Gaurkoan, LH4eko ikasleek Iosu Egañaren bisita jaso dute. Gaztelanian "Paraolímpicos" gaia lantzen ari garen honetan, polita iruditu zaigu, gure herrian eredugarri den aita baten bizipenak gertutik ezagutzea.
Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote eta maixutasun handiz erantzun ditu guztiak.
Mila esker bizitzari aurre egiteko erakutsi diguzun jarrera bikainagatik, zure aholkuak beti izango ditugu gurekin.
Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
Helburua argia da: familiak euskararen aldeko eragile aktibo bihurtzea, behar duten trebakuntza eta ahalduntzea eskainiz. Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.
ZER ESKAINIKO DU EKIMENAK?
Bi webinar formako trebakuntza-saio:
Martxoak 11 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen garrantzia” Hizlaria: Paula Casares
Prestakuntza-saioen ondoren, jasotako edukien lurreratze-saioak egingo ditugu ikastolan bertan, gure errealitatera egokitzeko eta elkarrekin datorren ikasturterako esku-hartze bat diseinatzeko.
NOLA PARTE HARTU?
Webinarrak ikastolako liburutegian elkarrekin ikusteko aukera izango dugu. Guk bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: elkarrekin entzun, ikusi eta hausnartzeko aukera paregabea izango da, komunitate moduan. Ezin baduzue ikastolara etorri, etxetik konektatzeko aukera ere izango duzue esteka honetan klik eginez.
Saioak euskaraz izango dira, baina gaztelaniaz edo frantsesez entzuteko aukera ere egongo da. Hala ere, ahal duzuen neurrian, ikastolara bertaratzera animatzen zaituztegu.
ZERTARAKO PARTE HARTU?
Euskararen erabileran dugun eragina ulertzeko.
Etxean eta komunitatean euskararen aldeko jarrera proaktiboa indartzeko.
Haztegi Ikastolan euskararen aldeko dinamika sendoagoa eraikitzeko.Ikastolan euskararen alde elkarrekin lan egin nahi badugu, familien inplikazioa ezinbestekoa da.
Euskararen etorkizuna gure eguneroko hautuetan eraikitzen da.
Animatu, gerturatu eta parte hartu! Egin dezagun bidea elkarrekin!
Aurreko asteazkenean , hilak 26, Feli Oregik ‘Haurren garapena pausoz pauso’ izeneko hitzaldia eskeini zuen, 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan.
Latxartegi Aretoan izan zen arratsaldeko 17:00 etan eta bereziki HHko eta LH1-2-3 mailetako ikasleen gurasoei bideratuta badago ere, egoki ikusi genuen LH6 arteko gurasoei ere zabaltzea.
Gizakiaren eboluzioa eta helduaroan dugun garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki, 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte hauek oso garrantzitsuak dira pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimodurako. Horregatik, adin horretan aurkitu daitezkeen oztopo eta nahasmenak zuzentzen saiatzean dago gakoa. Konponbide goiztiar batek etorkizuneko jokabide, erantzun eta ekintzak bide zuzenago bat izaten lagundu dezake.
Hitzaldi honen ardatza hizpide izanik HH eta LHko irakasleok 2 formazio saio jaso genituen Feliren eskutik iraila eta urrian. Eta gurasoei zuzendutako hitzaldi honekin osatuz, Hezkuntza Komunitate osoak gai honek duen garrantziaz jabetzea eta dagokion arreta eskeintzea dugu helburu.
Como cada año, Haztegi Ikastola tiene a sus puertas el festival de fin de curso. Bajo el lema "Bizirik gauden artean, bizirik gaudelako", hemos organizado un magnífico acto.
El 14 de mayo será el turno de los alumnos de Educación Infantil. Los días 15 y 16 será el turno de los estudiantes de Primaria.
- HORA: 18:00 horas
- LUGAR: Sala Latxartegi
He aquí el cartel del festival:
A continuación se muestra un vídeo sobre el evento: ¡A ver si adivinan cuál es el tema de este año!
Ya están aquí las formaciones para familias de Innovamat (Educación infantil y primaria). Sesiones virtuales para explicar cómo se presenta la matemática en cada etapa.
¿Se ha preguntado alguna vez cómo estudia matemáticas su hijo/a? ¿Y cómo puedes ayudarle en casa?
Las familias sois una parte muy importante de la comunidad educativa.
Por ello, os invitamos a las formaciones de comienzo de curso. Serán on line para saber cómo aprenden los niñ@s las matemáticas y cómo les podéis ayudar en casa.
