Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

ESKOLA KIROLA – Abenduaren 18ko jardunaldia BERTAN BEHERA

ESKOLA KIROLA – Abenduaren 18ko jardunaldia BERTAN BEHERA

Bailarako hiru Udaletxeetako kirol teknikariek, Covid19aren ondoriozko egoera dela eta, aste honetako Eskola Kiroleko jardunaldia BERTAN BEHERA uztea erabaki dute.

Barkatu eragozpenak,

Eskola materiala erosteko laguntza

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Legazpiko udalak kaleratu dituen eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzen oinarriak.

Eskola-materiala erosteko laguntzak | Legazpiko Udala

ESKOLA-MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZAK URRIAREN 10ERA BITARTEAN ESKA DAITEZKE.

Legazpiko familiek uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia: 7.30-15.00) edo Udaleko webguneko Egoitza elektronikoan. Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko.

Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositako eskola-materialarentzako bakarrik direla. Ikastetxeetan egindako erosketak edo Legazpitik kanpoko denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.

Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera da. Hala, Legazpiko dendetan, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoa da. Hau da, aurten ezingo dute laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntza urtero eskatu ahal da.

Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden. Beste bizileku batean erroldatuta egoteko legezko arrazoiren bat dagoenean, egiaztatu beharko da.

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Legazpiko Udalaren helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

->Izapidearen fitxa: https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.17
->Ohiko galderak: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/FAQ_EU_ESKOLA_MATERIALA_EKIPO_INFORMATIKOAK.pdf
->Eskaera-orria: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/F1-09EskaeraDLEskolaMaterialaEUS.pdf

image001

Eskolako Agenda 2030

Legazpiko ikasleek ENERGIAri buruz hitz egin dute udaletxean.

Asteartean Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 30 ikasle inguru udaletxera bertaratu ziren.
 
2022-2023 ikasturtean zehar “Energia, bizitzaren motorra” gaia landu ondoren, ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta gai horri buruzko proposamenak aurkeztu dizkiete alkateari eta Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziari. 
 
Datorren ikasturteari begira eskuhartze plana diseinatu eta martxan jarriko dute zenbait ekintza gauzatzeko asmoz.
 
agenda 2030 web 2

Esta mañana, hemos plantado el haya regalado por Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Esta mañana, hemos plantado el haya regalado por Pirritx, Porrotx eta Marimotots en la actuación "ez gara jaitsiko". 

Para ello, han contado con la colaboración de los alumnos de Domingo Agirre y de Haztegi Ikastola, donde además de plantar el árbol, han recibido un pequeño obsequio.

¡Bonita iniciativa que ha servido para unir a diferentes generaciones!

Estas son las imágenes:

IMG 7291

IMG 7309

Euskaraldia 2022

Haztegi Ikastolak ere entitate moduan parte hartuko du aurtengo Euskaraldian!

 

Belarriak prest, ahoak bizi eta astindu mingaina! 
 
Hitzez ekiteko garaia da!
 
EUSKARALDIA IKASTOLA

Euskararen eguna 2022 - Abenduaren 2an ospatuko dugu

Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.

Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …

Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin, hala nola, pregoiaren irakurketa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...

Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan?

Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:

     ● Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.

     ● Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.

     ● Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin, musika nahiz bideo-zintak oparituz.

     ● Etxean ditugun irrati, telebista eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko programazio, joko edo programak aukeratu.

     ● Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!

GAU ETA EGUN EUSKARA GURE LAGUN!

Euskararen erabilera indartzeko egiten duzuen ahalegina eskertuz,

euskara

Euskararen Eguna 2024 - Bideoa eta irudi galeria

Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:

HAUR HEZKUNTZA

20241203 095928

20241203 100310

IMG 6936

IMG 6948

IMG 6952

IMG 6953

IMG 6955

IMG 6958

IMG 6960

IMG 6965

Euskararen Eguna 2025 - Bideoa eta irudi galeria

Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:

IRUDI GALERIA

6a6a5b02 9053 490a 90e0 bf21f98e80de

7c876864 c01a 4ac6 a5a2 83e88022c129

21629118 e076 489e a94e 0c400fb458cb

IMG 2683

IMG 2677

LH / DBH IRUDI GALERIA

IMG 0579

IMG 0572

IMG 0570

IMG 0569

IMG 0565

IMG 0538

IMG 0533

IMG 0530

IMG 0528

IMG 0519

Euskararen Eguna 2025 - Plangintza eta informazioa

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera.  Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …

Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin,hala nola, pregoiaren bideoa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...

Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan? Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hona hemen hainbat proposamen:

  • Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
  • Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
  • Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin eta musika oparituz.
  • Etxean ditugun tablet, telebista, mugikor eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko aplikazio, joko eta programak aukeratu. 
    1. www.badok.eus
    2. www.makusi.eus
    3. www.primeran.eus
  • Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!
*Oharra: Ikasleek Ikastolako zapia eta kamiseta ekar dezatela egun honetan. (Zapia norbaitek beharko balu idazkaritzan salgai daude 2,5 eurotan)

GAU ETA EGUN EUSKARA GURE LAGUN!

Euskararen erabilera indartzeko egiten duzuen ahalegina eskertuz.

Euskarazko etorkizuna eraikitzen: zatoz Eusferaren aurkezpenera Legazpin

Legazpin egingo da datorren apirilaren 15ean Eusfera ekimenaren aurkezpena, euskarazko unibertso aberatsago bat sustatzeko helburuarekin. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean izango da Kultur Etxean.

Ekimena bereziki haur eta gazteen (0-12) euskarazko bizipenak indartzera bideratuta dago, eta familiek zein euskaltzaleek duten papera azpimarratzen du. Antolatzaileek adierazi dutenez, “unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat” eraikitzea da helburu nagusia, egunerokoan euskararen erabilera eta presentzia handituz.

Aurkezpena irekia izango da, eta interesa duen edozein familia, hezitzaile edo herritarrek parte hartu ahal izango dute. Bertaratzen direnek ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute, baita etorkizuneko parte-hartze bideak ere.

Legazpiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekitaldira gerturatzera eta euskararen sustapenean aktiboki parte hartzera.

Eusfera Kartela page 0001

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak, ikastolako ikasleak saritu ditu

Urtero antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak Kultura Ondarea Saria.

Horren helburua euskal kultura-ondarearen ezagutza hedatzen laguntzea da. Aurten Haztegi ikastolako Batxilergoko lehen mailako lau ikaslek aurkeztu dute euren lana lehiaketara eta irabazi egin dute.

Uxue Guridi, Libe Martin, Leire Retegi eta Noa Zubizarreta astebete egitera joango dira Napolira bertako kulturaz jabetzera. Aurten 55 lan aurkeztu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO IRAKURRI

Zorionak, beraz!

 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.