Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Merkatu Txikia 2025 - Egitaraua

Abenduaren 20ean, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.

Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.

Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.

Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz. Jarraian egitaraua duzue ikusgai:

MERKATU TXIKIA 2025 - EGITARAUA DESKARGATU

2025 MERKATU TXIKIA 2 page 0001

2025 MERKATU TXIKIA 2 page 0002

 

Merkatu Txikia Iruditan - 2022/12/17

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean. Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta,  Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen. 

Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.

Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.

IMG 9577

mkt1

mkt 2

56f8d045 daf8 4bf9 a182 e5c55febaad0

e84855ec 640d 4778 9dcd 3338c193fbfe

1684bd33 cc5f 4790 ad69 81cf218d3d36

Merkatu Txikia Iruditan - 2023/12/16

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean.

Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta,  Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen. 

Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.

Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.

GOIZEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

 MG 1979

 MG 1989

 MG 2010

 MG 2011

 MG 2024

ARRATSALDEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

IMG 4057

IMG 4051

IMG 4031

IMG 4083

IMG 4093

IMG 4104

 

Mugikor zaharrak biltzeko kanpaina

DBH3ko ikasleak mobil zaharrak biltzeko kanpaina egiten ari dira.

Parte hartu eta ekarri zuen telefonoak ikastolara, honela Congoko biztanleen egoera hobetzen lagunduko duzue!

Hona hemen sortu dituzten kartelak: 

Kongoko Gatazka page 0001

 

 

Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen - Izen ematea

ZEOS Programa familientzat, azaroan; Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen formakuntzaren izen ematea urriaren 9tik 23ra izango da.

Urtarrilean Kultur etxean Altxa Burua ekimenarekin lankidetzan, “Mugikorraren eragina osasun mentalean eta emozionalean” hitzaldia izan genuen, Maitane Ormazabal osasun mentalean aditu ezagunaren eskutik.

Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta familiek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.

Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak ZEOS, Mugikorraren Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programa martxan jarri nahi du, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano trebatzaileekin. Guztira, 4 saio izango dira, azaroaren 4, 6, 10 eta 12an 18:00etatik 20:00etara Kultur etxean eta honako edukiak landuko dira:

  1. Mugikorraren auziaren formazio integrala
  2. Osasun mentalean barrena
  3. Sare sozialen arrisku- eta erabilera-formazioa
  4. Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikitzearen garrantzia.

Programa honetan parte hartu ahal izateko, izena emateko epea ireki da, urriaren 9tik 23ra, jarraian azaltzen den loturaren bidez: https://www.legazpi.eus/familientzako-tailerrak

Anima zaitez, aukera paregabea da gai honen inguruan elkarrekin hausnartzeko!

KARTELA Zeos programa

Mugikorrik gabeko eguna ospatu dugu

Mugikorrik gabeko eguna ospatu dugu aste honetan ikastolan.

DBH eta Batxiko hainbat ikasle eta irakaslek 24 ordu pasatu dituzte gailua erabili gabe. Parte hartzaileen balorazioa ikusita, garbi esan dezakegu ekimen arrakastatsua izan dela eta hausnarketarako balio izan duela!

Aupa zuek!

99247e83 4f58 45d3 b423 80201cc45c4a 1

Museo de Bellas Artes de Bilbao en Haztegi Ikastola

Hemos tenido entre nosotros durante una semana, del 16 al 22 de mayo, la exposición Arte para tocar, organizada por el Museo de Bellas Artes de Bilbao.

Los alumnos y alumnas desde 6 de EP hasta 4 de ESO han disfrutado de esta interesante iniciativa. Hemos visto cómo pueden vivir el arte los que tienen una visión reducida y para muchos ha sido el primer contacto con el arte.

¡No será, seguro, el último!

Ukitzeko artea 1

Ukitzeko artea 2

Musikariak ikastetxeetan proiektua

Eusko Jaurlaritzaren Musikariak ikastetxeetan programa baliatuta, Iñigo Arrasate Lauzirika, Iñigito Txapelpunk, musikariaren bisita izan dugu Haztegin 2024ko otsailaren 19an. 

Abeslariarekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan dute BATXI 1eko ikasleek. Musika eta abestien artean Iñigitoren bizipenak eta iritziak jaso dituzte. Punkak Euskal Herrian duen zentzua erakusten saiatu da eta
ikasleek ezohiko pertsonaia bat ezagutu dute.

Ekitaldia ikasleen orientazio-prozesuan txertatzen da hainbat errealitate eta ikuspuntu ezagutzeko helburuarekin.

TXAPELPUNK

Nagusilan elkarteko kideak Ikastolan izan dira

Hilaren 17an etorri dira ikastolara Nagusilan elkarteko boluntarioak Batxilergoko 1. mailako ikasleei egiten duten lanaren berri ematera.

Boluntario izateak gaur egungo gizartean hartzen duen esanahia partekatu nahi izan dute Haztegiko ikasleekin eta hazi hori erein.

Ez da helburu honekin egiten den lehen ekimena eta ez da azkena izango. Legazpin asko dira beharrak eta gazteek ere hasi behar dute horiei erantzuna ematen.

Hona hemen gaurko irudiak:

Nagusilan 1

Nagusilan 2

NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA 2022 
Euskararen eguna bihar ospatuko da, abenduaren 3an. Hala ere, Haztegi Ikastolako lankideok gaurkoan atera dugu argazkia, euskaraldiaren azken egunarekin bat eginez.
 
 
 H I T Z E Z     E K I T E K O    G A R A I A 
 
Euskararen Eguna 2022

Negulekuak Proiektua 2025 - Abenduko eskaintza

NEGULEKUAK proiektua Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak gabonetako oporretan udaleku irekien formatoan egiten duen eskaintza da. Aisialdi  hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmo hau ikastolan bertan gauzatzen da 9:00-13:00 ordutegian 3 urtetik 9  urtera bitarteko haurrekin.  

Negulekuak bezalako proiektuen bitartez, ikastoletako proiektu hezitzaileari  jarraipena emateaz gain, egungo familien kontziliazio-premiari erantzun nahi  da. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Negulekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.  

Horretarako, lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.  

Programazioa HH zein LHko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta  garatu da. Hots, proposamena parte hartzen duten haurren adin-tarte bakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru senti daitezen. 

HAZTEGI - NEGULEKUAK ESKUORRIA

NEGULEKUAK 1

HELBURUAK: 
  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea. 
  • Haurren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea. 
  • Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea. 
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz. 
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea. 
  • Aipatutako helburuak landuz, hainbat balio ezberdin ere landuko dira, jolasari eta  emozioen adierazpenei dagozkienak: laguntasuna, elkarlana, enpatia, aukera  berdintasuna … 

Helburu horien lorpenerako metodoa jolasa da, eta hezitzaileak dira bidaide. Egunero, euskara biziko dute, bai gorputza, alde kognitiboa, emozionala, nortasuna eta soziala  erabiliz.

NOIZ:  
  • 1. Txanda: Abenduak 22 eta 23
  • 2. Txanda: Abenduak 29 eta 30 
NORENTZAT:  
Ziklo bakoitzerako proposamen desberdina egingo da, haurren garapenari egokitutakoa. 
  • HH: 3-5 urte
  • LH 1etik 3ra: 6-9 urte 
ORDUTEGIA: 09:00 – 13:00 
TALDEKATZEAK: Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da. 
PREZIOA:  Prezioa ikasle bakoitzeko: 30€ (1. txanda) / 30€ (2. txanda) 
IZEN-EMATEA:  Izen-ematea bideratzeko epea: abenduaren 9ra arte (Izen-ematea). Data horretatik aurrera ematen diren bajak kobratu egingo dira.

