa 27 eurotakoa izango da.
Eskaera egiterakoan, zuen izen-abizenak eta neurria adierazteaz gain, ordaindu egin beharko duzue eta zenbaki bat esleituko zaizue.
Prest dituztenean jakinaraziko dizuegu eta jaso ahal izateko aurretik emandako zenbaki horren agiria eraman beharko duzue.
Ikasturte honetan umeen ikastolako kamiseta eskatzeko aukera izango da. Interesa baduzue, kamiseta probatzeko aukera izango da “Zuzen zerbitzu grafikoak” dendan. kamiseta kolore mostazakoa izango da eta bere prezioa 12 eurokoa da.
Hauek dira kamiseta probatzeko zehaztu ditugun egunak:
Maiatzak 5etik 8ra (10:00-13:00/17:00-19:00)
Eskaera egiterakoan, zuen izen-abizenak eta neurria adierazteaz gain, ordaindu egin beharko duzue eta zenbaki bat esleituko zaizue.
Kamisetak jasotzeko epea:
Maiatzaren 25etik 29ra (10:00-13:00/17:00-19:00)
*Oharra: Jaso ahal izateko aurretik emandako zenbaki horren agiria eraman beharko duzue.
Bestalde, helduen kamisetak ikastolan ditugu salgai 15 eurotan. Interesa duenak idazkatitzatik pasa dadila.
Dagoeneko izango duzue Haztegi ikastolaren irudi-aldaketaren berri.
Irudia logo batean erakusten da; eta logo hori, laster eskuratu ahal izango dugu hainbat materialetan. Material berri hori zuen eskura jarri dugu herrian zehar gure presentzia areagotu nahian.
Asteburu honetarako aurreikusita genuen mendi irteera BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu. Aurrerago, zehaztuko dugu data berri bat ekintza aurrera eraman ahal izateko.
Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 22an izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
EGUNA: 2025eko otsailaren 18an, asteartea
ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
GAI ZERRENDA:
Lehendakariaren agurra
Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
2023-2024 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
Zaintza batzordeko kideen onarpena.
2024-2025 ikasturteko Gestio Plana
Galde-eskariak
OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.