Aste honetan ekin diote 2 urteko haurrek familiarizazio edo etxekotze prozesuari. Eta ohi bezala, emozio eta esperientziaz jositako garaia bilakatzen ari da. Izan ere, edozein haurrentzat lehen aldiz ikastolara joatea bizipen handia da, bai haurra berarentzat eta baita familia osoarentzat ere. Familiarizazio garaia ez da egun bat edo aste bat soilik; prozesu bat da, bakoitzak bere erritmoan egiten duena. Oso garrantzitsua da ulertzea haurrek eta familiak emozio ugari biziko dituztela, eta emozio horiek guztiak sanoak, egokiak eta beharrezkoak direla. Haurrek bizi ditzaketen emozioak HHko haurrak oraindik mundua esploratzen eta harreman berriak eraikitzen ikasten ari dira. Ikastolan lehen pausoak ematean, honako emozio batzuk ager daitezke: Poza: lagun berriak, jolasak eta material berriak ezagutzean. Beldurra edo urduritasuna: lehen aldiz gurasoengandik urruntzean. Haserrea edo frustrazioa: gauzak nahi bezala ez direnean gertatzen. Nostalgia edo tristura: etxeko segurtasun-gunetik urrun sentitzea. Garrantzitsua da jakitea emozio guztiak onargarriak direla eta ez direla ez epaitu ez reprimitu behar. Haurra den bezalakoa da, eta onartuak sentitzen direnean, emozio horiek modu osasuntsuan kudeatzen ikasiko dute. Familiak ere erdigunean Askotan ahaztu egiten zaigu familiarizazio prozesua ez dela haurrak bakarrik bizitzen duena. Gurasoek ere: Poza eta ilusioa sentitzen dute euren haurra hazten eta autonomo bihurtzen ikustean. Kezkak eta zalantzak agertzen dira: ondo moldatuko ote da? negar egingo ote du? ulertuko ote dute? Tristura edo erruduntasuna ere senti dezakete, askotan gurasoek “utzi” egiten dutelako haurra beste pertsona batzuen zaintzapean. Lasaitasuna ere etor daiteke pixkanaka, haurra gustura dagoela ikusten denean. Hori guztia normala da. Familiek euren emozioak partekatu eta adierazi behar dituzte, bakoitzak berea bizitzeko eskubidea duela jakinda. Zer egin prozesua ahalik eta osasuntsuena izan dadin Hona hemen aholku hezigarri eta praktiko batzuk: Entzun haurra eta zure burua: haurra zer sentitzen ari den ulertzen saiatu, eta zure emozioak ere onartu, epairik gabe. Errealitatea aurrez azaldu: kontatu haurrei zer aurkituko duten, nork zainduko dituen, zer egingo duten. Ezinbestean, segurtasuna emango die. Agurrak laburrak eta atseginak izan daitezela: luzaroan agur esateak haurra gehiago urduri jar dezake. Elkarrekin egon denbora bereziak: ikastolatik bueltan, haurrak kontatu nahi duena entzun eta elkarrekin egoteko tarte lasaia hartu. Konfiantza izan hezitzaileengan: familiaren eta ikastolaren arteko konfiantza funtsezkoa da haurrak seguru senti daitezen. Lasai, bakoitzak bere erritmoa dauka! Haur batzuentzat aste pare bat nahikoa izan daiteke, beste batzuek hilabete batzuk beharko dituzte. Ez da lasterketa bat. Zure emozioak kudeatu: zure kezkak eta beldurrak beste heldu batzuekin partekatu (ikastolako aholkulariarekin, hezkuntza komunitate edo senideekin...), haurrek zure urduritasuna gehiegi nabaritu ez dezaten. Beraz, familiarizazioa ez da bakarrik haurra moldatzeko prozesu bat; familia osoak partekatzen duen bidaia emozionala da. Emozio guztiak baliozkoak dira, eta askatasun osoz bizi behar dira, epairik gabe eta batez ere, maitasunez.
