Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa

Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.

Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartel irabazlea Azpeitiko Ikastolak saldu du. Zozketak 60.000 euroko sari bakarra banatzen du eta irabazlea dagoeneko agertu da, beraz, saria egiaztatzeko eta kobratzeko izapideak abian dira.

Ikastolen sare osoarentzat pozgarria da saria Ikastolen mugimenduarekin hain lotuta dagoen herri eta komunitate baten bidez banatzea. Tanta ez baita zozketa hutsa: Euskal Herriko ikastolen proiektua sostengatzeko herri ekimenez antolatutako elkartasun tresna da, eta urtez urte milaka lagunek egiten dute ekarpena txartelak erosiz.

Ikastolen Elkarteak, bihotzez eskertu nahi die Euskal Herri osoko herritarrei Tantan parte hartu eta ikastolen aldeko konfiantza eta babesa berritu izanagatik. Halako ekimenei esker, ikastolek euskarazko hezkuntza integrala eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu dezakete, herri ekimenetik eta elkarlanetik abiatuta.

Zozketan ordezko zenbaki bat ere ezarri da, 55.442, zenbaki saritu nagusia baliogabetuko balitz edo baldintzak beteko ez balitu aktibatuko litzatekeena. Kasu honetan, ordezko zenbakia ez da aktibatu behar izan, irabazlea garaiz agertu baita eta txartela indarrean baitago.

Azkenik, Tanta kanpainak aurrera egingo du etorkizuneko urteetan ere, ikastolen finantzaketa osatzen laguntzeko eta euskarazko hezkuntzaren aldeko herri babesa agerian jartzeko.

ESKERRIK ASKO!

 

Lan deialdiak Haztegi Ikastolan - LH / DBH

Haztegi Ikastolak LH / DBH-rako irakasleak behar ditu datorren ikasturterako. Jarraian, lan deialdiak ikusgai dituzue:

  • DOKUMENTAZIOA BIDALTZEKO EPEA: 2026ko ekainaren 17tik 23ra.

1. HAZTEGI IKASTOLAK LEHEN HEZKUNTZA - HEZIKETA FISIKOA DUEN IRAKASLEA BEHAR DU.

LH IRAKASLEA LAN DEIALDIA

2. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO HIZKUNTZA IRAKASLEA (EUSKARA ETA GAZTELANIA) DUEN IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:

INGELESA DBH LAN ESKAINTZA

3. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO ZIENTZIETAKO IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:

ZIENTZIA DBH LAN ESKAINTZA

Ikastola Eguna 2026 Iruditan | Eskerrik asko!

Eskerrik asko, ikastola egunean parte hartu zenuten guztioi! Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Ikastola Egunean parte hartu zenuten ikasle, familia, langile, boluntario eta laguntzaile guztiei.

Aurtengo edizioa benetako arrakasta izan da: jarduera guztiek harrera paregabea izan zuten, txokoak jendez gainezka egon ziren, emanaldiek giro bikaina sortu zuten eta egun osoan zehar elkartasuna eta giro aparta izan ziren nagusi.

Beste behin ere, Haztegi Ikastola komunitate bizia dela erakutsi dugu. Zuen ilusioari, lanari eta inplikazioari esker, denon artean egun ahaztezina bizi izan genuen.
Eskerrik asko egun hau posible egin zenuten guztioi. Harro gaude osatzen dugun komunitateaz!

Jarraian, ikastola eguneko irudiak dituzue ikusgai: 

Jangelako Menua - Ekaina

Jarraian ekaineko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - EKAINA

EKAINA 2026.EUS page 0001

Ikastola Eguna 2026 - Maiatzak 29, ostirala

Ostiralean, maiatzak 29, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!

IKASTOLA EGUNA 2026 - EGITARAUA DESKARGATU

2026 IKASTOLA EGUNA ona page 0001

2026 IKASTOLA EGUNA ona page 0002

Eskola Kirola 2026 / 2027 - Izen Ematea eta Informazioa

Eskola Kirola LH-1etik LH-6ra bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta honen helburua, gure haurrak aktiboak izatea eta kirol kulturan heztea da.