Las sesiones estarán organizadas por etapas y nuestro equipo de expertos en didáctica de matemáticas trabajará los temas que más responsabilidades os generen. Las sesiones tendrán una duración de 45 minutos y ¡te proporcionamos recursos preparados para ti!
Apúntate al nivel en el que está tu hijo/a y escribe en el formulario lo que te gustaría ver en la sesión.
Azaroaren 20ean, Francisco Francoren heriotzaren 50. urteurrena betetzen da, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta kulturalari buruz hausnartzera gonbidatzen duen mugarri historikoa.
Diktadura frankistan zehar, eguneroko bizitzako esparru asko — hezkuntza barne — oso kontrolatuta egon ziren, eta euskarak bezalako hizkuntzek debeku zorrotza jasan zuten espazio publikoetan eta eskoletan. Muga horiek gorabehera, euskal gizarteak bere hizkuntza eta kultura babesteko ekimen ausart eta konprometituekin erantzun zuen. Testuinguru horretan sortu ziren lehenengo ikastolak, familiek, irakasleek eta boluntarioek ezkutuan sortuak, eta euskarazko hezkuntza eskaintzearen alde egin zuten, nortasunaren, komunitatearen eta erresistentzia kulturalaren balioetan oinarrituta.
EITBk partekatu duen bideoan, sorrerako aldi hartan parte hartu zuten hezkuntzako hainbat profesionalen testigantzak jasotzen dira. Horien artean, Nekane Arin nabarmentzen da, Haztegi Ikastolaren bultzatzaile eta sortzaileetako bat, zeinaren ahaleginak islatzen baitu ikastolak finkatzea eta hauen bilakaera ahalbidetu zuen lan kolektiboaren espiritua, gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza eredu bihurtu arte.
Oroitzapen honekin, garai zailetan euskal kultura bizirik mantentzearen aldeko ausardia eta apustua egin zutenen erabakitasuna eta ikuspegia nabarmendu nahi dugu, baita inguruan hezkuntza askeago, anitzago eta sustraituagoa lortzeko bidea ireki zutenena ere.
Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, biharko gabon erronda BERTAN BEHERA gelditu da. Hori dela eta, ekitaldia azokan egingo da 12:00etan.
Ohar honen bitartez abenduaren 24ean ospatzen dugun Olentzero erronda bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.
11:00etan: LH5 eta LH6ko ikasleek Santikutz egoitzara bisita egingo dute, Olentzero, Mari Domingi, Goiz Deia Txistulariekin eta Musika Eskolako Txistulariekin batera. Abestuko dituzten abestiak: Hator Hator, Horra Mari Domingi, Olentzero, Oilarra kanta kantari, Gabon gabon zeta eta Agur Eskerrik asko!
Goizeko 12:00etan, berriz, Azokan ekitaldia egingo da. 11:50ean, ikasleak mailaren arabera 3 gune ezberdinetan elkartu dira:
Urbeltz pilotalekuaren azpiko arkupetan: HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak.
Elizako arkupetan: LH1-LH2 eta LH3 mailetako ikasleak.
Danborradako lokal azpiko arkupetan: LH4-LH5 eta LH6ko ikasleak.
Edukiera mugatua denez, ikasleak baino ez dira sartuko azokan. Familiak kanpoan itxarongo dute. Ondoren, gune ezberdinetatik azokara gerturatuko dira ikasleak eta maila bakoitza dagokion lekuan jarriko da:
HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak erdian kokatuko dira.
LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, Xarpot aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
LH4-LH5 eta LH6eko ikasleak, Urbeltz aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
Mari Domingi eta Olentzeroren hitzak entzun ondoren, abesti pare bat abestuko dituzte eta Goiz Deia txistulari eta Doinua Musika eskolako txistulari eta trikitilarien doinuaz dantzan bukatuko dute. Ekitaldia amaitzen denean, HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak azokan itxarongo dute eta familiak beraien bila gerturatuko dira. LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, berriz, Elizako arkupera itzuliko dira eta LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak, danborradako lokal azpiko arkupetara.
Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituztegu.
Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2024 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2025 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu.
Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2025 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2026 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu.
Gaur azaroak 25, Haztegi Ikastolak ere bat egin du nazioarteko indarkeria matxistaren aurkako egunarekin.
Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu ikasleekin. Alde batetik, HH eta LHko ikasleek gaia landu ondoren, bi artelan egin dituzte. LH 1-2-3ko ikasleek indarkeriaren aurkako zuhaitza egin dute eta LH 4-5-6koek, aldiz, HITZ MOREAK idatzi dituzte besoetan.