DBH3ko ikasleak gara eta Plastikako saioetan egin dugun lana aurkeztu nahi dizuegu. Ikastolako jolaslekua triste samar zegoela ikusita, bizitasuna eta poza ematea erabaki dugu.
Horretarako, lurrean zeuden jolasak berritu eta aproposak izan daitezkeen beste batzuk txeratu ditugu. Ondoren, harriekin egindako " 3 lerroan " jolasak margotu, Irizar lantegiak emandako oihalegin poltsa polittak josi eta kolore alaiez dekoratu ditugu, jolasak bertan sartzeko.
Guzti hau LHko ikasleei oparitzeko asmoz, gelan eta jolaslekuan elkarrekin gozatu dezaten!
Treba Gurasoak: Nola zaindu seme-alaben emozioak - Martxoaren 14an, osteguna, 17:30ean Kultur etxean.
Datorren ostegunean, martxoak 14,17:30ean hitzaldi bat izango da Kultur etxeko areto nagusian, honako izenburupean: Haurren emozioen bidelagun: Nola zaindu seme-alaben emozioak.
Donna Apellaniz izango da hizlaria.
Hitzaldia haurren gurasoei zuzendutakoa da eta TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Saio honetan seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
Irekita dago atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 548 ikastaroetan parte hartu ahal izateko eskaerak egiteko epea. Hiru asteko iraupena izango duten ikastaro eta egonaldi hauek, BDHko 3. eta 4. mailetako ikasleei nahiz Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzenduak dira.
Plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:
Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
Aurten, Haztegi Ikastolak ere Hondakinen Prebentziorako Europako Astean (EWWR 2025) hartuko du parte, azaroaren 22tik 30era ospatuko den ekimenean, hain zuzen ere.
Hondakinen sorrera gutxitzea, berrerabilera sustatzea eta elkartasuna lantzea da gure ikasleen artean bultzatzen den helburua.
Ekimenen artean honako hauek nabarmentzen dira:
Janari galerak ekiditeko kartelak sortu dituzte LH 4ko ikasleek, eta ikastetxe osoan zehar jarri dira, guztion artean elikagaien xahuketa murrizteko.
Ikasle hauek Tolosara ibilaldia egingo dute abenduaren 4an, Topicen Irizarreko material soberakinekin txotxongiloak sortzera, berrerabilpena eta sormena uztartuz. Txontxongiloak egiteko eskulan honetan taula honetan adierazten diren CO2 isurketa kopuru hauek aurreztuko dira.
Azkenik, urtero bezala abenduaren 20an Merkatu txikia antolatuko da, bertan, berrerabilpena bultzatuz, izan ere, jostailuak, jolasak eta liburuak bildu eta erabilera berri bat emango zaie. Gauzei bigarren bizitza bat ematea eta elkartasuna sustatzea da helburu.
Ekintza hauekin, Haztegik ekonomia zirkularraren balioak eta ingurumenarekiko ardura gure eguneroko bizitzan txertatu nahi ditu.
Kilometroak ikastolen aldeko jai handi bat baino gehiago da. Euskararen, hezkuntzaren eta ikastolen proiektuaren aldeko konpromisoa partekatzeko eta komunitate osoa elkartzeko aukera paregabea da. Egun honetan, milaka lagunek bat egingo dugu euskararen inguruan, elkarrekin gozatzeko, partekatzeko eta etorkizuneko belaunaldiei euskara eta euskal hezkuntza indartsuago bat eskaintzeko.
Aurten, Lazkao izango da topagunea, eta bertan izango ditugu egunaz gozatzeko hainbat jarduera eta proposamen. Gure ikastolatik, familia, ikasle, langile eta komunitateko kide guztiak animatu nahi ditugu Lazkaora gerturatu eta Kilometroak jaiaren parte izatera.