Jarraian, datorren ikasturtera begira izango ditugun berrikuntzak azaltzen dizkizuegu:

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO ORRIA

ESKOLA KIROLA HAZTEGI 26 27

IZEN-EMATEAmaiatzaren 25etik ekainaren 5era  -> IZEN -EMATEA HEMEN

Mendi Irteera arrakastatsua ospatu dugu Ikastolan - 5O Jai; 50 Tontor

Egun zoragarria bizi izan dugu Aizelekun! Haztegi Ikastolako ikasle, guraso eta langileek bat egin dugu “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin, aurtengo Kilometroak jaialdiaren 50. urteurrenarekin elkarlanean. 
Eguraldi bikainak lagunduta, 120 lagun inguru elkartu gara mendiaren magiaz eta komunitate giro apartaz gozatzeko. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi, ekimenak izan duen harrera ikusgarria izan baita! 
 
Elkarrekin bizitako une hauek dira gure komunitatea berezi egiten dutenak.
 Ziur gaude hau ez dela azkena izango… errepikatuko dugu! 
Jarraian bideoa eta argazki galeria ikusgai;
IMG 7686
 
IMG 7697
 
IMG 7705
 
IMG 7725
 
IMG 7723
 
IMG 7767
 
IMG 7760
 
IMG 7754
 
IMG 7755
 
4c22ac95 e2a5 4cb2 aaec 12795216083d
 
 
 

Eskola Kirola - Maiatzaren 23ko Jardunaldia

Eskola Kirola - Maiatzaren 23ko Jardunaldia

JARDUNALDIA - MAIATZAK 23

 ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA 2 17

Dakizuen moduan, jardunaldiaren balorazioaONLINE egingo da. Guraso arduradunak bete beharko du galdetegia jardunaldia bukatu ondoren. Jarraian, galdetegia duzue ikusgai:

Ikastola Eguna - Afarian parte hartzeko izen emate orria bete

Aurtengo Ikastola eguna maiatzaren 29an izango da. Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz.

Antolaketa lanak aurrera doaz eta Ikastolako patioan egingo dugun afarian parte hartu nahi baduzue, ohar honen azpian dagoen taula bete eta idazkaritzan entrega ezazue. Gogoan izan nork bere janaria ekarri beharko duela.

Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaia eta desmuntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!

  • IZENA EMATEKO EPEA: Utzi orria idazkaritzan maiatzaren 21a baino lehen.

IZEN-EMATE ORRIA DESKARGATU

*ADI! Datorren astean, ikastola eguneko egitaraua argitaratuko dugu.

Eskola Kirola - Maiatzaren 16ko Jardunaldia

Eskola Kirola - Maiatzaren 16ko Jardunaldia

JARDUNALDIA - MAIATZAK 16

 ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA 2 16

Dakizuen moduan, jardunaldiaren balorazioaONLINE egingo da. Guraso arduradunak bete beharko du galdetegia jardunaldia bukatu ondoren. Jarraian, galdetegia duzue ikusgai:

Haztegi Ikastolako Jaialdia 26' - HH eta LH

Urtero legez, ate joka dauka Haztegi Ikastolako ikasleen jaialdia. "KOLOREAK!" izenburupean, primerako emanaldia prestatu dugu.
Maiatzaren 18an Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. Maiatzaren 19 eta 20ean aldiz, LHko ikasleen jaialdia izango da Latxartegi aretoan.
 
  • ORDUA: 18:00etan
  • TOKIA: Latxartegi Aretoa
Hona hemen jaialdiko kartela:
HH LH JAIALDI KARTELA 2026 page 0001 1

Eskola Kirola - Maiatzaren 9ko Jardunaldia

Eskola Kirola - Maiatzaren 9ko Jardunaldia

JARDUNALDIA - MAIATZAK 9

 ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA 2 15

Dakizuen moduan, jardunaldiaren balorazioa ONLINE egingo da. Guraso arduradunak bete beharko du galdetegia jardunaldia bukatu ondoren. Jarraian, galdetegia duzue ikusgai: