Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.


Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili da. Jada, Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Mila esker proiektu honetan bidelagun izan zareten guztioi (Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak)!
Lanean jarraituko dugu!




Errigorak abiatu du dagoeneko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka udaberriko kanpaina Eutsi gureari! goiburupean.
Atzo hasita, martxoaren 13ra arte egin daitezke eskaerak Errigora.eus webgunean edo tokian tokiko Goierriko eskari tokietan. Eskariak apiril bukaeran edo maiatz hasieran banatuko dituzte.
Aurtengo Lakargo (Nafarroa) Lezaun upategian egin dute kanpaina hasierako ekitaldia. Kanpaina sustatzeko argitaratu duen txostenean ematen ditu Errigorak auzolan erraldoiari buruzko xehetasunak.
Eskaintza
Azken urteetako eskema errepikatuko du Errigorak aurtengoan ere: urte guztirako eskaerak egitea da planteatzen dutena eta, hortaz, oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dute eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan; arroza izan ezik, 6ko lotetan banatuko baita.
Berrikuntzak
- Ardo bereziak. Lote honetan Errigoran parte hartzen duten upategietako ardo bitxien aukeraketa bat aurki daiteke: sulfitorik gabeko ardoak, ardo onduak izan gabe frutaren freskotasuna eta egur-ukitua mantentzen duten ardo erdionduak, beratze karbonikoko ardoak… Azken batean, ekonomikoa izan arren, berezia den ardo sorta bat.
- Ardo gorenak. Lote honetan ardoen lan-ildo klasikoan murgildu da Errigora. Eta bertan, ardo onduak aurki daiteke, dedikazio handiagoa behar duten elaborazio luzeko ardoak.
- Babarrun gorriak. Aurtengo eskaintzan ere babarrun gorriak aurki daitezke, ekologikoak eta konbentzionalak.
Kanpainaren funtzionamendua
- Eskaera epea. martxoaren 13a baino lehen egin behar dira.
- Eskaera egiteko bidea. Aurten webgunea izango da eskaerak jasotzeko bide nagusia: Errigora.eus. Hala ere, telefono bidez ere egin ahal izango dira eskaerak. Hegoaldetik deitzeko +34 848 87 12 23; Ipar Euskal Herritik, oordea, +33 532 09 35 45.
- Eskaerak jasotzeko. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean, zehaztutako egutegi eta ordutegian.
- Ordaintzeko. Online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bestela, dena batera ordain daiteke, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.

Antton Iriarte ikastolan izan da musikako saioak eskaintzen.
Aurtengoan POLIKINELA izeneko Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu aurretik, aurreko astean etorri da Antton Iriarte musikari eta ikasle ohia gurera. LH2ko bi gelekin saio bana eraman du aurrera eta gustora aritu dira elkarrekin.
Proposamen ezberdinak egin dizkie ikasleei, horien artean: musika emanaldiko Commedia dell’arte-ko pertsonaiak ezagutzea “Nor naiz ni?” jolasaren bidez (arrakazta handia izan du jolasak), pertsonai hauen mugimenduak ikusi eta imitatu, akordeak kantatu eta eraldatu, Pulcinella Suite-ko fragmento bat entzun eta dantzako keinu edota pausuak landu…
Oso saio aktibo eta aberasgarriak izan dira eta denek ere oso ondo pasa dutela azpimarratu dute, ikasleek, irakasleek eta baita Antton berak ere!
Hurrengo urtean gehiago!






ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 24ko JARDUNALDIA
GIZARTE EKIMENEKO LEGAZPIKO HAZTEGI IKASTOLA KOOP. ELK. OHIKO BATZAR OROKORRA 2024-01-24
Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 23an izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
- EGUNA: 2024ko otsailaren 22an, osteguna
- ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
- TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
- GAI ZERRENDA
Lehendakariaren agurra
- Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
- Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
- 2022-2023 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
- Artezkaritza kontseiluko kideen hautaketa.
- Errekurtso batzordeko kideen hautaketa
- 2023-2024 ikasturteko Gestio Plana
- Galde-eskariak
Mila esker,
Udaberriko Egonaldiak programa Ikastolen Elkarteak udaberriko oporretan, aisialdi hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmoa da. Udaleku irekiaren formatua du, hau da, ikastolan bertan gauzatzen da, 9:00etatik 13:00a arte. 3 eta 9 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.
Udaberriko Egonaldiak bezelako proiektuen bitartez xedea da ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain egungo familien kontzilazio-premiari erantzutea. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Udaberrilekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.
Horretarako lanabesa jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.
Programazioa HH zein LH-ko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta garatu da. Hots, proposamena parte hartzen duten haurren adin-tartebakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru sentitu daitezen.
UDABERRILEKUAK 2024 - INFORMAZIOA
IZEN EMATEA
2. BATXILERGOKO IKASLEAK SALAMANCAN IZAN DIRA ASTEBURUAN.



Eusko Jaurlaritzaren Musikariak ikastetxeetan programa baliatuta, Iñigo Arrasate Lauzirika, Iñigito Txapelpunk, musikariaren bisita izan dugu Haztegin 2024ko otsailaren 19an.
Abeslariarekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan dute BATXI 1eko ikasleek. Musika eta abestien artean Iñigitoren bizipenak eta iritziak jaso dituzte. Punkak Euskal Herrian duen zentzua erakusten saiatu da eta
ikasleek ezohiko pertsonaia bat ezagutu dute.
Ekitaldia ikasleen orientazio-prozesuan txertatzen da hainbat errealitate eta ikuspuntu ezagutzeko helburuarekin.

ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 17ko JARDUNALDIA
Iaz gure ikasleak idazle bihurtu ziren eta lanean fin-fin aritu ondoren, hainbat ipuin sortu zituzten.
Piktoidazketako metodologiari eta gure ikasleen sormen ikaragarriari esker abenturaz betetako 6 liburu eskaini dizkiogu Legazpiko Udal liburutegiari.
Beraz, hemendik aurrera, euskarazko irakurketari aukera bat eman nahi badiozue, bertan dituzue eskuragarri!
Hona hemen hainbat irudi:



Otsailaren 9an, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz.
Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.
ARGAZKI GALERIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI DAUDE DAGOENEKO
DESFILEKO BIDEOA







- Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2024 - Informazioa
- Korrika 24' - Itsulapikoa
- Eskola Kirola - Otsailaren 3ko Jardunaldia
- Jangelako Menua - Otsaila
- Donostiako LILATOIA 2024 - Izen ematea
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 27ko Jardunaldia
- Zergatik Ikastola?
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 20ko Jardunaldia
- Donostiako LILATOIA 2024 - Izen ematea
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 13ko Jardunaldia
- Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2024 - 2025 Ikasturtea
- Jangelako Menua - Urtarrila