Haztegi Ikastolako DBH4ko ikasleek ere, KMK ERRONKAn parte hartuko dute. Hona hemen argazkia:
Egun ederra izango da lagunartean eta familian gozatzeko, euskaraz bizitzeko eta gure artean harremanak sendotzeko. Beraz, ez galdu aukera eta batu zaitezte gurekin egun berezi honetan!
Organizado por Gehitu (Asociación de lesbianas, gays, trans, bisexuales e intersexuales del País Vasco) y Haztegi Ikastola, os invitamos a una charla sobre "identidad sexual y orientación sexual".
A continuación tenéis los datos de la convocatoria:
Prest al zaude arratsalde magiko baterako? Martxoaren 5ean (osteguna), 17:00etatik 18:00etara, ipuinek gure ikastolako txokoak beteko dituzte irudimenez, barrez eta emozioz.
Ordutegia: 17:00 – 18:00
Norentzat: HH5etik LH2ra bitarteko ikasleentzat.
Izen-ematea: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. IZEN-EMATEA
Ekimen hau ikasturte honetan tailer pedagogikoak eskaintzera animatu den guraso taldearen eskutik antolatu da. Ipuin kontaketarekin hasiko gara, baina aurrerantzean beste hainbat tailer ere izango ditugu: eskulanak, buruhandi tailerrak, udaberriko lore eta landareekin sortutako artelanak…
Guztiok batera komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik, proiektu honen parte izatera animatzen zaituztegu!
Eraiki dezagun komunitatea elkarrekin. Manten dezagun ikastola bizirik!
Arratsalde magikoa bizi izan dugu gure ikastolan! Martxoaren 5ean, Pedagogia Tailerrak guraso taldearen eskutik antolatutako ipuin kontaketa ekimena arrakasta handia izan zen.
Gure txokoak irudimenez, barrez eta emozioz bete ziren, eta giro paregabea sortu zen familien, haurren eta antolatzaileen artean. 30 familia baino gehiago gerturatu ziren hitzordura, eta benetan pozgarria izan zen zuen parte-hartzea eta ilusioa ikustea. Horrelako ekimenek gure komunitatea indartzen dute eta elkarrekin ikasteko eta gozatzeko espazio aberasgarriak sortzen dituzte.
Eskerrik beroenak bertaratu zineten familia guztiei. Zuen konpromisoari eta ilusioari esker, proiektu hau errealitate bihurtu da. Eta mila esker Maialen, zure proiektua gurekin partekatzeagatik!
Hau lehen pausoa besterik ez da… jarraipena izango du!
Aurreko ostiralean, ikasle ohien III. topaketa ospatu genuen Ikastolan. Ekitaldi honen helburua Batxilergoko azken urtean dauden ikasleei orientazioa eskaintzea izan da, etorkizuneko ikasketei eta lan-aukerei buruzko zalantzak argitzen laguntzeko.
Topaketan, ikasketak hasi berri dituzten, ikasketa-prozesuan dauden edo dagoeneko lan munduan murgilduta dauden ikasle ohiek parte hartu dute, eta euren esperientziak partekatu dituzte gaur egungo ikasleekin. Elkarrizketa aberasgarrien bidez, parte-hartzaileek informazio baliotsua jaso dute hurrengo urteari begira erabakiak hartzeko.
Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek mokadutxo batez gozatzeko aukera izan dute.
Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki topaketara hurbildu diren ikasle ohiei, gonbidapena onartu eta prestutasunez euren denbora eskaini dutelako. Mila esker!
Bueltan dira gure DBH2ko ikasleak Jacan 3 egun zoragarri pasa ostean.
