Datorren ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.
Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz, ez da autobus zerbitzurik egongo.
Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:15ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.
Desfileari amaiera emateko, bi ikastetxeek batera, udaletxe aurreran bi abesti dantzatuko ditugu elkarrekin.
Honen ostean, udaletxearen aurrean bertan jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Lintxen etorreraren aurretik 16:50ak aldera.
Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.
Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango, baina nahi izanez gero, gurasoekin ateratzeko aukera izango dute desfilean, HHkoen atzealdean.
Eguraldiak lagunduko ez balu, argibideak aurrerago emando genizkizueke.

Martxoaren 14an KORRIKA-ren 23. edizioari hasiera emango zaio Irunen eta Baionan izango du amaiera martxoaren 24an.
Aurten Legazpitik martxoaren 23an, goizeko 05:45an igaroko da.
KORRIKA ospatu ahal izateko kilometroak osatu behar dira. Kilometro batek 425€-ko balioa du. Beti bezala, Ikastolak Kilometro bat erosiko du, baina horretarako guztion partaidetza behar du.
Familia eta langile bakoitzak 1 € bakarrik jarriz lor daiteke helburu hori. Euskarari bultzada bat eman diezaiogun!
Urtero bezala, itsulapikoa idazkaritzan jarriko da.
Euro bat itsulapikoan eta kilometroa poltsikoan!

ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 3ko JARDUNALDIA
Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala.
Lilatoia 2024ko martxoaren 3an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.
Inskripzioa 14€koa izango da, euro solidarioa barne.
Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 26 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak eta telefonoa. Aurten inskripzioa egiteko moduan aldaketak daudenez, izena ematen dezutenean ondoren jarraitu behar dituzuen pausoen berri emango zaizue.
Informazio gehiago: LILATOIko web orrialdean.
Animatu!

ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 27ko JARDUNALDIA
ZERGATIK IKASTOLA?
✔ Bertakoa, herrikoa delako
Herritik, herriarentzat eta herrirako sortutako proiektua da Ikastola. Denona eta denontzat, baita zuretzat ere.
✔ Euskal Herrikoa delako
Muga administratiboez gaindi, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna, eredu propioduna eta kalitatezkoa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde bakarrak dira Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) ikastolak – AEKrekin batera–.
Gainera, EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren bidez sortze fasean, garapen fasean edota krisian diren ikastolak zein proiektuak laguntzen ditugu eta, besteak beste, laguntza horri esker daude martxan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zonalde horiek euskalduntzeko ezinbesteko tresnak.
✔ Euskalduna eta euskaltzalea delako
Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako proiektu multikultural eta eleanitza garatzen du Haztegi Ikastolak. Horretarako sortu zen eta horretan jarraituko du. Ikasleek euskaraz bizitzeko behar dituzten giroa eta bitartekoak eskaintzen ditu Haztegi Ikastolak.
✔ Jasangarria delako
Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea da Haztegi Ikastolaren helburuetariko bat. Horretarako, Eskola Agenda 21en jarraipena den Eskola Agenda 2030 proiektua dugu martxan. Haztegi Ikastolak bere Eskola Agenda propioa izan arren, Urola Garaiko beste ikastetxe guztiekin batera Tokiko Agendan parte hartzen du, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-alderdi bat aztertuz eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz.
✔ Ikaslea erdigunean jartzen duelako
Haurren jakin-min eta senetik abiatuta, jakitearen paradigmatik egitearen eta erabiltzearen paradigmara egin du jauzia Ikastolak. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsonaren garapen integralaz arduratzea baizik. Haur eta gazteak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen dira, aurrera egiten ikasteko. Horretara bideratuta daude profesionalen lana zein Ikastolako eraikin eta espazioak.
✔ Eraldatzailea delako
Jendartearen beharretara egokitutako pedagogia-eskaintza eraldatzaile eta berritzaileak garatzen ditu Ikastolak, teknologia eta bitarteko propio berrien bitartez. Abangoardia gara, esaterako, pedagogia-proiektu berritzaileetan eta hauen sorkuntzan.
✔ Lantalde egonkorra duelako
Haztegi Ikastolako langile gehienak finkoak dira eta konprometituta daude Ikastolen proiektuarekin.
✔ Kooperatiba delako, irekia eta denena
Modu parte-hartzaile eta profesionalean kudeatutako herri onurako kooperatiba da Haztegi Ikastola, irabazi asmorik gabea. Hortaz, herrikoa eta parte-hartzailea da. Bazkideek osatzen dute Ikastola, eta haiek marrazten dute bere ibilbidea –gurasoen kolektiboak osatzen du gehiengoa–. Hala, nahi duen guraso orok du kooperatiba antolatzeko lanetan parte hartzeko aukera. Elkarlanean sinesten du Ikastolak.
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!
ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 20ko JARDUNALDIA
Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala.
Lilatoia 2024ko martxoaren 3an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.
Inskripzioa 14€koa izango da, euro solidarioa barne.
Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 26 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak eta telefonoa. Aurten inskripzioa egiteko moduan aldaketak daudenez, izena ematen dezutenean ondoren jarraitu behar dituzuen pausoen berri emango zaizue.
Informazio gehiago: LILATOIko web orrialdean.
Animatu!

ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 13ko JARDUNALDIA
Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2022an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.

- GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
- 2022-2023ko Batxilergoko Sari Berezien banaketa
- Pantailen erabileraren inguruko formakuntza - Miren Ros
- Merkatu Txikia Iruditan - 2023/12/16
- Batxilergoko Paisaiaren Iruzkin Geografikoa I. Saria Haztegi Ikastolako ikasleentzat izan da
- Liburu Ibiltaria 2024
- Rafa Rueda Haztegi Ikastolan izan da
- Eskola Kirola - Abenduaren 16ko Jardunaldia
- Merkatu Txikia 2023 - Egitaraua
- Pantailen erabileraren inguruko formakuntza - Miren Ros
- DBH4ko ikasleek Chillida Lantokia eta Fabrika bisitatu dituzte
- Gu IKASTOLA, Zu? - Material Eskaera berria