Gainera, batxilergoko ikasleek aurten sortu duten Emakume Lantaldeak ere, egunari hasiera emateko, manifestu bat irakurri dute megafoniatik eta DBH eta Batxilergoko ikasle-irakasle guztiak patioan elkartzera deitu dituzte.
IKASTOLAKO EMAKUME LAN TALDEA
Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, ikastolako ikasleen “Emakume Lantaldeak” zenbait ekintza antolatu ditu indarkeriaren aurka bat egiteko.
8:30etan ikastola osoan megafoniatik sirena hotsa entzun da eta aldi berean, lantaldeko hainbat kidek patioan “kazerolada” egin dute.
Pasa den hilabetean, talde honek ikasleen esperientzia anonimoak jaso dituzte: “Hitz edo egoera sexistaren bat pairatu duzu noizbait?” eta ikastolako gune desberdinetan kokatu dituzte. Horrela, gaurko egunenan DBH eta DBHO ikasleak pasilotik pasatzean kartel desberdinak irakurri dituzte, kontura daitezen ikaskideek zein esperientzia edo egoera jasan dituzten.
Ekintza amaieran ikasle guztiak patioan bildurik, manifestu bat irakurri da.
Azaroaren 18tik 22ra emakumeen aurkako indarkeria gaia jorratu dugu eta, horren harira, herrian zehar posterrak zabaldu ditugu. Ekimen hau Haztegi Ikastolako DBHO1 eta DBHO2ko ikasleek antolatu dugu eta helburua emakumeen aurkako indarkeria salatzea eta kontzientzia sortzea da.
Azaroaren 22an, ostirala, 11:30ean, udaletxe aurreko plazan elkartu gara. 12:00etan ekitaldiaren hasiera izan da eta bertan pregoia irakurri eta panelen aurkezpena egin dugu. Horrez gain, testigantzen muralak eta QRak aurkeztu ditugu eta jendea animatu dugu lazo moreak eta “stickerrak” banatuz. Ekitaldian zehar genero indarkeria gaitzat duten abestiak entzuteko aukera izan dugu eta, horrela, gai honen inguruan sentsibilizatu.
Ekitaldiaren itxieran, 13:00ean, emakume taldeek eta ikasleek taldeko argazkia atera dugu.
Gure helburua emakumeen aurkako indarkeria salatzea eta gizartean kontzientzia sortzea da. Guztioi dei egiten dizuegu azaroaren 25ean herrian egingo den ekitaldian parte hartzera eta indarkeria mota horren aurka elkarrekin borrokatzera!
Batzuetan, hitzak ez dira nahikoa izaten sentitzen duguna adierazteko. Halaxe gertatzen zaigu gaur Haztegi Ikastolan. Bat-batean joan zara, eta zure hutsunea oso sakona da.
Gure egunerokoan parte izan zara: harremanetan, irribarreetan, elkarrizketa xumeetan, geletan, pasabideetan, bileretan,... Zure lanak eta konpromisoak izugarrizko arrastoa utzi du gure komunitatean.
Hezkuntza komunitate batek pertsonen bidez hartzen du benetako zentzua. Eta pertsona batzuek, ia konturatu gabe, bihotzetan lekua egiten dute. Zu Jokin, horietakoa izan zara. Zure gertutasuna, eskuzabaltasuna eta eguneroko keinu txikietan agertzen zenuen gizatasuna gurekin geratuko dira.
Gaur tristura sentitzen dugu, baina baita eskertza sakona ere: gure bidean parte hartu duzulako, gurekin lan egin duzulako eta gure komunitatea aberastu duzulako.
Haztegi Ikastolatik besarkadarik beroena bidali nahi diegu bere familiari, lagunei eta gertuko guztiei. Une zail hauetan gure maitasuna eta babesa helarazi nahi dizkiegu.
Martxoaren 17an, asteartea, Haztegi Ikastolako Langileok “Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko,” Greba Orokorraren deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.
Ondorioz, ezingo dugu ikasleen beharrei erantzun. Hala ere, Ikastolak zerbitzu minimoak eskainiko ditu.
Ikastolen Elkartea lanza un merchandising a favor de las ikastolas.
El material promocional creado bajo el lema "Gu ikastola", asociado a la campaña de matriculación, tuvo un gran éxito en diciembre en todo el movimiento ikastola, por lo que agradecemos vuestra colaboración en la promoción de este material.
En Navidad se realizó la primera solicitud y ahora de nuevo, tendréis la oportunidad de solicitarla.
Fecha de solicitud: del 16 al 22 de abril.
* Nota: A los precios hay que añadir el IVA.
Si está interesado, rellene el siguiente cuestionario.