Pasa den asteazkenean, Jacara abiatu ziren gure DBH2ko ikasleak autobusez. Iritsi bezain laster maletak utzi eta Candanchurantz jo zuten eskalda, tirolina eta rapel egitera, bertan bazkaldu ondoren. Jarraian, Jacako bolatokian izan ziren, argi utziz boloak ez direla beraien indargunea…
Bigarren egunean, Rafting egiteko aukera izan zuten izugarrizko eguraldi zein parajeak bidelagun zituztelarik. Arratsaldean, Loarreko gaztelua bisitatu zuten.
Hirugarren egunean, bidaiari amaiera paregabea emateko, Jaca ezagutzeko aukera eskaini zitzaien, pista-joko interesgarri baten bidez.
Bizitza osorako oroitzapen politak pilatzen jarrai dezagun elkar!
Itzuli dira Pragatik DBH 4ko ikasleak. Urtero bezala, ikasbidaia izan dute apirilaren 5etik 9ra. Hegazkinez joan ziren eta Pav Prague hotelean hartu dute ostatu.
Lehenengo egunean bertako gidari baten laguntzarekin hirian zehar ibilaldia egin zuten gune esanguratsuenak ezagutzeko. Arratsaldez, juduen auzoa (sinagoga garrantzitsuenak, hilerria…) gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Bigarren egunean, Pragako gaztelua ezagutu zuten barrutik eta, egunari amaiera ezin hobea emateko, iluntzean Karlovy diskoteka bisitatu zuten.
Hurrengo egunean, Terezin kontzentrazio-esparrura egin zuten txangoa. Bertako bi eremuak ezagutu zituzten eta gelan ikasitako hainbat kontu bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten.
Azken eguna oroigarriak eta erosteko baliatu zuten. Egunotan hainbat tarte izan dituzte libre, Pragako gune garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, elkarrekin bizipen ahaztezinak eskuratzeko.
Bueltan nekea somatzen zen aurpegietan baina zoriona begietan.
Aurtengo Ikastola eguna maiatzaren 29an izango da. Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz.
Antolaketa lanak aurrera doaz eta Ikastolako patioan egingo dugun afarian parte hartu nahi baduzue, ohar honen azpian dagoen taula bete eta idazkaritzan entrega ezazue. Gogoan izan nork bere janaria ekarri beharko duela.
Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaia eta desmuntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.
ANIMATU ETA EMAN IZENA!
IZENA EMATEKO EPEA: Utzi orria idazkaritzan maiatzaren 21a baino lehen.
Tras dos años de obligado parón, celebraremos el día de la Ikastola el 3 de junio.
El objetivo principal de este día es reunirnos los en un ambiente festivo para reforzar la comunidad educativa. Para organizar la cena que realizamos ese día en el patio de la Ikastola necesitamos conocer el número de asistentes. Por lo tanto, si tenéis intención de participar, rellenad esta ficha y entregadla en la secretaría de la ikastola. Recordad que cada uno deberá traer su comida.
Contamos con vuestra colaboración y os animamos a que participéis en el taller que más os guste. Marcad con una cruz el taller elegido.
Por último, pedimos vuestra colaboración en el montaje de las mesas y sillas para la cena. El montaje comenzará a las 18:30 horas.
ANIMAOS Y APUNTAOS antes del 27 de mayo entregando esta hoja en la secretaría de la ikastola.
Bi urteko geldiunearen ondoren, aurtengo Ikastola eguna ekainaren 3an izango da.
Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Antolaketa lanak aurrera doaz eta Ikastolako patioan egingo dugun afarian parte hartu nahi baduzue, ohar honen bidez jakinaraztea eskertuko genizueke. Gogoan izan nork bere janaria ekarri beharko duela.
Ekintzen artean hainbat txoko antolatuko dira eta hauek aurrera eraman ahal izateko zuen laguntza beharrezkoa dugu. Horretarako, jarri gurutze bat laguntzeko prest zaudeten txokoan.
Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.
ANIMATU ETA EMAN IZENA!
IZENA EMATEKO EPEA: Utzi orria idazkaritzan maiatzaren 27a baino lehen.