GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
Berdin emakumeak
ume eta gizon
bidaltzen dizuegu
hamaika zorion
maite dituzuenen
babesean egon
gabon ederrak pasa
ta urte berri on
EGILEAK: LH5 A IKASLEAK
Doinua: Maritxu nora zoaz

2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu ziren pasa den ostiral goizean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu zen ekitaldian.
16 gazte irabazleek, saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso zuten sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, baita gailu digitalak erosteko 1.200na euroko diru-saria ere.
Sailburuordeak, halaber, 16 gazteek saria jasotzeko erakutsi dituzten balioak aitortu zituen. "Ahalegina, lan handia, adimena eta hoberako bokazioa”. Sarituen artean, Haztegi ikastolako Ibai Ortiz de Luzuriaga Gine dugu.
Zorionak Ibai eta zorionak bere sendiari!
Gozatu bikain hasitako ibilbidea!


Bihar arratsaldean, abenduak 20, arratsaldeko 17:30ean Miren Ros aditua izango dugu gure ikastolan pantailen erabilerari buruzko formakuntza eskaintzen.
Formakuntzaren helburua, besteak beste, mugikorrek (smartphonek) eta internetek dituen onuren eta arriskuez jabetzea izango da. Bide batez, LH 4-5-6ko ikasleekin egindako saioetatik ateratako ondorio garrantzitsuenak ere azalduko ditu, adin hortako ikasleak nondik nora dabiltzan ezagutu dezazuen.
Saioa hau Latxartegi aretoan eskainiko da euskaraz. Euskarria elebitan ikusi ahal izango duzue.
Interesgarria izango delakoan bertaratzera animatzen zaituztegu.

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean.
Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta, Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen.
Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.
Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.
GOIZEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:





ARRATSALDEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:






Batxiler II. mailako Geografiako ikasleak, Izaskun Egilegor irakaslearen gidaritzapean, bi astez egon dira EHUk antolatutako “Batxilergoko Paisaiaren Iruzkin Geografikoa. I. Saria”-ko prestatzen.
Taldekako sarituen artean 2. Postua lortu dute (Ane Conde, Aratz Lanz, Jone Zubillaga). Banakako sarituen artean berriz, 1. Postua Ione Fuente-rentzat izan da eta 3. Postua Leire Arrieta-rentzat.
ZORIONAK GUZTIOI!
Liburu ibiltaria ekimenak hainbat ikastolaren artean narrazio bat sortzeko ekimena da.
Ziburuko Piarres Larzabal Kolegiok liburuari hasiera emango dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joango da Getxoko San Nikolas ikastolak, Ibilaldiko antolatzaileak, bukaera eman arte.
Haztegi ikastolako DBH 3ko ikasleek osatu dute gure egitekoa. Ondo bete ere!



Eusko Jaurlaritzaren Musikariak ikastetxeetan programa baliatuta, Rafa Rueda musikariaren bisita izan dugu Haztegin 2023ko abenduaren 14an.
Abeslariarekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan dute DBH 4ko ikasleek eta zenbait kanta zuzenean entzuteaz gain, sortze-prozesuaren inguruko azalpenak jaso dituzte.
Ebaluazio honetan euskal ahozko literatura aztertzen ari direla eta programatu da ekitaldi hau.
Hona hemen hainbat irudi:



ESKOLA KIROLA - ABENDUAREN 16ko JARDUNALDIA
Abenduaren 16an, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.
Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta, ... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,
ANIMA ZAITEZTE!


Abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30ean Miren Ros aditua izango dugu gure ikastolan pantailen erabilerari buruzko formakuntza eskaintzen.
Formakuntzaren helburua, besteak beste, mugikorrek (smartphonek) eta internetek dituen onuren eta arriskuez jabetzea izango da. Bide batez, LH 4-5-6ko ikasleekin egindako saioetatik ateratako ondorio garrantzitsuenak ere azalduko ditu, adin hortako ikasleak nondik nora dabiltzan ezagutu dezazuen.
Saioa hau Latxartegi aretoan eskainiko da euskaraz. Euskarria elebitan ikusi ahal izango duzue.
Interesgarria izango delakoan bertaratzera animatzen zaituztegu.

DBH4ko ikasleek Industria Iraultza landu dute, honek Euskal Herrian izan zuen garapenari ere erreparatuz.
Hau gertutik ikusteko Legazpiko Chillida Lantokia eta Fabrika bisitatu dituzte Lenbur Fundazioaren eskutik.
Mila esker Lenbur Fundazioari beste urte batez aukera hau emateagatik, oso gustora ibili ginen!



Ikastolen Elkarteak ikastolen aldeko merchandising berria kaleratu berri du.
Aurtengo ikasturtean, material berria ere sortu da eta nahi izanez gero eskaera egiteko aukera izango duzue.
Eskaera egiteko azken eguna: Abenduak 5, asteartea.
MATERIAL ESKAERA EGIN
- Eskola Kirola - Abenduaren 2ko Jardunaldia
- Jangelako Menua - Abendua
- Azaroak 25 - Manifestua
- Eskola Kirola - Azaroaren 25eko Jardunaldia
- Innovamat Proiektua - Gurasoek formakuntza saioa izan dute
- Seaska egutegiak 2024
- Eskola Kirola - Azaroaren 18ko Jardunaldia
- Eskola Kirola - Azaroaren 11ko Jardunaldia
- Aisialdiko Hezitzaile Ikastaroa 2023-2024
- Eskola Kirola - Azaroaren 4ko Jardunaldia
- LH4ko ikasleak Lacturalen izan dira
- Jangelako Menua - Azaroa