EMAN IZENA

                                                                                                                                                                     

 

 

Nerabeen ongizate emozionala sustatzeko saioak Kultur etxean

Legazpiko Udalak nerabeen ongizate emozionala eta teknologiaren erabilera arduratsua lantzeko urrats garrantzitsua egin du ZEOS programa herrian martxan jarriz.

Iniziatiba honek familiei zuzendutako prestakuntza eskaintzen du, gure gazteen osasun mentala eta sare sozialen erabilera egokia indartzeko helburuarekin.

ZEOS programa (Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen) azken urteotan gazteen artean areagotu diren erronka psikoemozionalei erantzuteko sortutako egitasmo berritzailea da. Teknologia eta sare sozialen erabilerak nerabeen bizitzan duen eragin emozional eta kognitiboa jorratzen du, baita autoestimua, identitate eraikuntza eta familia-inguruneko harreman osasuntsuak ere.

Prestakuntza azaroaren 4an hasi bazen ere, aste honetan beste bi saio eskainiko ditugu:

  • Azaroak 10, astelehena: osasun mentaleko erronka nagusiak nerabezaroan (antsietatea, depresioa, autolesioak...)
  • Azaroak 12, asteazkena: autoestimua, balioak eta nortasuna nerabezaroan.

Maitane Ormazabal adituak gidatuko ditu bi saioak. Eusko Jaurlaritzako ZEOS egitasmoaren arduraduna da eta psikologia eta hezkuntza arloan esperientzia zabala dauka.

Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira Kultur Etxean.

Zure esku dago teknologia arduraz erabiltzea eta zure seme-alaben ongizate emozionala sustatzea!

0288919174e6560da3e0996980ffff2d w560

Nerea Ibarzabalekin Solasaldia

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Hori ospatzeko ez genuke modu hoberik aurkituko: Nerea Ibarzabalekin bere lehen eleberriaren inguruko solasaldia. “Bar Gloria” ren zirrikituak, idazlearen sortze prozesua eta bizitza oro har izan genituen hizpide Udal Liburutegian egin genuen ekitaldian.

Benetan plazer bat zu entzutea eta ikasleen lan xumeak zurekin partekatzea!

Mila esker Nerea! 

Hona hemen hainbat irudi:

haztegi 2

haztegi 33

 

Nola egiten dugu lan Haztegi Ikastolan?

 
Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, ikastola utzi eta munduratzen direnean. 
Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungoa eraldatzeko. 
Haztegi Ikastolak eskaintzen duen hezkuntza proiektua azaltzen dizuegu sortu dugun aldizkari honetan, egin KLIK eta ezagutu nolakoa den gure egunerokotasuna. 
 
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA! 
 

Nola egiten dugu lan Haztegi Ikastolan?

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, ikastola utzi eta munduratzen direnean.

Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungoa eraldatzeko.

Haztegi Ikastolak eskaintzen duen hezkuntza proiektua azaltzen dizuegu sortu dugun aldizkari honetan, egin KLIK eta ezagutu nolakoa den gure egunerokotasuna.
 
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA! 
 

Nola sortzen zuten papera? - Chillida Lantokira bisita

Atzo LH3ko ikasleok gaztelanian "Papel y cartón" gaia lantzen ari garela eta, Chillida Lantokia bisitatu genuen.
Bertan, papera nola egiten zen ikusteaz gain, Chillidaren artelan teknikak ezagutu eta grabitazio txiki bat egiteko aukera ere izan genuen.
 
Legazpiko historiaren zati bat ezagutzeko aukera paregabea Olatz Conderen eskutik. Mila esker!
 
Primerako goiza pasa genuen!
 
taldeko argazkia 4
 
IMG 20240423 WA0007
 
IMG 20240423 WA0008
 
IMG 20240423 WA0006

Non eta Mugan encuentro juvenil

 
Labastida, 4 de abril

Non eta Mugan es una iniciativa de reconocimiento a las ikastolas y comunidades de la periferia.


Este curso se celebra en Labastida en formato de encuentro juvenil. Será una jornada que reunirá a alumnos de entre 14 y 16 años de diferentes ikastolas y pueblos. Los objetivos principales son conocer la situación sociolingüística del euskera, estrechar las relaciones entre los diferentes dialectos, conocer la influencia de la ikastola en Labastida y Rioja Alavesa y estrechar las relaciones entre los jóvenes. El viernes 4 de abril se celebrará el encuentro juvenil Non eta Mugan.

PROGRAMA DEL DÍA:

10:30 Recepción en la ikastola Bastida.
10:45 Kike Amonarriz, monólogo.
11:30 Conoce el pueblo de Labastida a través del juego de orientación.
13:30 Dinámica de grupo. Bingo musicado.
14:00 Comida amenizada (En caso de buen tiempo en el pueblo, sino en el frontón)
15:30 Espectáculo itinerante por Labastida.
17:00 Clausura.

 

INFORMACIÓN GENERAL

 

NONetaMUGAN2025 diptikoa 5 page 0001NONetaMUGAN2025 diptikoa 5 page 0002

Non eta Mugan gazte topaketa

Bastida, apirilak 4
Periferiako ikastolei eta komunitateei aitortza egiteko ekimena da Non eta Mugan.

Ikasturte honetan Bastidan ospatuko da, gazte topaketa formatuan. Ikastola eta herrialde desberdinetako 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak bilduko dituen eguna izango da. Euskararen egoera soziolinguistikoa ezagutu, euskalki desberdinen arteko harremanak estutu, ikastolak Bastidan eta Arabar Errioxan duen eraginaren berri izan eta gazteen arteko harremanak estutzea dira helburu nagusiak. Apirilaren 4an, ostiralarekin, ospatuko da Non eta Mugan gazte topaketa. 

EGUNEKO EGITARAUA:

  • 10:30 Bastida ikastolan harrera.
  • 10:45 Kike Amonarriz, bakarrizketa.
  • 11:30 Orientazio jokoaren bitartez Bastida herria ezagutu. 
  • 13:30  Talde dinamika. Bingo musikatua.
  • 14:00 Bazkari girotua (Ateri eginez gero herrian, bestela frontoian)
  • 15:30 Ikuskizun ibiltaria Bastida barrena.
  • 17:00  Amaiera.

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

NONetaMUGAN2025 diptikoa 5 page 0001NONetaMUGAN2025 diptikoa 5 page 0002

Nortasun sexual eta orientazio sexuala - Hitzaldia

Gehitu erakundeak (Euskal Herriko lesbiana, gay, trans, bisexual eta Intersexualen elkartea) eta Haztegi Ikastolak antolatuta, gonbitea luzatu nahi dizuegu "nortasun sexual eta orientazio sexuala"- ren inguruko hitzaldira.

Jarraian dituzue deialdiaren inguruko datuak:

  • Tokia: Legazpiko Kultur Etxea.
  • Eguna: Otsailaren 24a.
  • Ordua: arratsaldeko 17:00etan.

ANIMA ZAITEZTE!

GEHITU ERAKUNDEA - WEB ORRIALDEA

Novedad en la web de Haztegi Ikastola

En Haztegi Ikastola seguimos avanzando para ser cada vez más accesibles y cercanos. Por eso, hemos integrado en nuestra página web la aplicación ELIA, una herramienta que permite traducir automáticamente los contenidos a 9 idiomas diferentes.

A partir de ahora, podrás consultar toda la información de la web en los siguientes idiomas:

  • Euskara
  • Castellano
  • Inglés
  • Gallego
  • Catalán
  • Francés
  • Urdu
  • Rumano 
  • Árabe

Con esta mejora, queremos facilitar el acceso a toda nuestra comunidad educativa, respetando y valorando la diversidad lingüística y cultural que nos rodea.

¡Te invitamos a explorar la nueva funcionalidad y descubrir Haztegi Ikastola en tu idioma!

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.